Kiev (Ukraina), 1942ko abuztuaren 9a. FC Start eta Flakelf taldeek futbol norgehiagoka jokatu zuten Zenit estadioan. Dinamo eta Lokomotiv talde ukrainarretan aritu ondoren alemaniar eremuetan preso zeuden jokalari profesional ohiek osatzen zuten Start taldea; Flakelf, aldiz, Luftwaffeko soldaduen taldea zen. Etxekoek 5-3 irabazi zieten naziei.
Sobietarren bertsioaren arabera, partida giro beldurgarrian jokatu zen. Zelaia soldadu armadunez eta txakurrez inguratuta omen zegoen. Arbitroa SSetako ofiziala zen, bisitarien aldekoa, beraz; alemaniarren falta basatiei ez zien jaramonik egin eta ukrainarren legezko hainbat gol ez zituen ontzat eman. Atsedenaldian, SSetako beste ofizial batek Starteko jokalariak mehatxatu omen zituen, nahita gal zezaten. Partidaren ondoren, hainbat jokalari ukrainar heriotzaraino torturatu edo fusilatu zituzten, eta bizirik utzi zituztenei hankak hautsi zizkieten berriro futbolean aritzeko gai izan ez zitezen. Handik aurrera “heriotzaren partida” esango zioten norgehiagokari.
1981ean John Huston film zuzendaria partida horretan oinarritu zen Escape to victory pelikula egiteko, nahiz eta bertsio libre samarra egin: filmean, presoen taldea militar aliatuek osatu zuten, ez ukrainarrek, partida Parisen jokatu zen eta ez Kieven, Pelék gol bat sartu zuen txilenaz, Silvester Stallonek penalty bat gelditu zuen...
Dirudienez, sobietarrek propagandaren mesedetan emandako bertsioa ere nahiko librea izan zen. Altzairuzko errezela erori ondoren, historialariak partidaren lekukoen eta protagonisten testigantzak jasotzen hasi eta oso bestelako bertsioa osatu zuten. Makar Honcharenko Dinamoko jokalari ohiak esan zuen ez zutela inongo mehatxurik jaso. Mikhail Putistin erdilariaren seme Vladlenek 8 urte zituen eta baloi-jasotzaile aritu zen partidan; haren esanetan, zelaian ez omen zegoen ez soldadu armadunik, ez txakurrik, Hustonek filmean xehetasun hori jaso arren. Arbitroa neutrala izan zen eta alemaniarrek garbi jokatu zuten lekukoen iritziz. Gainera, ez zen alemaniarrek ukrainarren aurka galtzen zuten lehen partida. Alemaniarren okupazioak iraun bitartean okupatuen eta okupatzaileen arteko 150 partidaren inguruko dokumentazioa bildu du Volodymyr Hynda historialariak, eta 111 emaitzaren berri jaso ahal izan du: ukrainarrek 60 partida irabazi, hamabost berdindu eta 36 galdu zituzten, baina horrenbeste porroten ondoren alemaniarrek ez zuten irabazleen aurkako inolako neurririk hartu.
Egia da partida jokatu eta egun batzuetara Starteko hainbat jokalari atxilotu zituztela, eta hilabete batzuk geroago taldeko bost jokalari hil zituztela SSek. Baina atxilotzeek eta fusilatzeek ez zuten zerikusi zuzenik partidaren emaitzarekin, futbola ez beste jarduera batzuekin baizik.
Txapeldunen Ligan Realaren aurkari den Shakhtar Donetsk taldeari gertatutakoa argigarria da zentzu horretan. Talde ukrainarrak Stajanovets Stalino izena zuen 1938an, lehenengoz sobietar ligaren lehen mailan jokatu zuenean. Gerraren ondoren, egun duen izena ipini zioten eta taldea berriro biltzen saiatu ziren. Nahiz eta heriotzaren partidan Shakhtarreko futbolari ohirik ez zegoen, hiru taldekidek soilik lortu zuten gerra bizirik amaitzea: Bikezinek, Kuznetsovek eta Yurchenkok. Benetako heriotzaren partidak gudu-zelaietan jokatu ziren, ez futbol-zelaietan.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]