Halako gauza bitxirik. Izango da gehiago noski, baina ez dut gogoan gurean: bi liburu bakarrean, edo liburu bakarra bitan. Hartzen duzu alde batetik eta portada bat –Ramiro Arrueren Erromerian margoarekin–, izenburu bat –Ipuin euskaldunak–, egile bat –Iban Zaldua–. Hartzen duzu beste aldetik eta portada bera, izenburu bera, baina beste egile bat –Gerardo Markuleta–. Guztira hemezortzi ipuin, bi eskutara idatziak: idazle bakoitzak bereak, alegia. Eta izenburuak beldur dezentekoa eman lezake hasiera batean, egileak ez balira izango Zaldua eta Markuleta. Bi horiekin badakizu euskalduntasunaren alderdirik irringarri kritikable afrusenak izango direla jomuga, ez dela sekula izango euskalduntasun atsegin onbera kontsentsuzko bat. Eta horrek biziki lasaitu behar luke irakurlea.
Zalantza bat izango du, halere, segur aski: irakurketa nondik hasi. Nik neuk ere izan nuen: eta erabaki nuen Zalduagandik hastea azkenean, baina barra kodea Markuletaren portadak duelako. Edo agian Markuleta narratzailea deskubritzearen plazera gehiago luzatzeko –badakizue plazer gehien sentitzen dugula plazera sentituko dugula sentitzen dugunean–. Zalduaren ipuingintza ezaguna dugu, eta alde horretatik esan genezake ez dela sobera aldatu hasiera haietatik; eta aldatu bada izan dela ipuinak are gehiago fintzeko, soberakinak kentzeko, hezurretara ekartzeko, ipuinak efektiboago egiteko alegia, hobeto. Idazlearen beraren filtroa izan daiteke batzuetan galbaherik zorrotzena –nahiz esango nukeen beste batzuetan izaten den laxoena–. Eta, hala, Zalduak 2010ean apailatu zuen autoantologian, Ipuin euskaldunak honetatik bi ipuin sartu izana positibotzat har dezakegu –“Liburudendarena” eta “Zuloarena”–. Gutxi ematen du lehen kolpean, baina %25 da.
Markuleta ipuingilea deskubritzea geratzen zaigu oraindik, ordea. Poeta gisa batez ere ezaguna –nahiz azkenaldian buru-belarri dabilen itzulpenetan–, Jon Iriberri izengoitiarekin zein izen propioagoarekin. Izan ere, hemengo hamarrak ditu, nik dakidala, liburu argitaratuan behintzat ateratako ipuin bakarrak. Zalduaren ipuinekiko diferenteak dira, noski, nola ez –ez dute irakurlearen estrainiamendua bilatzen, gaiak are fokatuagoak daude giza harremanen aspektu batzuetan–; baina badute ezaugarri komunik: hazkura eragiten dute, deserosoak dira, ez bertan goxo irakurtzeko modukoak. Ezen azken batean, eta lehentxeago aipatu dugunez, euskalduntasun ofizial esaten diogun horren kontra ari baitira nolabait ipuin erabat euskaldun hauetan. Eta hori neguko hotza bezain ona iruditzen zait gure –literaturaren– osasunerako.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]