Molotov ala Dominguez

Britainiar armadako 
Home Guard dibisioko soldaduak Molotov koktelen bidezko erasoa entrenatzen, Bigarren Mundu Gerran.
Britainiar armadako Home Guard dibisioko soldaduak Molotov koktelen bidezko erasoa entrenatzen, Bigarren Mundu Gerran.

Finlandia, 1939ko azaroa. Neguko Gerra abiatu zen sobietarrek Europa iparraldeko herrialdea inbaditu zutenean. Ejertzito Gorria askoz indartsuagoa izan arren, finlandiarrek negu osoan eutsi zioten erasoari, 1940ko martxora arte.

Orduan, Viacheslav Mijailovitx Skryabin kanpo ministro sobietarrak –Molotov edo “mailu” ezizenez ezaguna– propaganda kanpaina bitxia jarri zuen abian. Informazioan eta, batez ere, desinformazioan maisua zela erakutsiz, irrati bidezko hainbat adierazpenetan esan zuen sobietarrak ez zirela Finlandian bonbak botatzen ari, finlandiarrentzako janariz betetako paketeak baizik. Sobietarren nagusitasunari aurre egiteko, finlandiarrek ahal zutena erabiltzen zuten, esaterako, botila sutzaileak. Eta Molotoven adierazpenei umorez erantzun zieten: “Molotovek janaria ekartzen badu, guk edaria jarriko dugu”. Sobietarren lehergailuei “Molotoven janari saskiak” esaten hasi ziren, eta finlandiarren su bonbei, berriz, “Molotov koktelak”.

Historiako liburuek diote Molotov koktelak lehenengoz Espainiako errepublikarrek erabili zituztela 1936ko gerran. Baina hemerotekari erreparatuz gero, antzeko arma piztaileak mende bat lehenago ere erabili zituzten Espainian bertan, Granadako Motrilen, zehazki. 1831ko uztailean albiste hau agertu zen Madrilgo La Gaceta egunkarian:

“Calahonda eta Adrako uren artean [Motrilgo hondartzak] Josef izeneko txalupa kostazain espainiarrak kontrabando ontzi bat atzeman zuen. Ontziaren parera iristean, kostazainek ontzia nondik zetorren galdetu zuten, eta kontrabandistek kanoikadaz erantzun zuten. Kanoi sua batetik eta bestetik zebilela, abordatzea hasi zen. Gauzak horrela, txalupako patroiak suzko hainbat flasko jaurti zituen kontrabando ontziaren aurka eta, ondorioz, eskifaiako kide guztiek uretan murgildu behar izan zuten. Uretatik hemezortzi gizon atera zituzten, erreta edo zaurituta.

Gero, beste zortzi oraindik kontrabando ontzian zeudela antzeman zituzten, bi artilleria pieza laburrekin eta kontrabandozko salgaiekin batera. Txalupako eskifaiari dagokionez, Manuel José Dominguez karabinari lotinanta, kostazaineko komandantea, larriki zauritu dute, eta kontramaisuak eta bi marinelek ere zauriak dituzte”.

Hortaz, finlandiarren umoreari erreparatu ordez, jatorri historikoa aintzat hartuko bagenu, beharbada, Josef koktela edo Dominguez koktela esango genioke gailu ezagunari.


ASTEKARIA
2013ko urriaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arantza Iruretagoiena Quintanilla  |  Iraitz Elordi Etxaniz
#2
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


Eguneraketa berriak daude