Zurich, 1913. Max Planckek eta Walther Nernstek Kaiser Wilhelm Fisika Institutuko zuzendaritza onar zezan eta, beraz, Berlinera joan zedin eskatu zioten Albert Einsteini. Einsteinek baiezkoa eman zuen, baina Mileva Maric emazteak ez zuen berria gogo onez hartu. Ordurako haien arteko harremana hondoa jotzetik gertu zegoen, eta urtebete zen Einsteinek Elsa Lowenthal lehengusinarekin, haren bigarren emazte izango zenarekin, postazko harreman estua abiatu zuela.
Einsteinek eta Maricek 1896ko udazkenean ezagutu zuten elkar, biek Zuricheko eskola politeknikoan fisika eta matematika irakasteko diploman izena eman zutenean. Diplomaren erdi mailako azterketetan emaitza bikainak lortu zituen ikastaroko emakume bakarrak: matematikan Einsteinek nota hobea jaso zuen (5,7 1 eta 6 bitarteko eskalan) Maricek baino (5,05). Baina fisikan emaitza bera lortu zuten (5,5).
Mileva Maricen etorkizun handiko karrera akademikoa 1901ean eten zen, Einsteinek haurdun utzi zuenean. Lieserl alaba 1902an jaio zen, baina Einsteinen paperek ez dute argitzen haurrarekin zer gertatu zen: 1903ko uda amaieran hil zen ziurrenik, baina litekeena da bikote ezkongabeak haurra adopzioan ematea. Urte hartan ezkondu ziren Einstein eta Maric, eta beste bi seme izan zituzten.
Ezkondu eta hamar urtera, Berlinera aldatu zirenean, bikotea hautsita zegoen, baina, beste askotan bezala, elkarrekin jarraitzea erabaki zuten haurren mesedetan. Horretarako, Einsteinek baldintza sorta harrigarria ezarri zion emazteari:
“1. Hau guztia bermatuko duzu:
– Nire arropa eta etxekoa egoera onean izango duzu.
– Egunean hiru otordu zerbitzatuko dizkidazu nire logelan.
– Nire logela eta bulegoa garbituko dituzu eta lan mahaia nik soilik erabiliko dudala argi izan behar duzu.
2. Ez duzu nirekin inolako harreman pertsonalik izango, arrazoi sozialek ezinbesteko bihurtzen duten artean. Zehazki:
– Ez zara etxean nire ondoan eseriko.
– Ez dugu elkarrekin paseatu edo bidaiatuko.
3. Ondorengoak aintzat hartuko dituzu:
– Ez dugu harreman intimorik izango, eta ez didazu ezer aurpegiratuko.
– Hitz egiteari utziko diozu nik eskatuz gero.
– Nire gelatik edo bulegotik alde egingo duzu berehala, protestarik gabe, nik eskatuz gero.
– Ez nauzu gutxietsiko semeen aurrean, ez hitzen ez ekintzen bidez.”
Hasieran baldintzak onartu arren, 1914ko udan banandu ziren behin betiko, eta Maric Zurichera itzuli zen bi semeekin batera. 1919ko San Valentin egunean dibortziatu ziren bera eta Albert Einstein.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]