Herritarren %70ek osasun-egoera ona duela uste du, baina %53 inguruk pisu handiegia dute. Bizi-azturak –horien artean atsedena– berrikustea da benetan norbere burua zaintzeko aurreneko pausoa. Gizarte modernoaren bizi-erritmo bereziak errutina ez oso osasungarriak jarraitzera behartzen gaitu sarritan, eta horrek, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, kolesterola eta hipertentsioa garatzeko arrisku handiagoa dakar. Horregatik, komeni da noizean behin gure bizimodua berrikustea eta atzeman ditzakegun gabeziak konpontzea, ohitura egokiak indartuz. Epe luzera, osasun hobea eta itxura gazteagoa irabaziko ditugu zalantzarik gabe.
Bizimodu osasungarriaren funtsezko zutabeak ondorengoak dira:
Egunean bost otordu egin. Ikerketa askok frogatu dutenez, gosaltzeko zuntza, esnekiak eta proteinak hartzen dituzten pertsonek osasun hobea eta gizentzeko joera txikiagoa dute. Beste gako batzuk aipatzekotan, koipe eta gantzen kontsumoa murriztea, otordu astunak saihestea eta anoak mugatzea lirateke eman daitezkeen aholku edo gomendio nagusiak.
Ariketa fisikoa ezinbestekoa da. Pertsona sedentarioen zelulak oxidatu eta herdoildu egiten dira, eta modu erregularrean jarduera fisikoa duten pertsonen zelulak baino lehenago zahartzen dira, horrek dakartzan ondorio guztiekin.
Ez erre. Onena sekula ez erretzea litzateke, noski, baina ohitura txar hori dutenentzat, zigarro kopurua ahalik eta gehien murriztea litzateke egokiena. Zigarroek botatzen duten kea ere kaltegarria denez, ke asko dagoen giroetan denbora luzeegia ez ematea komeni da.
Ardo pixka bat egunero. Otordu nagusietan, alegia, bazkarian eta afarian, basoerdi bat ardo edateak osasun kardiobaskular ona mantentzen laguntzen du, baldin eta gainerako ohitura eta azturak ere egokiak badira. Onura hori galdu egiten da, ordea, ardo gehiago edanez gero.
Atsedena ezinbestekoa da. Ez ahaztu atsedenak zure osasunerako daukan garrantzia. Saia zaitez egunero zazpi edo zortzi ordu lo egiten, ahal izanez gero jarraian. Gauez behar adina atseden ez hartzeak hainbat trastorno organiko sorraraz ditzake, edo lehendik zeudenak okerrera eraman, nerbio-sistema eta kontzentratzeko gaitasuna erasanez, sistema immunitarioa hondatuz, eta birusen aurreko sentiberatasuna areagotuz. Baina kontuz, zenbait ikerketak agerian utzi duten bezala, gehiegi lo egitea ere kaltegarria da. Horregatik, lo hartzea kostatzen bazaizu, afal ostean har ezazu infusio lasaigarriren bat (melisa edo garraiska, belar bedeinkatua, pasio-lorea...) ahal duzun guztietan.
Eguzkia, neurrian. Orain askorik ikusi ez arren, ez da ahaztu behar eguzkiak osasunari kalte egin diezaiokeela, gehiegi hartzen bada. Egunero eguzkitan hamar minutu egotea nahikoa da gorputza orekatu, urte-sasoi honetan apal samar dagoen gure gogo-aldartea igo eta hezurren osasunerako hain beharrezkoa den D bitamina guztia sintetizatzeko. Eguzki-izpien eraginpean denbora luzez egoteak, ordea, kalte nabarmena egingo dio gure gorputzari, larruazalari batez ere.
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]