Hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaidan sarritan errepikatu da argudioa, gaikako bilketa oso zorrotz (atez ate) zertan eginik ez zela defenditzeko: hainbeste milaka herritarren organikoz sortutako konposta non enplegaturik ez genukeela. Konposta soberan.
Zenbait adituk, gainera, uste hori hauspotu dute. Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016 Plan Orokorrean, PIGRUG famatuan, idatzi zuten Xabier Garmendiak eta Javier Ansorenak: “Gipuzkoan dagoen konpost eskaerari dagokionean, esan behar da, apenas dagoela eskaerarik, batez ere ondorengo arrazoiengatik: konpost kopuru garrantzitsuak erabiltzeko gai den nekazaritzarik ez izatea…”.
Konpost gehiegi? Horretaz ARGIArako Urko Apaolazak galdeturik (2008ko uztaila) Geomorfologian doktore den José Miguel Edesok azaldu zuen gai organiko gosez daudela Euskal Herriko lurrak, zehazki isuri atlantiarrean intsinis pinu (eta azken aldian eukalipto) monolaborez landatukoak. “Niri baso jabeek esan izan didate –dio Edesok– ez dakitela zer pasatzen den pinuekin, ez direla hazten. (…)Soilik 35 urte daramagu erabilera agresiboekin eta pinuen mozketa bakarra egin da orain arte. Zer pasako da bigarren mozketa egitean? Pinuak berriz haziko al dira? Edo lurra pobreegia izango da?”.
Euskal Herri osora begira jarririk, hiri inguruetako baratzeek eta oro har nekazarien soroek irentsiko lituzketen konpost mendiez gain, ezin dira ahaztu batik bat Araba eta Nafarroan (baina baita beste lurraldeetan ere) higadura latza nozitzen duten eremuak, jendeen elikadura beharrei bezala klimaren aldaketaren premiak sortutakoei erantzuteko noizbait landarez eta zuhaitzez hornitu beharko direnak. Gainerakoan, Euskal Herria haiek sortutako laborez elikatzen duten inguruko lautada desertifikatzen ari direnek ere pozarren hartuko lukete gure ongarria.
Mundu osoari begira jarririk, lurzoruaren higadura etorkizunari buruzko arazo larrienetako bat bihurtu da. Horretara eraman dugu basoak eraistearekin eta azken mendeko nekazaritza industrialaren desmasiekin. Pedologia den lurzoruaren zientzian aditu nagusietakoak diren Claude eta Lydia Bourguignonek diote “Le sol, la terre et les champs” klasikoan: “Gizakiok sortu dugun higadura are bortitzagoa da klima gogortu ahala. Horrela, Suedian erosio tasa zen hektarea eta urteko 4 tona lur galtzea; Espainian galera 33 tonakoa zen. Kopuruok ‘iraultza berdearen’ [nekazaritza industrialaren] aurretikoak ziren, 1970 baino lehenagokoak, geroztik arau bihurtu baita ongarri eta pestiziden gehiegizko erabilera. Lurzoru galera ere asko handitu da urteotan. Gaur urteko eta hektareako 10 tona lur galtzen du Suediak, 40 tona Frantziak, 60 Espainiak, 100 Magrebek”.
Nekazaritza industrialak ongarri sintetikoekin elikatzen ditu lur antzu bihurtutako soroak, urtetik urtera txute gogorragoak behar dituzten labore kimika-adiktoak haziz. Honetan ere, ordea, panorama are ilunagotzen duen berri txarrik ez da falta. Adituek piztu dute alarma: Nitrogenoak (N), Fosforoak (P) eta Potasioak (K) osatutako ongarri sintetikoen NPK hirutasun sainduan fosforoa laster urritzen hasiko dela.
Ez da alarma anekdotikoa. 2013ko udan, fosforoa ez alferrik galtzeaz Europar Batasunak abiatu duen galdeketa dela eta, ingurumen komisario Janez Potocnikek ohartarazi du fosforoa berrerabili beharraz, jakien hondakin organiko eta abereen simaur guztiak konpostatuz.
Etxean bakarka edo herri lurretan auzolanean hondakin organikoekin konposta egiten duten familiak gizarte osoaren aitzindariak dira honetan ere. Berek sortutako hondakinen %40 zabortegietatik eta errauskailuetatik apartatu eta merke bezain txukun berrerabiltzeaz gain, ondorengo belaunaldiek elikatzeko beharko duten lurra ari dira gozatzen. Basamortu bilakatzea saihesten.
Oraindik ere konpostatzea sustatzeko hitzaldian agertzen da norbait galdetzen duena: “Niri esan didate kozinatutako janariak ez direla bota behar konpost-ontzira”. Are bitxiagoa: Sakanan eta Gipuzkoan milaka familia ari direnean beren sukaldeetako organikoak oro konpost bihurtzen… Txingudiko mankomunitateak 2013ko herritarren artean sustatzen du konpostatzea adieraziz ontzietan ez dela utzi behar ez haragirik eta ez arrainik.
Norbaitek “Txerri-janaren gudua” deitu zuenaren ondorioak dira. 2010ean zenbait herritan konposta egiteko izena emanda zeukaten ehunka familiak hilabete luzez itxaron behar izan zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Marko mankomunitateko arduradunen arteko eztabaida noiz bideratuko zain. Konposta egiteko plastikozko ontziak Diputazioak zeuzkanez erosita, honek exijitzen zuen ontziok banatu aurreko ordu eta erdiko ikastaro laburra ere bere teknikariek ematea. San Markok ezetz, ikastaroa haiek emango zutela.
Banatu beharreko eskuliburuetan zetzan gakoa. 2010ean Atez Ateko bilketa sustatzen zuen San Markok aldarrikatzen zuen hondakin organikoaren atalean elikagai guztiak bildu behar zirela, frijitu eta egosiak barne. Hondakinentzako errauskailu handia eraiki nahi zuen Diputazioko zerbitzuak, aldiz, janari kozinatuak ez zirela horiekin nahastu behar, konpost-ontzira barazki gordinak eta hostoak besterik ez.
Demostraziorik behar ez zuena demostratu du geroztik milaka familiak, alegia elikagai organiko oro, gordin edo egosi, ondo bihurtzen dela ongarri, baldin eta prozesua arretaz egiten bada. Aldiz, eskuliburu bat erabili edo bestea, hondakinen kudeaketak emaitza txit ezberdinak dauzka. Etxeko hondakinei organiko guztia taxuz kenduz gero, gainerako atalak ondo bildu eta birziklatzen dira, errefusa hondakinen %20 baino gutxiagora murriztuz. Aldiz, organikoarekin ez baina gainerako hondakinekin nahastuta botatzen badira jaki kozinatuak, segitzen dugu zabor kutsagarria sortzen. Tamalez Txingudiraino ez da heldu albistea.
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.
Sare elektrikoa erabat erori da... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.
Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?
Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]