Euskararen egunak, erabilera bultzatzea ez delako ahuntzaren gauerdiko eztula

  • Hernanin ez dira diferente, han ere euskararen erabilera soziala herrenka dabil. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ez da miraririk gertatuko, baina euskarak egun ofiziala izateak badu bere balioa. Abenduaren 3aren bueltan, hernaniarrek Euskararen Eguna baino Euskararen Egunak antolatzea erabaki dute.
     

Hernanin (Gipuzkoa) 20.000 lagun inguru bizi dira. Azken 20 urteetan urrats garrantzitsuak eman dira euskararen ezagutzan. Herritarren %60 euskalduna da eta %20 ulertzeko gai da. Indarra hartu du euskarak hainbat eremutan, hala nola, udalaren barne eta kanpo lanean, elkarteetan eta irakaskuntzan. Ordea, beste hainbesteko indarra sumatzen zaio gaztelaniari kale erabileran, lagunartekoan, familiakoan... erabilera informala deitzen zaion horretan. Arrazoiak mila eta konplexuak dira; hizkuntza bat edo beste erabiltzeko ohiturak, erosotasuna, ez jabetzea nolakoak diren norberaren hizkuntza ohiturak...

Hernanin antolatu dituzten Euskararen Egunen helburu nagusia hizkuntzaren erabilera soziala bultzatzea da, jakinda ez dela inolaz ere erraza horrelako erronkari aurre egitea.

Euskarak kalea, familiak eta lagunarteak hartzea ez da egun batetik besterako helburua, ez da aldi bateko esku-hartzeak lortuko duen zerbait. Hiztunen mentalitate, uste eta jokaerak daude tarteko eta horietan eragiteko parte-hartze zabala eta aktiboa beharrezkoak dira. Euskararen Egunen antolatzaileen iritziz, herriko mugimendu sozialak, elkarteak, erakunde publikoak eta herritarrak egoeraz jabetzea, eta ondorioz, lanean hastea ezinbestekoa da.

Erabilera soziala bultzatzeko ekimenek iraunkorrak behar dute izan, baita jasangarriak ere. Alegia, Hernaniko eragileen ikuspegitik, ahaleginak egingarriak eta elkarbanatuak  izatea ezinbestekoa da, bai baliabide aldetik (ekimen xumeak eta herritarrek antolatutakoak), bai denbora aldetik (urtetik urtera jarraipena emanda).

Herriko hainbat eragile urte hasieraz geroztik ari da lantzen erabilera sozialaren gaia eta giro horretan erabaki zuten abenduaren 3rako zerbait antolatzea. Azaldu berri dugun filosofiari eutsiz, eragile ugari bildu dira lan honetara: Berria lagunen elkartea, Dobera Euskara elkartea, AEK Euskaltegia, Udal Euskaltegia, BanaizBagara elkartea, Elizatxo ikastola, Langile ikastola, Inmakulada ikastetxea, Hernani Institutua, Udaleko Euskara Zerbitzua, eta hainbat herritar.

Tour linguistikoa

Kolore guztietako tourrak jarri dira boladan: ondare historikoa erakusteko tourrak; tour feministak, emakumeek ere osatu duten historia azaleratzekoak; sabela dantzan ipintzen duten tour gastronomikoak... Hernanin, tour linguistikoaren bidez, euskararen galerei eta aurrerapausoei erreparatuko diete, eta  horretarako bospasei tokitan gelditu eta azalpenak emango dituzte. Kontalariak ordu eta erdiko bidaia gidatuko du eta geldialdi bakoitzean, garai hura bizi izan zuten pertsonek egingo dituzte kontakizunak. Geldialdi horietako batean eskola hartuko dute gaitzat. XX. mendeko eskola zigortzaileaz arituko dira, Agustin Iturriagaren eskola berritzaileaz, Errepublika garaiko eskolaz, Francoren garaiko hezkuntzaz, eta nola ez, ikastolen sorreraz. Gerraurreko Hernanik ere badu zeresana; Lore Jokoez, Olerti egunez, Jose Ariztimuño Aitzolez jardungo dute. 1936ko gerra ondoren, debeku eta errepresio giroan, xume bazen ere lanean aritu ziren mugimenduei emango zaie errepasoa. Beste geldialdi batean immigrazioak kultur eta hizkuntza ikuspegitik izan duen eragina aztertuko dute.

Franco hil ondoren piztaldia izan zen Hernanin, beste mila herritan bezala. Kultur taldeak hasi ziren sortzen, gau eskolak, ikastolak, administrazioa euskalduntzeko pausoak ematen. Gidariek kontakizuna XX. mendearen amaiera arte luzatuko dute eta orduko giroaz hitz egingo dute: euskara elkarteen sorreraz, euskara hainbat esparrutan normalizatu izanaz eta abar.

Tour linguistikoaren bidez, herritarrak gaur egungo egoerara iristeko egin den ibilbideaz jabetzea nahi da. Hernani guztiz herri euskalduna izan baitzen, eta gero ia galdu zuen hizkuntza. Galeraren zergatiak eta egoera horretatik ateratzeko egin diren ahaleginak, izen-abizenekin, ezagutarazi nahi dituzte. Eta batez ere gazteek, jakin dezatela herritarrek galzorian zen hizkuntza berreskuratzeko konpromisoa hartu zutela, eta konturatu daitezela berreskurapen prozesua ez dela amaitu.
 

Mintzodromoa

Hamabost minutuko hiru elkarrizketa txanda izango dira eta txanda bakoitzean gai baten inguruan arituko dira lau lagun. Euskaltegian euskara ikasten ari direnentzat da, ikasten aritu eta erabiltzen ez dutenentzat, lotsa ematen dietenentzat, hitz egiteko aukerarik ez dutenentzat. Hiztun horiek euskara dakitenekin elkartuko dira mahai-inguruan. Euskaltegi barruan egiten den lana kalera ateratzeko modu bat da Mintzodromoa, eta era berean, euskal komunitatearekin loturarik ez duten herritarrekin zubi lana egin dezan nahi dute antolatzaileek.

Aste osoko egitaraua

Azaroak 30: Irekiera ekitaldia. Ondoren, Euskaraz bizi nahi dut lasterketa, Euskararen Kontseiluarekin elkarlanean antolatuta.

Abenduak 1: Tour linguistikoa. XX. mendean nagusiki, Hernanin euskarak izan dituen ahulgune eta indarguneen azalpenak.

Abenduak 2, 3 eta 4: Ikastetxeetako ospakizunak. Biteri kultur etxea irekita egongo da eta gaztetxoek egindako apaingarri eta film laburrak eskainiko dira.

Abenduak 5: Mintzodromoa.

Abenduak 6: Kale antzerkia


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Eguneraketa berriak daude