Ibilbide oparo bezain anitza du Keu Agirretxea musikariak. Beste hamaika lan egin bitartean sortutako ideiak etxean bertan grabatu eta Behe presioaren erdigunean disko akustikoan bildu berri ditu.
Diskoa lehenengoz entzun eta pop-folk doinuak direla esan liteke. Baina bigarren entzunaldian, beste hainbat estilotatik edaten duzula ere igartzen da. Zure ibilbideari erreparatuta, zaila da zu etiketatzea.
Benetako abestiak egitea izan dut asmoa. Kantu umil batzuk egin nahi izan ditut, transmititzeko gai direnak, estiloari gehiegi erreparatu gabe. Goxotasunez egin ditut. Egia da, sarritan, disko akustikoa dela entzun eta abesti astun edo goibelekin lotzen dugula. Ez nuen hori nahi, eta nolabaiteko oreka lortzen ahalegindu naiz.
Kolaborazioen ekarpena garrantzitsua izan da horretan?
Dudarik gabe. Nik abestiak defendatu ditzaket gitarra eta ahotsarekin, baina kolaborazioek beste ukitu bat ematen diete, eta beste musikarien ikuspuntua eta nortasuna erantsi diote diskoari. Koloreztatu egin dute.
Etxean eta zure kabuz grabatu dituzu abestiak. Horrek askatasun handiagoa ematen dizu lana nahieran moldatu ahal izateko?
Etxean grabatu dudan laugarren diskoa da. UEK, Fjord, Etsaiak edo Governors bezalako proiektuetan aritu naizenean esaterako, ezin nuen halakorik egin, baina proiektu akustiko honekin gai sentitzen naiz horretarako. Gainera, nahieran grabatzeko aukera ematen dizu horrek. Teknikari batek ikusiko balu nola grabatzen dudan, sekulakoak botako lizkidake agian, baina nik horrela egin nahi dut, soinuarekin esperimentatuz. Askotan, estudio batera joan eta ez zara ausartzen buruan duzuna esaten; edo proposatzen duzu eta aurpegi txarra jartzen dizute, eta asmo hori galdu egiten da. Alde horretatik, askatasuna nahi nuen. Bestalde, merkeagoa ere bada, eta gainera, nire bizitza pieza askoko puzzlea denez, ez nuen denborarik hilabetez estudioan aritzeko.
Gitarra, slide gitarra, ahotsa… Perkusioaz ere zu zeu arduratu zara.
Nire musika-tresna gitarra da. Abestu ere egiten dut, eta nire mugen barruan, gero eta erosoago sentitzen naiz, gauza arrarorik egiten saiatu gabe. Baxua jotzen dut, edo jo dezaket behintzat, eta berdin bateria ere. Perkusio aldetik ikusi nuen erritmoaz arduratu nintekeela, eta piano akorde batzuk ere sartu ditut neronek.
Eta nola eraman daiteke hori guztia zuzenekoetara?
2010ean hasitako laukotea aritzen gara: Iñaki Jaio baterian, Isusko Ramón saxoarekin, Mikel Arakistain baxuan eta ni neu. Uste dut zuzenekoan abestiek irabazi egiten dutela, baliabide asko dituzten musikariak dira eta. Nik diskorako baterian egin dudana, asko hobetzen du Iñakik, adibidez; saxoa ere, ia abesti guztietan sartu dugu; Mikelek eta biok aldiz, hogeita bat urte daramatzagu batera hainbat proiektutan, eta oso ondo ulertzen dugu elkar.
Gaurko musikariak gaitasun tekniko handia bai, baina esateko ezer ez omen du hainbaten ustez. Zer da zure abestiek kontatu nahi dutena?
Abestiak, hitza eta musikaren arteko fusioa dira, eta nik bien arteko oreka bilatu dut. Ez dut demostrazio tekniko bat egin nahi izan. Horregatik nahi izan ditut kolaborazioak hitzetan ere. Leire Bilbao, Aiert Goenaga eta Mikel Etxabururen hitzak irakurri eta zerbait pizten zait barruan. Musikarekin efektu hori pertsona gehiagorengana helaraztea da nire helburua. Horrekin konformatzen naiz.
Mikel Etxabururen hitzekin osatutako Zubia abestiarekin, Ondarroako Herri Harresia ekarri nahi izan duzu gogora?
Horrela atera zaigu, ez da neurtutako hautua izan. Hilabete batzuk igaro dira jada, baina guk oso gertutik bizitu genuen, Urtza, Mikel eta hiruok lagun minak baikara. Ez duzu negar egitea erabakitzen, malkoak nahigabe ateratzen zaizkizu; bada, berdin gertatu zaigu guri abesti honekin. Egun horretan sentitu genuenaren ondorioa izan da.
Musika irakasle ere bazarenez, musika duzu ogibide.
Euskaraz abesten baduzu, ez da erraza horrekin bizitzeko adina ateratzea. Etsaiak taldean nintzenean, hamabi urtez, ez nuen besterik egiten. Baina beste egoera bat zen: kontzertu asko eskaintzen genituen, disko asko saldu… Gaur egun, eskertuko nuke zuzeneko gehiago izan eta musikari lanari denbora gehiago eskaini ahal izatea. Baina hala ere, ez dut uste irakasle lana utziko nukeenik. Nire diskoko kolaboratzaile gehienak eskolan ezagutu ditut eta gainera izugarri ikasten da eskolak ematen.
Proiektu ugaritan aritu zara. Zure esperientziatik, zein da gurean arrakasta erdiesteko gakoa?
Nire ibilbidean, arrakasta handiena lortu duena Etsaiak izan da. Fjord egin genuen gero, eta horrek ere oso ondo funtzionatu zuen. Baina, orokorrean, harritu egiten nau euskal talde interesgarriak entzun eta urtean bost kontzertu besterik ematen ez dituztela ikusteak. Aldiz, Betagarrik hasitako bide beretik doazen ehunka talde sortzen badira ere, plaza guztiak betetzen dituzte. Egia da gauza berriak proposatzen dituzten batzuk bidea egin dutela: Napoka Iria, Mursego edo Joseba Irazokik adibidez. Merezi dute. Orokorrean, sorpresa asko eraman ditut.
Etsaiak edo Governors zaleak harritu egiten dira zu kontzertu akustikoak ematen ikusita?
Askotan esaten didate: “Nola aldatu duzun estiloa, ezta?”. Ez dakite 1997an Zain izeneko proiektu akustiko bat izan nuela eta hiru disko instrumental argitaratu ditudala. Pentsatzen dute beti musika gogorra jotzen aritu naizela, eta bat-batean, gitarra akustiko bat erosi eta honekin hasi naizela, hego haizeak jota edo.
Urteak daramatzazu honetan, baina euskal musikari hasiberriak badu aurrera egiteko modurik?
Egoera sozial eta ekonomikoa aldatu egin da, baita antolatzeko modua ere. Lehen astero frontoietan ematen nituen kontzertuak. Orain arraroa da hori. Badaude kontzertuak ematen hasteko tokiak, baina jendeak ez du lehen bezala erantzuten. Talde ezezaguna ikustera ez gara joaten, oro har. Ez dakit ez ote garen Youtuben ikusitakoarekin konformatzen.
Sare sozialak direla eta, hasierako pauso horiek emateko modua aldatu da. Lehen kontzertu pila eskaini behar zenituen zure taldearen izena ahoz aho zabal zedin. Orain irudimen pixka batekin eta bideo batzuk eginda, ezagun egin zaitezke zuzeneko bakar bat ere eskaini gabe.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]