Sekula ez da jakiten bahiketa bat nola burutu den. Pausoz pauso, bahitua aske geratu denean, puzzlea osatzen saiatzen da. Pieza asko izan ohi dituzte puzzle horiek eta inoiz ez dira bukatzen, toki garrantzitsuan beti falta delako piezaren bat. Irudia, izan zitekeenaren itzal bihurtzen da, eta bakoitzak bere interpretazioaren arabera betetzen du hutsunea. Nork? Zergatik? Nora? Galderak sortzen dira orduan bahituaren buruan.
Siriako gaztaka denon ahotan dabil azken aldian. Assad eta matxinatuak kolpez kolpe Estatua suntsitzen ari dira. Zibilizazioa hasi omen zen Siria inguruan eta askotan bertan bukatuko dela dirudi. Errefuxiatuak milioika, hildakoak milaka eta tartean bahituak gorantz doaz. 30 kazetaritik gora omen daude bahituak. Halere zaila da zehazki zenbat eta nortzuk diren jakitea, lehen ez bezala, kazetarien artean blackout deritzona hedatu baita. Ezin da ezer konfirmatu, ez esan, hori da blackout. Isiltasunak segurtasuna esan nahi du, segurtasunak bizitzen jarraitzeko aukera txiki bat.
Irailaren hasieran jakin zen Kataluniako kazetari zaildua, Marc Marginedas, bahitua zegoela Sirian. Hama hiritik gertu izan zela dakigu eta ez da beste ezer jakiterik eman. Zein taldek hartu duen misterio bat da gehiengoarentzat. Bahitzaileen eskaerak eta modus operandia bezala.
Halere ez da bakarra. Elkarte askoren esanetan 50 lagun inguru daude egoera horretan. Horietako asko siriarrak dira eta alde batekoen ala bestekoen hatzaparretan erori diren ere ez dakigu. Baina Europa eta Amerikako Estatu Batuetako egunkariei gutxi inporta zaie kazetari ezezagun horiei zer gertatzen zaien, ez baitira euren artekoak. Inor gutxik eskertzen baitie lana bertako informazioa lehen eskutik ematen digutenei. Ez baitute sinatzen artikulu edo argazkirik informazioa maneiatzen duten multinazionalen artean. Iturri horrek balioa galtzen omen du Michael edo Johnny agertu partez, Mohammed edo Brahim agertzen badira.
Hortaz zenbakirik zehaztea zaila izaten da. Hala eta guztiz ere gehienetan bahituak espioitzat hartuak dira. Zilegitasuna ematen die hitz hori erabiltzeak bahitzaileei. Beste batzuetan gerra estrategia ere bihurtzen da bahiketa. Hango edo hemengo nazio batek alde batekoak edo bestekoak lagundu ditzan presionatzeko, adibidez.
Siriako gatazkan, presoaren ziegako estantziak luzeak izaten ari dira. Bada Austin Tice deitzen den estatubatuar kazetari bat zeinak 14 hilabete daramatzan bahitzaileen hatzaparretan. James Foley –hau ere estatubatuarra– horren beste adibide garbi bat dugu. 347 egun pasa dira desagertu zenetik. Halere azken informazioek diotenez, Assad-en aldeko milizia batek bahitu zuen Idlib hiri inguruan eta Damascoko militarren kartzela batean omen dago.
Foleyren kasua berezia da. Lehen aipatutako blackout edo isiltasunarekin amaitzea erabaki baitzuten familiak eta lan egiten duen egunkariak. Semearen berririk izan ez eta gurasoek telebista programa batetan esan zuten ez zela “inongo espia, kazetari soila baizik”. Ez dakigu inongo erreakziorik izan zuen, berriro isiltasuna jausi baitzen kasu horren gainean.
Aske geratu direnek, aldiz, eurei gertatutakoa nola izan zen azaltzen dutenean, bi egoera ezberdin aipatu ohi dituzte. Lehena, kontrako milizia baten eskuetan erori zela, toki eta une txarrean egoteagatik. Assad-en aldeko miliziak izaten dira gehienetan horrela jokatzen dutenak. Bigarrena, matxinatuen lurraldean gertatzen da. Kazetariaren inguruko norbaitek –konfiantzazkoa dela uste dena– diru truke informazioa saldu egiten die bahitzaileei. Non eta zeinekin egongo den, armatuak doazen ala ez…
Bi kasuetan denboraldi bat igarota, telefono deiak dantzan hasten dira. Negoziaketetarako ezinbestekoa baita informazio gehien ahalik eta azkarren lortzea. Azkartasunak bahituaren alde jokatzen du beti.
Kazetariaren egunkariak, diplomatikoek eta beste hainbeste elkartek, isileko lana egiten dute. Familia informatua mantentzen saiatzen dira. Gobernu askok familiari psikologo bat jartzen die estresa eta frustrazioa arintzeko. Diplomatiko askoren esanetan, senitartekoei azken informazioak kontatu edo ez kontatzea lan zaila eta arduratsua izaten da. Gezurrezko informazio ugari dabil egiazkoa bailitzan.
Siriako kazetarien kasuan ez da berdina gertatzen. Multinazionalentzako irudiak, bideoak eta testuak idazten dituzten herritar soilak dira. Gerra hasi baino lehenago, horietako askok behintzat, kazetaritza ikasketak burutu zituzten eta Assad-en aurkako altxamendua hasi zenean alde batean edo bestean harrapatu zituen nahi gabe. Siriarra izan eta gatazkan kazetari jarduteak lerrokatzea esan nahi du. Askok badakite ez direla etxera sekula bueltatuko, frontearen beste aldean baitaude. Askok lanak sinatzerako garaian ez dute benetako izena erabiltzen, familiako kide asko Assad edo matxinatuak dabiltzan lekuan bizi baitira oraindik.
Hauek bahitzean edo hiltzean inork ez du ahotsik jasoko, ez da nazioarteko kanpainarik egingo askatasun eske. Ez da deus egongo. Estatistika zenbaki ere ez dira izango, kameraren aurrean heriotza fotogeniko bat izan ez badu behintzat, mundu “zibilizatuaren” morboa asetzeko. Ez da ez Mohammed kazetaria ez Brahim argazkilaria izango. Bahitua bada ez dugu ezertxo ere jakingo denbora luzez, ezta bere familiak ere, bi aldetako komunikazioa arras zaila delako.
Inoiz baino bahiketa gehiago ari da gertatzen gerra honetan. Askatu edo ihes egin dutenen deklarazio labur batzuk besterik ez ditugu entzuten. Bahitu askoren albisterik ere ez dugu, ez baitakigu horietako asko bahituta daudenik ere. Hauek saihestea ere zaila da, informatzen jarraitu beharrean baikaude, eta horretarako bertaratu egin behar. Puzzlea osatzen saiatzen bagara ere, falta den piezatxo horrek berriro arriskuan jartzen gaitu kazetariok, ez baitakigu geuk ere noiz, nola, zergatik...
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.
Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Mundu osoa dago Siriara begira, Israel tartean, zeinak bere presentzia handitu nahi duen. Bitartean, kartzeletan zeuden presoak askatu egin dituzte Bashar al Assad-en gobernuaren aurka egin duten matxinoek, eta milaka errefuxiatu herrialdera itzultzen ari dira.
24 urte eman ditu boterean Bashar al Assad presidenteak. Ia hamalau urte iraun du gerra zibilak Sirian, eta hamaika egun Sortaldea Askatzeko Erakundea (HTS) buru duen koalizioaren azken erasoaldiak, Damasko hiriburua hartu arte. Errusian asilo hartuta da orain Al Assad... [+]
Siriako egoera bortitza izoztuta egon da azken urteetan, eta orain nazioarteko lehen planora atera da. Azaroaren azken egunetan, Siriako Gobernuaren aurka gerran diren talde jihadistek oso egun gutxitan hartu dute Alepo, herrialdeko bigarren hiria. Egoera oso konplexua eta... [+]
Igande gauean izan dira erasoak eta Siriako Gobernuaren arabera Siria ipar-ekialdeko hainbat posizio militar harrapatu ditu.
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.