Batzuek kooperatibagintza zalantzan jarri duten honetan, euskal industriaren “mistikaz” asko hitz egin da. Ormaiztegi 1860-1970 liburuan, gure industriaren historia zati txiki bat argitaratu du Millan Irizarren Eskutik Kultur Elkarteak. Euskal Herriko eskualde askotan josirik dagoen enpresa-ehun anitzaren zergatiak ere uler litezke, Ormaiztegi herria eta Irizar kooperatiba adibidetzat hartuta.
Jose Francisco Irizarrek 1866an Uherkalde baserria erosi zuenean, nekez pentsatuko zukeen auzokoen sardeak eta guardiak konpontzen egin arotz lanek zertan bukatuko zuten. Egun, milaka langile ari dira Irizar Taldea osatzen duten enpresetan lanean, horietako 700 kooperatibista moduan. Ormaiztegi 1860-1970 liburuan bilakaera horren nondik norakoak kontatu dituzte, eta era berean, Ormaiztegi herria Gipuzkoako industrializazio heterogeneoaren epizentroan kokatu dute.
XIX. mendean faktore ugarik eragin zuten Gipuzkoan hainbat alorretako lantegiak –papergintza, ehungintza eta metalurgiakoak, batez ere– toki zehatzetan bildu ez baizik bailara askotan barreiatzea. Bailara horietako bat da Goierri, eta Goierrin toki estrategikoan dago Ormaiztegi.
Zeles Otamendi Udaleko idazkari lanetan hasi zenean harrituta geratu zen inguru horretan zegoen enpresa mordoarekin. Jakin zuenean Millan Irizarrek bere enpresaz dokumentazio ugari zuela, hura txukuntzeko zirikatu zuen. Hortik sortu zen liburuaren proiektua, Norberto Ibañez eta Jose Antonio Pérez historialarien ikerlanari esker egina, eta Millanen heriotzaren ondoren, haren seme Xabierren bultzadaz argitaratua.
Ormaiztegi: Gipuzkoako industrializazioren paradigma
Irizarren arrakastak itzalpean utz dezake Ormaiztegin mende eta erdian egosi izan den enpresa ekintzailetza. Norteko trenbidearen etorrerak, hala nola, hurbil zituzten meatzeek eta bainuetxeak erakarritako negozioek akuilatuta, Ormaiztegin laster ugaldu ziren tailer txikiak. Ia gehienetan baserrian ere aritzen ziren “obrero mistoak” ziharduten; liburuaren egileen aburuz “industria gipuzkoarraren funtsezko pieza” bihurtu ziren langile horiek eta egun oraindik badira hala dabiltzanak.
Ormaiztegin 1860an apenas zeuden aroztegi tradizional batzuk eta teila fabrika bat. 1931n, burdindegiak, ferrategia, altzari pabilioia, aroztegi modernoa, gaseosa fabrika, zerrategi mekanikoa eta karrogilea.
Denbora horretan energia elektrikoaren zabalpena gertatu zen. Euskal Herri hezean urri ez diren ur-jauziak aprobetxatu zituzten zentral hidroelektrikoak ezartzeko. Esaterako, Eztanda eta Argisao errekatatik atera zuen Juan Azurmendik bere ferra-fabrikarako argindarra, eta Andres Telleriak 1920ko hamarkadan Astigarreta herriko zentrala erosi zuen, teila eta adreilu negozioa modernizatzeko.
Duela gutxi arte Gipuzkoako ehun industrialaren %60tik gora enpresa “familiarren” esku zegoen. Ormaiztegiko enpresari-leinuei errepasoa eginez aurkituko ditugu irizartarrak, ormazabaldarrak –Indar motor fabrikaren sortzaileetakoak–, azurmenditarrak, telleriatarrak, Guerra anaiak, baita berrikuntzan aitzindari izan zen Onena lantegiko nagusi Jose Maria Lasa ere. Lasa, aroztegi bateko dinamoarekin lanean aritzetik, aparatu eta motor elektro-mekanikoak egitera igaro zen.
Enpresariek, etekin apurrak berriz inbertituz lortu zuten negozioa aurrera ateratzeko beharrezko finantzazioa. Liburuaren egileen esanetan, ondorioz ez zuten fortuna arranditsurik egin: “Horrela, bere kasa zaildutako Gipuzkoako nagusiaren irudi bereizgarria osatu zen, langile autodidaktarengandik askoz hurbilago dagoena langilearen errealitatea guztiz arrotza zaion enpresaburuarengandik baino”.
Irizar karrogileak eta kooperatibismora jauzia
Irizartarrak Uherkaldera aldatu zirenean karroilenekoak deitzen hasi zitzaizkien. Jose Franciscoren semeetako batzuk beste lanbidetan hasi ziren –Pablok tailer mekanikoa jarri zuen eta Juan Cruzek altzari fabrika–. Aitzitik, Joselontxok eta Ceciliok aitaren karretero negozioari heldu zioten.
Baserriko tailerrean zuten asto bidezko errota edo malakatearekin hasi ziren lehenik, baina gero baporezko zerra bat jarri zuten gurdi erruedak egiteko. 1912an tokiz aldatu ziren, pabilioi handiago batera. Ez zen azkeneko aldia izango.
1920ko hamarkadan gero eta maizago ikusten ziren automobilak errepide eta kaleetan –Gipuzkoan 698 zeuden matrikulatuta 1926an–. Irizartarrek karrozatutako lehen autobusa Gabiria-Ordizia ibilbiderako izan zen, 1928an Juan Apaolazarentzat egina. Autobus hura 1936an konfiskatu egin zuten eta Apaolazak gidari moduan aritu behar izan zuen frankisten bandoan.
Gerra ostean Cecilioren semeak soldaduskatik etorri ziren, eta aitaren eta osabaren heriotzarekin enpresaren gidaritza hartu zuten. 1948an hasi ziren modu sistematikoagoan autobusak egiten, oraindik hornidurarik kasik ez zegoenean.
1950eko hamarkadak aurrera egin ahala, nabaria zen enpresa modernizatzeko beharra, egoera politiko berriak –erregimen frankista autarkiatik irteten ari zen– inbertsioa eta hedapena eskatzen zituen. 1956an Irizar Hnos. y Cía S.R.C. sortu zuten eta 1960an Irizar S.A. Hainbat enpresa eta konpainiarekin egindako kontratuen bidez produkzioa handitu eta hobetu zuen Irizarrek, bulego tekniko bat ere sortu zuen autobusak diseinatzeko.
“Karrozeria-lanak nabarmen ugaritu ziren eta arazo bat sortu zen: langileek ofizioa ikasi orduko, beren kontura jarri edo beste enpresa batzuetara jotzen zuten. Halaber, inbertsioei aurre egiteko kapital handiagoa behar izaten zen. Kooperatibaren bidez iruditu zitzaigun langileak enpresaren barruan txerta zitezkeela, eta bide batez, beharrezko baliabide ekonomikoak ere lor genitzakeela”. Halaxe laburbildu zuen Millan Irizarrek kooperatiba bihurtzeko erabakia.
1962an, anaietan buru egiten zuen Miguel Mari Irizar harremanetan jarri zen Jose Maria Arizmendiarrietarekin, Serafin Esnolaren bidez. Hala, enpresako langileei egitasmoa azaldu zieten eta 52 fundatzailek hartu zuten parte kooperatibaren sorreran.
Enpresak egonkortasuna lortu eta bultzada handia izan zuen: 1960an bederatzi autobus egin zituzten, 1963an 35 izan ziren. Hezkuntzaren esparruan ere aurrerapen handia ekarri zuen izaera kooperatiboak. Irizarrek, enpresa barruko formazioa bultzatzeaz gain, Goierri lanbide eskolaren sorreran parte hartu zuen.
Irizar kooperatiba bihurtu zenetik 50 urte bete dira. Denbora horretan gaziak eta gozoak ezagutu ditu: 70eko hamarkadan Irizar familiaren aldentzea, 80koan krisi latza, 90ean internazionalizazioa, eta 2000koan prestigioa eta arrakasta. Denborak erakutsiko du mundu mailako krisi estrukturalera egokitzen jakin duenez.
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]