Literatura Eskolak hamar urte daramatza irakurleak trebatzen eta literatura zaleen jakin-mina asetzen. Hasierako helburuei eutsiz baina erronka eta antolatzaile talde berriarekin ekin diote zortzi saio izango dituen aurtengo ikasturteari.
“Irakurtzen ikasi nahi genuen, galbahe bat izan, eta jakin, idazle batek zergatik idazten duen lan bat, zertarako eta noiz idazten duen, zein testuinguru historikotan, zerk bultzatuta; inoren zain egon gabe eta inork ezer esan gabe nahi genuen, zer irakurri ere geuk erabakita”.
Gotzon Barandiaranen hitzok azaltzen dute Literatura Eskolaren abiapuntua. 2003an sortu zuten Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubeko kideek, irakurlearen matxinada aldarrikatzeko eta “merkatuek inposatutako literatura hutsalari” muzin egiteko.
Hamar urte geroago, hasierako helburuek eta ikuspegiak bere horretan diraute. Haatik, indarra batzeko ahalegina egin du aurten Literatura Eskolak, eta hainbat kultur eragilek hartu dute antolakuntzaren ardura: Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 111 Akademiak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, UEUko Literatura sailak, Sareinakek eta Elearazik, hain zuzen.
Antolatzaile talde berriari bildu zaizkion kideetariko bi Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano dira. Biek ala biek uste dute hezkuntza arautuan literaturen transmisioak ez duela bere funtzioa betetzen. “Duela hamar urte ez zuen betetzen, eta gaur egun are gutxiago. Derrigorrezko hezkuntzan eskola orduak gutxitu egin dira, eta unibertsitatean ere murriztu egin da literaturari eskainitako espazioa”, dio Serranok.
Gabezia horri erantzuteko, parte-hartzean oinarritutako lau orduko saioak antolatzen ditu Literatura Eskolak, hilean behin, larunbatez. Elitismorik gabeko eskola dela uste du Retolazak: “Hizlariek gaia aurkezten dute, baina denon ekarpenekin osatzen dugu saioa. Badu zerbait tailerretik ere”.
Retolazaren arabera, herri eta adin askotako literatura zaleak elkartzeko aukera paregabea eskaintzen du Literatura Eskolak. “Hurbiltzen direnen artean, batzuk idazleak dira edo idazle izan nahi dute, eta beste batzuk literatura zaleak dira besterik gabe. Askotariko jendea dago”. Halere, gazte gehiago erakartzea dute aurtengo erronka. Komunikazioa indartzeko ahalegina ere egingo dute, Elearaziko kideek plazaratuko dituzten kroniken bidez.
Urriaren 19an Larrabetzun egin zen lehenengo saioan Ander Lipusen antzerkigintza izan zuten aztergai, Jaime Valverde ikerlariaren hitzaldia oinarri hartuta. Zarauzko Sanzenea kultur etxean egingo den hurrengo saioan ostera, Maialen Marinek Txinako literatura garaikidea izan du hizpide. Maiatzera bitarte, beste sei saio eskainiko dituzte Euskal Herriko beste horrenbeste txokotan.
AZAROAK 16. Txinako literatura garaikidea. Maialen Marin. Sanzenea kultur etxean (Zarautz)
ABENDUAK 14. Amaia Lasaren alfabeto berria. Josune Muñoz eta Amaia Lasa. Bilboko Alhondegian.
URTARRILAK 18. Ramon Saizarbitoria eta iragana. Markos Zapiain. Mikelazulon (Orereta).
OTSAILAK 22. Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra. Eider Rodriguez. Xaia ostatuan (Pausu, Urruña).
MARTXOAK 15. Harrikoa eta literatura. Inma Errea eta Irati Jimenez. Euskaldunon Biltokian (Iruñea).
APIRILAK 12. Abangoardiak euskal literaturan. Iñigo Aranbarri. Durangoko udal-liburutegian.
MAIATZAK 10. Euskarari ekarritako poesia. Gerardo Markuleta. Gasteizko El Pilar gizarte-etxean.
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.