Musika

Aurten ere etxekalte nabil. Gipuzkoako Ezkio-Itsasoko Igartubeiti dolare-baserri ikaragarrian sagardo gotikoa. Nafarroako Baztango Arizkungo Gamioxarreko sekulako dolarean sagardo barrokoa. Italiako Lazioko Genzano eta Casaprotan paleosagardoa. Eta sagardi-dolare-tina-barrika bidean, bateko eta besteko lagunen eta ezagunen sagarrei eskua luzatu, baina etxeko bukoi eta barrikak bete gabe. Berandu-sagardoaren zale garenari eskerrak.

Goiz-sagardotarako lanak abantaila bakarra du, nire ustez: muztio gozo eta sagardo berriaren egarritik asetzera lehentxeago igarotzea. Udazkenean bertan, garai batean bezala, barrikotean sardina zahar gazi edo gaztaina lehorren laguntzailetarako, hor nonbait; urte osorako jasotzeko, behintzat, erdipurdiko sagardoa izango da.  Berandu-sagarrarekin egindako sagardoak alde ederreko festa antolatzen du ahoko zeruan! Eta, maiz, bigarren urtean eta hobea.

Botilako hori gero izango da, eta gero gerokoa bezala, garaian garaikoa garaiz. Orain sagardoa ontzietan dago, lehen irakinaldia edo hartzidura egiten. Lehen horretan sagarraren azukrea alkohol bihurtuko da. Hartzidura hori aerobioa da, airea behar du, hobe esanda, aireko oxigenoa behar du. Oxigenoa hartu eta sortzen duen karbono dioxidoa kanporatzeko ontziaren gaineko zuloa irekita edukitzen da. Pospolo piztua zuloaren parean jarri eta itzaltzen duen artean CO2 ateratzen ari den seinale. Itzaltzen ez duenean ontzia itxi daiteke, oxigenorik behar ez duten gainontzeko hartzidurek sagardoa irauli dezaten.

Ontzia irekita dagoen artean intsektu asko bertaratzen da. Bi eratako bisitariak izaten dira ohikoenak. Batetik azukrearen zale den erle eta liztor jendea. Eta bestetik ozpin-eulia (Drosophila melanogaster). Drosophila hitzak ihintzazalea esan nahi du, eta agian genero horretako batzuk hala izango dira, baina gure upategietan ibiltzen den horri batez ere karbono dioxidoa gustatzen zaio. Edozein fruituk, heldu eta usteltzen denean, azukre-alkohola-ozpina bidea egiten du, etengabe CO2 askatuz. Ozpin-euliari fruitu-euli ere deitzen zaio.

Casaprotan Alex lagun sagardogilea harrituta zegoen zenbat ozpin-euli bildu zen, jotako sagarretara lehendabizi, eta barrikaren gaineko zulora ondoren. Milaka eta milaka, gero eta ugariago. Urrutitik usaindu zuten CO2-a, baita azkar asko hurbildu ere!

Alexek barrikaren aldamenean lo egin behar du. Eulitxoei ez zaie hura interesatzen, barrika baizik. Bizilagun egin dira. Musika dotorea sortzen omen dute. Sagardogintza da, agian, euskal musika instrumentu zaharrena. Txalaparta bera baino ere...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-17 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-28 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-11 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-19 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-20 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


2018-04-15 | Jakoba Errekondo
Ezker-aihena

Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea, zerbeza-landarea, bier-belarra eta ezker-belarra ere deitzen... [+]


2018-03-23
Usainez usain

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita... [+]


2018-01-16 | Jakoba Errekondo
Möet & Chandon sagardoa

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko... [+]


2017-05-23 | Jakoba Errekondo
Izotza egurrean

Egin du izotzak berea: azioa, txarkeria. Aspaldian ikusi gabeko izotz zuri galantak izan ditugu apirilaren bukaeran. Sator-lana baina agerian, inongo lotsarik gabe: azerikeria. Ikaragarria bota du Euskal Herriaren hegoaldean.


2017-05-15 | Jakoba Errekondo
Mila eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur... [+]


2017-05-01 | Jakoba Errekondo
Ipurtargiak etxera

Maiatz ederrari ekin diogu. Konturatzerako bero sapa azaleratzen diguten urteko egun luzeenetan gara. Urteko gau motzenak izango dira orduan, baina ikuskizun paregabea eskaintzen dutenak. Ez naiz ari jai txolinenei adarrak ipintzen dizkieten su-festa zalapartatsuez. Isilagoak... [+]


2017-04-25 | Jakoba Errekondo
Izerdiari izerdiarekin

Uhaga edo ponpa izugarriak dira landareak. Zuhaitz handiak, zer esanik ez. Metro eta erdiko gerribuelta duen pago (Fagus sylvatica) batek egunero 400 litro ur behar ditu metabolismoari eusteko. 400 litro ur aurkitu behar ditu non edo han; sustraije ikaragarria garatzen du ur... [+]


2017-03-07 | Jakoba Errekondo
Tortotx garbia

Estimatzeko intentzio osoarekin sagardo botila bat ireki, edalontzia sudurrera hurreratu eta botila itxita izan duen tortotxaren usaina hartzea, horixe infernua!


2017-01-31 | Jakoba Errekondo
Koloreen susperraldia

Sekulakoa iruditzen zait aurtengo negua jo eta eskaintzen ari zaigun kolore sinfonia. Eguraldi xelebreagatik ote? Epel gozotik izotzera; lehorte punttutik uholdeetara. Ala neroni nabil halatsu, eta aurten begi berriak ditut...


2017-01-23 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko... [+]


Eguneraketa berriak daude