Kapitalismoaren aurkako ikurraren bilakaera

  • 2003an antiglobalizazio mugimenduak gailurra jo zuen Irakeko gerraren aurka milioika herritar mobilizatuta. Inbasioa berdin gauzatu zen eta mugimendua gainbehera hasi zen. Hamar urte geroago eta krisialdi betean, non dago antiglobalizazioa –edo, zuzen esanda, altermundismoa–?

MMEren aurkako protestak Seattlen, 1999ko azaroaren 30ean. Polizia manifestarien kontra piperbeltz espraia botatzen. (Arg: Steve Kaiser)
MMEren aurkako protestak Seattlen, 1999ko azaroaren 30ean. Polizia manifestarien kontra piperbeltz espraia botatzen. (Arg: Steve Kaiser)

Antiglobalizazio mugimendua ez zen 1999ko azaroaren amaieran Seattlen jaio, baina orduan egin zuen eztanda. Munduko Merkataritza Erakundea (MME) AEBetako hiri horretan biltzekoa zen, baina nagusiki internet bidez goi-bileraren aurka egindako deialdiak 50.000 pertsona bildu zituen, eta manifestazioen ondorioz, bilera bertan behera geratu zen.

Ekintzaileen ia ezusteko arrakastaren berri berehala zabaldu zen, eta munduko hainbat erakunde eta norbanako, mugimenduarekin bat egiten hasi ziren. 2000. urtean Pragako kontragailurrak Nazioarteko Moneta Funtsaren eta Munduko Bankuaren arteko batzar bateratua atzeratzea lortu zuen. 2001ean Munduko Gizarte Foroa sortu eta lehenengoz burutu zen Porto Alegren (Brasil), NMFren, Munduko Bankuaren edo G-8aren bileren kontrapisu gisa. Han sortu zen “beste mundu bat posible da” leloa. Urte bereko ekainean, herritarren presioaren ondorioz, Munduko Bankuak Bartzelonan egin behar zuen bilera aldatu egin zen, ekintzaileen boikotaren beldur. Azkenean bilera bideokonferentzia bidez egin zuten, baina Bartzelonako mobilizazioek aurrera egin zuten eta 300.000 pertsona bildu ziren. Hurrengo hilabetean, 2001eko uztailean, Genoaren txanda iritsi zen. Han bildutako 150.000 ekintzaileek poliziaren errepresio basatiarekin egin zuten topo. Carabiniere batek tirokatuta hil zen Carlo Giuliani, mugimenduaren lehen biktima.

2003ko neguan, Irakeko gerraren atarian, antiglobalizazio mugimenduak gailurra jo zuen. Otsailaren 15ean miloika pertsona mobilizatu ziren Bush administrazioaren eta haren aliatuen kontra. Bigarren potentzia jaio zela ere iragarri zuten: kalean presioa egiten duen munduko iritzi publikoa. Baina gailurra jo bezain pronto, mugimenduak behera egin zuen. Hurrengo hilabetean, 2003ko martxoan AEBek eta haren aliatuek Irak inbaditu zuten. Deseingainu hark agerian utzi zituen mugimenduaren ahuleziak.

Bere baitan hainbeste mugimendu, ideologia, metodologia eta antolakuntza eredu biltzen dituen mugimendu globalean zaila da barne kohesioa lortzea. Askok uste zuten, etsai komuna izaki, heterogeneotasuna ez zela arazo izango, baina nabarmen oztopatu zuen ezadostasunak arintzeko eta alternatiba bateratuak eraikitzeko bidea.

Indarkeria eta botere politikoa ezbaian

2001ean Fidel Castrok eta Hugo Chávezek Munduko Gizarte Foroan parte hartzeko asmoa adierazi zuten, baina ez ziren azaldu ez zeudelako gonbidatuta. Foroetan parte hartzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gobernuak foroez jabetzerik nahi eta, oro har, helburuak botere politikoa hartu gabe eskuratzea posible zela uste zuten.

Gemma Galdon MRGko (Movimiento de Resistencia Global) militante izan zen urte haietan eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publiko Institutuko ikerlaria da egun. “Uste genuen posible zela mobilizazio globalak ahalbidetuko zituzten erreibindikazio generikoak egitea eta, era berean, mobilizazio horiek gauzak aldatzea ekarriko zuela, botere politikoa eskuratu beharrik gabe. Baina ez zen egia”. Esaterako, Esther Vivas, Espainiako antiglobalizazio ekintzaile ezagunenetakoa, Josep Maria Antentasekin batera Resistencias Globales liburuaren egilea, 2009ko Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautagai izan zen Esquerra Anticapitalista alderdiarekin. Horrela justifikatu zuen erabakia: “Gizarte esparruko erresistentzia ez da nahikoa; funtsezkoa da, baina ezin dugu hor gelditu. Eremu guztietan egin behar da borroka eta ezin ditugu utzi politika eta hauteskundeak gaur eremua monopolizatzen duten alderdien eskuetan”.

Mugimenduko fakzio moderatuenak edo erreformatzaileenak ez zion erabat uko egin, errealismoaren izenean, alderdi eta sindikatu nagusiekin elkarlanean aritzeari. Baina gaiak beti sortu du deserosotasuna mugimenduan. Adibide gertuago batera joaz, 2001eko Bartzelonako mobilizazioetan, Batasuna alderdiak bat egin zuen deialdiarekin. Tenka arintzeko, azkenean, Batasunak era erdi autonomoan parte hartu zuen manifestazio nagusian, gainerako manifestarien alboan, baina haiekin nahastu gabe. Kontua da, beste alderdi politiko eta sindikatu batzuek ere (ICV, IU, UGT, CCOO...) parte hartu zutela mobilizazioetan, baina Batasuna izan zela, antza, hautsak harrotu zituen bakarra. Alderdi politikoa izateaz gain, Batasunak antiglobalizazioaren este ahulgune batekin baitzeukan lotura: indarkeria eta kriminalizazioa.

Susan George, ATTAC France-ko presidenteordea eta askorentzat mugimenduaren “biblia” den Lugano Txostenaren egilea  2001ean hasi zen konturatzen antiglobalizazio mugimenduak hartutako bidea eutsiezina zela, goi-bileraz goi-bilera joateko estrategiak ez zuela etorkizunik, bereziki, Giulianiren heriotzaren eta urte berean Europako buruzagien bilera batean Goteborgen poliziak erabilitako indarkeriaren ondoren. “Hura ez zen etorkizunean aurrera egiteko bidea”, azaldu zuen 2009ko elkarrizketa batean. “Hilabeteak ematen genituen poliziarekin negozioaziotan eta gero haiek ez zuten hitzemandakoa betetzen. Erabaki genuen ez geniela manifestazioak indarkeria erakustaldiak bailiran aurkezteko aukerarik emango”.

Gainera kaleko presioak ez zituen hasierako emaitzak ekartzen. “Jendea goi-bileren bidea aldatzeko itxaropenez hurbiltzen zen. Seattlen lortu genuen. Baina gero jendea konturatu zen ez zuela goi-bilera horietan inolako eraginik”, dio Eric Toussaint Munduko Gizarte Foroko nazioarteko batzordeko kideak. “Bileraren bat bertan behera uztea lortu genuen, baina epe luzeko erabakirik ez zen ikusten. Jendea eragin ahalmen eskasaz konturatu zenean, borondateak behera egin zuen”.

Kritikoek, kanpokoek nahiz barrukoek, eraginkortasunik eza egotzi izan diote altermundismoari, proposamen bateratu zehatzik landu eta helburuak lortzeko bidea urratu ez izana. Genoako Gizarte Foroko kide Salvatore Cannavok, esaterako, gogor kritikatu du Porto Alegreko prozesua: “Munduko Gizarte Foroa erakunde handiei lotuegia dago. Esaterako Bolonia hezkuntza erreformaren aurka europar ikasleek egindako protestak bere egiteko gai ez zen izan”. Eta mugimenduaren benetako lorpenez galdetuta, Cannavok garbi  erantzuten du: “Ezer gutxi lortu da”. Toussaint ez da askoz baikorragoa: “Egia da herrialde askok gure erreibindikazio batzuk jaso zituztela, baina iragarkiak ziren, asmo hutsak eta ekintza gutxi”.

Ukaezina da antiglobalizazioak herritarrak biltzeko ahalmen izugarria erakutsi zuela, eta internet tresna gisa erabiltzen ere asmatu zuela. G-8a G-20ak ordezkatu izana mugimenduaren lorpentzat jotzen du hainbatek. Baina Hegoaldeko zenbait herrialderen parte-hartzeak aldaketa nabarmenik ez du ekarri. Tobin tasari edo bankarien sariei buruzko eztabaida agenda politikoan sartu izanaren merezimendua ere kendu nahi izan dio neoliberalismoak. Fredrik Erixon Nazioarteko Politika Ekonomikorako Europar Zentroko zuzendari ohiak zera esan zuen 2010ean: “Ez dute inolako eraginik izan agenda politikoan. Sari sistemen gaiak finantza egonkortasunari dakarkion arriskuarekin, krisialdi sakon eta arriskutsu honekin du zerikusia, eta ez, antiglobalizazio taldeek erabiltzen zuten argudioarekin, pertsona errugabeen esplotazio hutsarekin”.

Krisialdia akuilu?

Krisialdiak arrazoia eman dio kapitalismo neoliberalaren aurkako mugimenduari. Beste mundu bat posible ez ezik beharrezkoa ere badela utzi du agerian. Batzuek krisia pizterako berandu zela uste dute. “AEBen antiglobalizazio mugimendua ia hilda zegoen ordurako”, dio Bennett Baumer Indymediako sortzaileetako batek, “non daude gaur egun ekintzaile horiek? Pentsatzen dut  batzuek Obamak irabaz zezan lagunduko zutela, eta beste batzuek irabazteko asmorik gabeko erakundeetan edo unibertsitateetan lana aurkituko zutela”. Beste batzuek krisialdiak mugimendua biziberrituko zuela uste zuten: “Neoliberalismoak esaten zigun alternatibarik ez zegoela. Antiglobalizazioak galdera ikur handi bat jarri zion planteamendu horri eta, gaur, krisi ekonomikoak ereduaren porrota utzi du agerian” zioen Transnational Instituteko kide Oscar Reyesek 2009an. Gemma Galdonen ustez, aldiz, “garaipen guztiak sinbolikoak izan dira; Wall Streetek porrot egin zuen eta ez dugu mobilizazio ahalmenik izan sistema birplanteatzeko. Nahiko galduta gaude”.

Esther Vivasekin batera Resistencias Globales lana idatzi zuen Josep Maria Antentasen ustez, krisiaren ondorioz mugimendua ez da amaitu,  “zatikatu egin da”.  Arabiar Udaberria, M-15, Occupy Wall Street... haren oinordeko dira. “Tokiko borrokak ugaldu egin dira eta errebolta espezializatu egin da”. Harentzat beste mundu bat posible da oraindik, eta beste antiglobalizazio bat ere bai.
 

Izena eta izana

“Globalizazio hitza bere egin dute boteretsuek  nazioarteko ekonomia integratzeko modu jakin bat izendatzeko, inbertitzaileen eskubideetan oinarritzen den eta herritarren interesak kontuan hartzen ez dituen modua. Ondorioz, beste globalizazio modu  batzuen aldekoei antiglobalizazio esaten zaie, eta horietako askok, zoritxarrez, terminoa onartzen dute, baztertu beharreko propagandazko terminoa den arren. Globalizazioaren, hau da, nazioarteko integrazioaren aurka dagoen pertsona zentzudunik ez dago. Ezkerreko eta langile mugimenduko kiderik ez behintzat, nazioarteko elkartasun printzipioa baitute oinarri, hau da, botere pribatu sistemen ordez herritarren eskubideak aintzat hartzen dituen globalizazioa”. Noam Chomskyk 2002an esandako hitzak dira eta ederki azaltzen dute antiglobalizazio terminoaren inguruan hasieratik sortutako eztabaida.

Globalizazioa kapitalismoa izendatzeko eufemismo gisa erabiltzen hasi zen 1990eko hamarkadan, jarduera neoliberal basatia hartzen ari zen kutsu negatiboa uxatu nahian. Antiglobalizazio hitza erabiltzen lehenak ere politikariak eta komunikabide nagusiak izan ziren, beren “globalizazioaren” aurka Seattlen izandako mobilizazioak izendatzeko. Ekintzaile gehienak terminoaren aurka daude; batetik, negatiboa delako, ukazioa duelako oinarri; bestetik, mugimendua ez dagoelako giza jarduerak nazioartekotzearen aurka, ekonomia ahulenak desegonkortzen dituzten jarduera espekulatiboetan aritzeko gero eta askatasun handiagoaren aurka baizik. Horregatik beste hainbat izen proposatu dira mugimendurako. Eremu anglosaxoiean ekintzaileek nahiago izan dute Global Justice Movement erabiltzea, edo gutxienez alter-globalization aldaera hobetsi dute. Italian Movimento No Global ere erabiltzen dute, baina hori ere prentsak asmatua da eta ez du jatorrizkoa asko hobetzen. Frantzian Ignacio Ramonetek proposatutako altermundialisme terminoak arrakasta handiagoa izan du eta, ondorioz, gaztelaniaren eremuan altermundialismo edo altermundismo zabaltzen ari da.

Batetik, termino sortak mugimenduaren izaera heterogeneoa erakusten du, erabaki bateratuak hartzeko zailtasunen isla da. Bestetik, antiglobalizazio da oraindik termino erabiliena eta, beraz, fenomenoa identifikatzeko errazena.

Seattle baino lehen

1999ko Seattleko gatazka antiglobalizazioaren suzko bataiotzat jotzen den arren, atzerago joan behar da mugimenduaren erroak eta lehen zantzuak aurkitzeko.

1988an NMFk eta Munduko Bankuak Berlinen  (Alemaniar Errepublika Federaleko aldean) egin zuten urteko bilera. Protestaldi gogorrak izan ziren bilera oztopatu nahian. Bilera normaltasunez burutu zen arren, antiglobalizazioaren aurrekaritzat jo daiteke.

Hurrengo urtean, 1989ko uztailean G-7aren aurkako kontragailurra antolatu zen Parisen “ça suffat comme ci” lelopean eta herrialde txiroen zorra baliogabetzea eskaera nagusi zutela. G-7aren aurkako lehen ekitaldia izan zen; manifestazioak 10.000 pertsona bildu zituen eta ondorengo kontzertuak, 200.000. Frantziak zorra ezeztatzearen aldeko jarrera hartu zuen bilera hartan.

1994ko urtarrilaren lehenean Chiapasen zapatistak Ipar Amerikako Merkataritza Librerako Ituna (NAFTA) indarrean jarri izanaren aurka altxatu ziren. Hasieran EZLNren helburuak eremu lokalera edo, gehienez, nazionalera mugatu arren, eskaerak pixkanaka unibertslizatuz joan ziren. Hala, 1996an Marcos subkomandanteak mundu osoko foro bat biltzeko deialdia egin zuen. Chiapasen bertan burututako bilera sorta hari “topaketa intergalaktikoak” ezizena ipini zien jendeak, eta hainbatentzat hantxe jaio zen globalizazio neoliberalaren aurkako mugimendua. De Seattle a Porto Alegre liburuan, José Seoane eta Emilio Taddei egileek zera diote: “Antimundializazio mugimenduaren genesiak Chiapaseko oihan sakonera, 1996. urtearen erdialdera garamatz. Hainbat kronista bat datoz Gizadiaren aldeko eta Neoliberalismoaren aurkako Nazioarteko Lehen Topaketa, EZLNren ekimenez 1996ko uztailaren 27tik abuztuaren 3ra arte Chiapasen burutu zena, mundializazio liberalaren aurkako nazioarteko mugimenduaren lehen mugarria dela esatean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Eguneraketa berriak daude