"Irrazionala den ororen aitortza da ‘Katu hegoduna’ komikia"

  • Parisko liburudenda batean bada hegoak dituen katu bat, dendako jabeak Zuberoatik ekarritako katemea, hain zuzen. Abereari darion misterioak bete-betean harrapatuko du dendako bezero bat. Joseba Larratxe Josebisky marrazkilariak eta Yurre Ugarte idazleak ondu duten komikian asko dira osagaiak: artelanak, hegoak, katuak, Parisko ilargipeak, Edgar Allan Poeren poesia... Irakurlea misterioaren altzora eramateko osagai aproposak. Katu hegoduna (Sauré) euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, oraingoz Interneten baino ez.

"Sarearen etengabeko erabiltzailea ere banaizen arren, ez dut uste sareak ezer salbatuko duenik; herri honetan behintzat, gaur egun, egileak ez gaitu salbatuko".

Oso komiki gutxi argitaratzen da euskaraz, gutxi horietako bat da Katu hegoduna. Pozik egongo zara zentzu horretan.
Bai, tamalez, euskaraz oso komiki gutxi argitaratzen dira. Ordea, soilik komikiak plazaratzen dituen argitaletxea da Sauré, eta normalean hainbat hizkuntzatan argitaratzen ditu. Katu hegoduna enkarguzko lana izan da, narrazio liburu bat idazten nenbilen eta nabilen honetan sortutako enkargua. Gainera, baldintza zehatzak zituen, orrialdeen kopuruaz gain, istorioak behar baitzituen izan: katu bat, artelan klasikoak eta museo bat, non katua sartuko zen. Osagai horiek neure eremura ekarri nituen, nire bihurtu nituen gidoia idazterakoan, enkargua ez balitz bezala idazteko, libre… Gero, Josebaren marrazkiek osatu zuten guztia, eta niretzat oso poztekoa izan zen gidoia marraztuta ikustea, berak sortutako mundu horren bidez, modu aproposean girotzea lortu baitzuen. Komikian, alde bisuala ezinbestekoa da, alde horrek huts egin izan balu, argitaratua izan arren, porrota sentituko nukeen.

Parisko liburudenda bat, Zuberoatik ekarritako katua... Zeintzuk dira komikiaren hari narratibo nagusiak?
Parisko liburudenda batean bada hegoak dituen katu bat, azalaren luzapenak besterik ez diren hegoak dira ordea, hegan egitea ahalbidetuko lioketen hezurdurarik ez dutenak. Baina liburudendako bezero batentzat benetako katu hegoduna da, alegia, hegan egin ahal duena. Louvre museoko langilea den bezero horrek katuarekiko duen obsesioa kontatzen zaigu komikian, hegan egin ahal duen katu horrekiko obsesioa. Louvreko langilea, hasieran, antagonista bada ere, protagonista bihurtzen da laster, ia-ia katua aitzakia bilakatuta, obsesio edota amets baten atzetik dabilenaren istorioa kontatzeko.

Zein generotan edo nola sailkatuko zenuke Katu hegoduna?
Sailkapenak saihestu nahi ditudan arren, idatzi baino lehenagotik jada, argumenturako aldez aurretik ezarriak nituen ezaugarriek (katua, artelanak eta museo bat) zuzen-zuzenean eta ezbairik gabe misterioaren lurraldea seinalatzen zidaten. Arrazoiak ulertu ezin duen eremua da, baina sentikortasunak suma dezakeena. Eta hori, bi planotan ematen da: alde batetik aipatu ezaugarri horiek daudelako, gainera katuaren kasuan erabat areagotuta, katuak hegoak baititu. Bestetik, Louvreko langileak pertsonifikatzen du hain justu arrazoiaz haratago “ulertzen” duen gizakia, edo gizakiaren alde hori, beste zerbait dagoela sumatzen duena, Edgar Allan Poeren liburuak erosten dituena. Annabel Lee poema irakurtzen ikusten dugu...

Sarean eman du argitara Sauré argitaletxeak, euskaraz eta gaztelaniaz. Internetek salbatuko ote du komikia?
Ezustea izan da komikia soilik formatu digitalean argitaratu izana. Aurrerago plazaratuko omen dute paperezko bertsioa. Pena, zeren komikizale gehienak bildumazaleak izan ohi gara, eta paperezko alea eskuetan izatea ezinbestekotzat jotzen dugu... Istorio ilustratu bat, nobela grafiko bat, oro har komikiaren xarma, pantailan beste gauza bat da. Osagarria da, ez du paperezkoa ordezkatzen, nire ustez. Eta sarearen etengabeko erabiltzailea ere banaizen arren, ez dut uste sareak ezer salbatuko duenik; herri honetan behintzat, gaur egun, egileak ez gaitu salbatuko. Komikiaren kasuan, eta liburugintza orokorrean hartuta, ere ez. Formatu digitalen salmentak gutxi egin du gora azken urteetan, espero ez bezala. Mundu digitalaren alboan jarraituko du paperezko munduak, nik uste, biak present. Akaso. Auskalo.

Beste herrialde batzuetan, Frantzian esate baterako, komikiak merkatu zabalagoa du. Parisen kokatua dagoen aldetik, ez duzu frantsesera itzultzeko aukera aztertu?
Hori, gure ustez, aukera egokia eta zentzuzkoa da erabat. Gustura ikusiko genuke Katu hegodunaren frantsesezko bertsioa merkatu frantsesaren zabaltasunean lehian. Mota jakin bateko arrain bati dagokion itsasoan igeri egiten uztea bezala litzateke... Editoreak, baina, oraingoz, arrainak gure putzuan igeri egin dezan nahi du. Eta arraina bere eskuetan dagoenez, ba, hala bedi.

Ez dakit metaliterarioa esatea gehiegi esatea ote den, baina Edgar Allan Poek pisua du gidoian. Aitortza modukoa egin diozu lan honekin?
Hasierako asmo kontzientea behintzat ez zen hori, baina lehen esan dudanaren ildotik, aldez aurretik ezarriak zetozen elementuek bultzatuta, ia oharkabean ikusi nuen neure burua istorioaren barnean eta Poeren Annabel Lee poesiako pasarte bat aipatzen. Beraz, bai, Poeri aitortza, eta baita ilargiari ere, eta ametsei, aipuaren zentzuan. Azken finean, irrazionala den orori aitortza litzateke; errealitate guztiz objektibo eta arrazionala, non inolako subjetibotasun animikorik ez dagoen, mundu herrena iruditzen zait...

Joseba Larratxe Josebisky marrazkilariarekin batera ondu duzu komikia. Nolakoa izan da hartu-emana? Katu hegoduna egin aurretik, beste proiektu batean elkarrekin lan egiteko –oraindik bukatu ez dena– ezagutu genuen elkar, kasualitate fantastiko batzuk zirela medio, eta haseratik izan dugu sormenerako konexioa. Madrilgo marrazkilari batek egin behar zuen Katu hegoduna lehendabizi, baina gero Josebaren esku utzi zuen editoreak. Zorionez. Gidoiaren idazketa prozesuan beraz, ez zen harremanik egon, nork marraztuko zuen jakin gabe idatzi nuen. Gidoia oso zehatza zen, jakina, leihoz leiho, orrialdez orrialde sortua. Josebak, marrazterakoan, egokitu nahi zituenak egokitu egin zituen, eta erabat girotu zuen istorioa, komikia gauzatu zen! Esker ona besterik ez daukat egin duen lanarekiko.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
Paula Estevez
“Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian”

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
“Trumpen hautaketak eragin zuen trauma kolektiboaz badago osagai bat komikian”

Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


2023-06-20 | Julen Azpitarte
'El Eternauta' komikia
Eternitatearen nabigatzailea

Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928​ –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]


2023-06-01 | Jon Torner Zabala
'Ño!' komikia
"Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko"

Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]


Superheroiak ez ziren Kryptonen jaio

1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.


Eguneraketa berriak daude