Emakumeek ama izateko jendartean jasaten duten presioari buruz hausnartu du artikulugileak. Alejandra Agudok El País egunkarian argitaratutako No soy madre porque no quiero / Ez naiz ama nahi ez dudalako artikuluan inspiratua da.
Seme-alabarik ez izatea erabaki duten emakumeak zergatik jartzen diren etengabe zalantzan, galdetzen diot neure buruari. Esaldi sonatu ugari jasan behar izateaz gain, “erdi-emakumetzat” hartzen gaituzte sarritan. Amatasuna benetako emakume bihurtzen gaituen formula magikoa balitz bezala.
Niri, emakume zentzudun orori bezala, amatasunak hautu erabat librea behar duela iruditzen zait. Askotan ez da horrela, ordea.
Egoista izatea leporatzen zaigu eta isilarazten gaituzte asaldatuta, “ez zara ama eta beraz ezin duzu iritzirik eman” bezalakoak esanez, eztabaidan parte hartu nahi dugunean.
Politikaria ere ez naiz eta politikaz hitz egiten dut; sinestuna ere ez naiz, baina erlijioaz hitz egiten dut, eta ez naute horregatik aparte uzten.
Hitz-jario androzentriko hori amarrua besterik ez da nire aburuz. “Amatasuna eta hazkuntza naturala” bezalako diskurtsoek indartutako amarrua da gainera, “amatasunaren mistika” sor dezakeen jardun arriskutsua.
Nekatu naiz inguruan eta batik bat hedabideetan hainbat esamolde aditzeaz: “Ama izatea bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena izan da edo amatasunaren esperientzia emakumeari gerta dakiokeen ederrena da”.
Errespetatzen dut baina emakume bakoitzak bere esperientziaz hitz egin beharko luke, subjektiboa objektibizatu nahi izan gabe, balore unibertsal bihurtu gabe. Horrela, balore patriarkalak areagotu besterik ez da egiten.
Sistema honek ugaltzeko behar gaitu, eta horretarako, familia tradizionalaren gaineko diskurtsoa lantzearekin batera, familia, sexualitatea eta autonomia ulertzeko gainerako moduak ezkutatu eta gaitzesten ditu. Horratx beraz, “onak” izateko eta ez “arraroak”, haurrak ekarri behar dira mundura, baina lesbiana bikote batek izan nahi baditu, diren oztopo guztiak eta bost jarriko zaizkie.
Hori gutxi ez, eta uste zabaldua da emakumeak haurrik ez izatea erabaki duenean, bikoterik ez izatea ere erabaki duela esatea, edota sexurik ez praktikatzea. Sozialki antzu bihurtzen gaituzte, funtsean betikoaz ari garelako: familia tradizionala erreproduzitzeaz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]