Geure historiari keinu eginez, umore zentzugabea dakar Traganarru obrak

  • “Izatearen apologia eta honen aldarrikapena. Antzerkia ulertzeko modu bat. Beste modu bat. Labirintoan aurrera egiteko arrazoia, eta bitartekoa”. Aurkezpentzat darabiltza hitzok Bada antzerki taldeak. Traganarru dute lehen lana eta azaroaren 9an taularatuko dute estreinakoz, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 31. edizioa antolatuko den honetan, hain zuzen.

Traganarru obraren afixa. (Arg: Bada teatroa)
Traganarru obraren afixa. (Arg: Bada teatroa)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bodyboarder batek denboran atzera egin du istripuz. 1912. urtean bizi da geroztik, baina ez da gertatu zaionaz jabetu. Beretzat bereziki prestaturiko entrenamendu gune batean dagoela uste du; fisikoki eta psikologikoki zailduko duen eszenatokia dela inguratzen duen mundua. Ilusio betean, XX. mendearen hasierako errealitate soziopolitiko eta kulturalean murgilduko da kirolari modernoa.

Umore absurdoa agintzen du Bada antzerki talde sortu berriak, “zenbaitean surrealista, eta beste hainbatetan tragikoa”, eta gure historiari keinu eginez –galernaren ondorioz, ehunka marinel irentsi zituen itsasoak, 1912. urtean–, biziraupenerako gaitasuna eta gizakiaren burugogorkeria ekarriko digute lehen planora.

Obraren zuzendari eta gidoilari den Urki Muguruzak azaldu digunez, klimatologiari eta aurreikuspen metereologikoei lotuta dago lana: “Gaur egun erraza da bizpahiru egunera izango dugun eguraldia edo itsasoaren egoera ezagutzea, gutxi gorabehera behintzat. Zientifikoki azaltzen ditugun aldaketa hauek Jainkoaren borondate gisa hartzen ziren garai hartan, eta sineskeria ugari zegoen”.

Baina metereologoaren atzeko figurarik bazen orduan ere hemen, Muguruzak jakinarazi digunez: “Benetan existitu zen. Elizgizona zen eta Gipuzkoako Foru Aldundirako egiten zuen lan. Orduko komunikazioak ez ziren, ordea, gaurkoak bezain azkarrak, eta 1912ko hartan, galerna abisua eman eta kostaldeko bazterretara heldu zenerako, Bizkaiko arrantzale ugari itsaso zabalean ziren”.

Urki Muguruzaren (Zarautz, 1982) zuzendaritzapean, zazpi aktore biltzen ditu Traganarru obrak: Iñigo Azpitarte (bodyboarderraren rolean), Jon Ander Alonso, Iker Etxarri, Erika Olaizola, Gurutze Eizmendi, Inazio Tolosa eta Iñaki Santos.

Iraganetik bada beti zer ikasia. “Askotan ez dugu iragana ulertzen”, dio Muguruzak, “protagonistari ere hori bera gertatzen zaio, ez duela gertatzen ari zaiona konprenitzen, baina berak badu bere egia, errealitatetik aparte dagoena, eta bereari eutsiko dio kosta ahala kosta, bere egia besterik ez balego bezala. Edozein egoeratan alde ona bilatuko du eta bere alde erabili nahiko du”.

Obrak aurreikuspenari eman dion garrantzia ikusirik, igarlearena egitea eskatu diogu zuzendariari, Azpeitiko Topaketetan zer gertatuko den, eta, areago, publikoak Traganarru nola hartuko ote duen irudikatzea: “Espero dut topaketa osoak arrakasta izatea. Gure obrari dagokionez, ondo konektatuko dugula uste dut, ez delako itzulitako obra, euskaraz sortua delako, eta hemengo gauzez hitz egiten duelako. Pertsonaia oso identifikagarria da. Bestalde, nahiz eta tragedia baten testuinguruan kokatu, komedia da, barre egiteko da, irauten duen ordu eta laurdenean ondo entretenituta egoteko modukoa. Ikusleak antzokitik gustura aterako direla uste dut”.

Energia eta denbora erruz dedikatu dio taldeak obra honi, “kalitatezko lana egiten dugu, eta baliabide guztiak ditugu. Zer falta zaigu? Emanaldiak lotzea”. Programatzaile eta kultur teknikariengan jarria dute itxaropena, haien babesa ezinbestekoa baitzaie: “Ea berriak garenoi luzatzen diguten begia, gure obrak herriz herri mugi daitezen”.
 

Urki Muguruza: "Nire pasioari energiaren %2 besterik ezin diot eskaini"

Nola ikusten duzu euskal antzerkigintza orokorki?

Zaila da musutruk lan egitea, gogoaren eta pasioaren bultzada hutsez, etorkizuna zer izango den jakin gabe. Berme minimorik balego, programatzeko erraztasunik, sare eskuragarririk, diru-laguntzarik, errazago izango litzateke. Baina merkatuaren araberakoa da, eta azkenean, elkarbizitzan baino gehiago, lehian hasi behar baduzu, prozesuko lan guztiak, muntaketa, marketina, logistika eta gainerakoak, zeure gain hartu behar badizu, antzezteari, pasiotzat duzun horri, energiaren %2 besterik ezin diozu eskaini, eta horrek erre egiten du.

Aktore sentitzen naiz, eta nik baino gehiago dakien zuzendari baten esanetan egon beharko nuke logikaz. Aukera hori suertatu ez zaidanez, dena neuk egin behar dut, idatzi, zuzendu, harremanak eta gainerakoak, antzezteari utzita. Hau ez da oraindik nire tokia. Bestalde, badira zirkuitu alternatiboak zure pasioa praktikan jartzea ahalbidetzen dizutenak: gaztetxeak, kalea...
 


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude