Gaztetxo zela bere herrian egosi zen saltsa-maltsa hobeto ezagutzeko grinak eraman zuen Juanma Sarasola orduko lekukotza zuzenak biltzera. Bi urtez aritu da buru-belarri, haurren zaintzak uzten zizkion zirrikitu guztiak helburu horretarako baliatu beharrean. Moskuko Urrea. Kultura eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen (1983-1993) liburua dugu jakin-min haren emaitza. Banizu Nizukek argitaratuko du aurki, urtea hastearekin batera.
Adin jakin batetik gorako gehientsuenek ezagutzen dute Irungo Mosku. 80ko eta 90eko hamarkadak puri-purian bizi izan zituztenen bilgune esanguratsua izan zen ofizialki Urdanibia plaza dena, kontuan hartu beharreko erreferentzia eta epizentro, Euskal Herriko zeinahi bazterretatik erreparatuta ere: hango giroa, hango mugimendua, hango parrandak, tabernak, jendeak, antolamendua. Juanma Sarasola kazetariak garai hartako gizarte eta kultur susperraldia erretratatu du xehe-xehe.
Atarikoan aipatu duenez, “ahozko historiaren eta istorioen bilduma” egin nahi izan du Sarasolak, “hitzez nahiz irudiz osaturiko argazki orokorra”. Hamarkada hartan gizarte eta kultur bizitzan protagonista izan zirenen elkarrizketek osatzen dute liburuaren muina. Alabaina, harrigarria egiten da bere eskuetara heldu den irudi, afixa, fanzine, pegata, eskuorri, datu, bideo, bitxikeria, lekukotza eta informazio pila. “Liburu honen asmoa ez da entziklopedia izatea” nabarmendu du horri buruz galdetuta; material mordoa bildu izanagatik, halakoetan badelako beti zer osatu, zer jaso, zer erreparatu.
Hitzordu ugari egin du Sarasolak, jorratu dituen arloak eta aurkibideko izenen zerrenda ikusi besterik ez (aurreko orrialdeko koadroan). Baina elkarrizketa hutsetik harago, solasaldi bilakatu zitzaizkion hitzordu gehienak, “maiz ildo zurrunetatik desbideratuta aritu ginen berriketa librean. Horrek bestelako datu bilketa ahalbidetu digu, atseginagoa, lasaiagoa, mamitsuagoa”.
Itxurak itxura, oroi-min negartitik eta mitifikaziotik urruntzea izan da nola egilearen hala protagonista gehienen asmoa. “Iraganeko aro baten modura deskribatu dute garaia, gainditutako etapatzat”. Sarasolak dioen moduan, “pasibotasuna eta indibidualismoa nagusitzen ari zaizkigun honetan, badugu garai hartatik zer ikasia. Ekintza zuzena, inkonformismoa, matxinada eta irudimena nagusitu ziren, baina dena ez zen perfektua eta ederra izan: errepresioa, droga menpekotasuna, proiektuen eta borroken desaktibazioa, heriotza…”.
Aitor Puche historialarien ikuspegi kritikoa ere batu zaio liburuari, aztertu duen garaiko protagonistek zer ikusi, bizi, pairatu, kritikatu edo borrokatu zuten ulertzeko baliagarri delakoan.
Halako dimentsioa hartzen duen lana izaki, zor moralik sortu al zaizu?
Lagundu didatenekin dut zorra, kontaktuak eta materiala eskura jarri didatenekin, ezagutzen ez nituen talde eta pertsonen izenak eman dizkidatenekin. Gero, liburua argitaratzen denean, gerta liteke bakarren batek erreparoa agertzea, halakori behar beste garrantzirik eman ez diodala esatea, adibidez. Denetik sartzen saiatu naiz, baina hautaketa-lana ere badago, azken finean.
Nola egin duzu hautaketa, atalez atal joan zara ala pertsona jakinen bila jo duzu?
Lehenik musikarekin hasi nintzen, arlo horrek hartuko baitu toki zabalena. Saltsa horretan gidari izan direnak edo jendearengana gehien hurbiltzen zirenak hobetsi ditut. Buruz errepasoa egin ondoren informazio bila hasi nintzen, interneten, liburuetan eta gainerakoetan. Ezagunengana ere jo dut, Apurtu taldeko Aitor Perezengana, esaterako, eta haiek informazio eta material gehiago pasatu didate. Gaika joan naiz liburua osatzen. Zenbait kasutan, hautatutako protagonistak arlo bat baino gehiago hartzen du eta kasu horietan guztiez galdetu diet, baita garai hartako balorazio orokorraz, bizi izandako esperientziaz edo gaur egungoarekiko alderaketaz ere.
1983-1993ko tartean murgildu zara zehazki.
Baina sarreran atzerago ere jo dugu, eta elkarrizketetan aurreko erreferentziak aipatzen dituzte zaharrenek. Mattin Sorzabalbereri edo Fermin Muguruzari, adibidez, musikan nola hasi ziren galdetu diedanean edo orduko giroaren berri emateko eskatu diedanean, lehenagoko gertaerak aipatu dizkidate aurrekari gisa: Aixerrotako kontzertu sonatua, The Clashek Anoetan jo zuenekoa... Erreferentzia saihestezinak dira. Bestalde, denboran aurrera ere egin dut, batik bat epilogoan, Vomito taldeko Victor Perez zenari 1995ean egin zitzaion omenaldia barne hartu nahi bainuen. Bera bezala hildako beste askoren sinbolo gisa ekarri dut Victor Perez. Haiek ere gogoratzeko.
Irrati libreak, gaztetxeak, literatura, zinema, Okupen mugimendua, feminismoa, drogak... Arlo ugari ageri dira liburuan, eta tabernariek ere tokitxoa hartu dute.
Gertatzen ari ziren saltsak hobekien ikusten zituztelako. Jendearen jarrera ongi kaptatzen zuten, musika jartzen zuten. Festen Batzordekoak ere kontuan hartu ditut. Garai hartan Santo Tomas futbito txapelketa antolatzen zuen Gestorak. 128 talde aritu ziren txapelketan eta udala zangotraban beti. Kamiseta batzuen harira liskarra sortu zen eta oihartzun handia izan zuen. 1993an ez zuten azkenean antolatzen utzi eta 1994an egin zen azkena. Azagrak gertaera haren kontura egindako komikia ere ekarri nahi dut liburura.
Irundik kanpokoen begirada ere jaso duzu.
Herrialde bakoitzetik kolaborazio bana ekarri nahi nuen, eta emakumezkoak kontuan hartzeko ahalegin berezia egin dut, gainerako orrialdeetan ez baitaude sobera: Niko Etxart, Itxaro Borda, Elena Lopez Agirre, Aurora Beltran...
Zer aportatuko du liburuak?
Garai baten testigantza, hasteko eta behin. Neronek asko ikasi dut. Batzuentzat garai hura gogoratzea izango da, perlaren bat deskubritzea ere bai, beharbada. hogei urteko gazteentzat, gauzak bere tokian jartzea, mitoak haustea; zenbaitek esan didatenez, gaurko gazteek oso idealizatuta baitute garai hura.
Nire ustez, Irun izan zena eta oraindik hein batean ere badena erakutsiko dio liburuak Euskal Herriko jendeari. Topikoak haustea ere ekar dezake, Iruni oso toki jakinetik begiratzen baitzaio, nagusiki Alardea dago tartean. 1995ean bukatzeko arrazoietako bat, hain zuzen, horixe da. 1996an hasi zen Alardearen inguruko liskarra. Ez nuen hor sartu nahi, liburua gai horren arabera etiketatzen hasiko zirelako, eta beharbada baztertzen. Moskun giroa makaltzeko arrazoietako bat ere horixe bera izan zen, Alardeak ekarritako haustura. Lehen denetariko jendea ibiltzen zen Moskun. Orain askok Moskura jaisteari utzi diote eta goiko San Juan inguruko kale Nagusian gelditzen dira. Pena da.
Alardea baztertu duzu eta politika ere ez da zuzenki ageri.
Politika ez dut arlo gisa hartu baina zeharka liburu osoa zipriztintzen du ezinbestean. Hori beste liburu baterako gaia zela otu zitzaidan, arlo ekonomiko eta sindikalak ere hirugarren baterako emango lukeen bezala.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.