Zumaiarrek Txato eta militante-kideek Anuk deitzen zioten. Xabier Kalparsoro Golmaio 26 urteko gaztea poliziaren eskuetan hil zela 20 urte bete ziren irailaren 26an. Haren heriotza ilunaren atzean urteak beste zalantza daude. Egiaz, kontakizunaz eta zoru etikoaz mintzo den herri honetan osatu gabeko zaurien kate luzearen beste adabegi bat.
Txatoren bizitza ez da izan Euskal Herrian azken 50 urteetan hainbat eta hainbat gazte militanteren ibilbidearen oso bestelakoa. Gaztetarik Zumaiako borroka anitzetara lotu zen, institutuko ikasle garaitik hasita. Jarrai gazte antolakundean Gipuzkoa mailan ardura politikoak izan zituen eta liberatuta aritu zen urte luzez. 17 urterekin lehen aldiz atxilotu zuen Guardia Zibilak. 25 urterekin, sabotaje ekintza bat tarteko, polizia atzean zuela Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Han egin zen ETAko kide.
Uda horretan Hego Euskal Herrira igarotzean Gasteizko taberna batean Jarraiko kide ohi batekin topatu zen. Berarekin izandako elkarrizketan atxiloketa luze batetik atera berria zela adierazi zion. Lagun horrek hitz hauekin adierazi zion poliziari Kalparsororen egoera: “Aurpegia guztiz itxuragabetua zuen eta eskuak azal bizian. Ertzaintzak atxilotu zuela esan zuen. Denetarik egin ziotela, baita drogatu eta ondoren libre utzi ere”. Hurrengo egunean lagun horrekin beste zenbait lagunen pisuan bazkaldu zuen. Beso eta hanketan zituen harramazkez galdetuta ahozapi bat hartu eta ondorengoa idatzi ei zuen artega: “Ordu luzez sasi artean izan naute, ez dut horretaz hitz egin nahi”. Segituan metxeroa hartu eta su eman zion ahozapiari. Handik ordu batzuetara Ertzaintzak Laudion Anuk izeneko errefuxiatu bat atxilotu zuela jakitera eman zen. Egunkariek hala argitaratu bazuten ere, polizia guztiek ukatu zuten. Hurrengo egunean Txatok Sansomendin Guardia Zibilak duen kuartelera deitu zuen nor zen esanez. Han inork ez zion sinetsi.
Uztailaren 13an Laudio inguruko mendietan ETAren zulo bat aurkitu zela zabaldu zen. Hil horren azken egunean, Espainiako Polizia Kalparsororen bila azaldu zen bere etxean. Ez zuten bertan aurkitu.
Irailaren 23an Durangoko udaltzaingoa, Zumaiako udaltzainekin harremanetan jarri zen eta azken hauei esker jakin zuen Kalparsororen familiak Xabier atxilotua zegoela, lapurreta leporatuta. Familiarekin ez zuela hitz egin nahi “mozkor antzean, burutik joanda bezala zegoelako” moduko datu kontraesankorrak eman zizkioten. Familia Durangora gerturatu eta epailearen aginduz Bilboko Indautxura eraman zutela esan zieten. Indautxura hurbiltzean erantzun zitzaien Basurtuko ospitalera eraman zutela, Xabierrek berak hala eskatuta. Han bai, ospitalean zen, baina ezin izan zuten ikusi. Izan ere, hil arte koman emandako 2 egunetan familiari bisita galarazi zioten, poliziak ezarritako inkomunikazio egoeraren izenean. Xabier han zela erizain bati esker jakin zuten.
Poliziak gaur arte Kalparsororen heriotzaz emandako azalpena sinple bezain bitxia da: Indautxuko polizia-etxeko 2. pisuko gelan atxilotuta zegoela, berarekin zen polizia lurrera bota eta leihotik behera salto egin zuen. Erorketaren ondorioz hil zen.
Guda zikina edo tortura susmoak izan diren gainerako kasu gehienetan bezala, ugariak dira bertsio ofiziala zalantzan jartzen duten gertaerak (ikusi koadroa).
Torturaren Aurkako Taldeak, Zumaiako Udalak eta Kalparsoro familiak egindako salaketak artxibatu egin zituen Bilboko Instrukzio Epaitegiko Maria Soledad Alejandre Demenech epaileak. Bide judizialak orain arte utzi duen bakarra 1995ean izan zen. Bizkaiko Auzitegiak Indautxun zaintza lanetan ziren bi guardia zibil zigortu zituen, Kalparsorori leihotik behera salto egitea ez galarazteagatik. Gaur arte inork bete ez duen 6 hilabeteko espetxealdia izan zen zigorra. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak falta soil batera murriztu zuen epaia.
Txatoren familiak Gasteiz, Estrasburgo edota Bruselara jo badu ere, orain arte ez du egia osoa jakiteko laguntzarik jaso. Horrek Xabierren heriotzak familian sortutako mina urteetan luzatzea besterik ez du ekarri. Espero dezagun, Ajuria Eneko itunaren garaian gertatutako pasarte ilun hau argitzeko aurkitu diren oztopoak atzera ere ez errepikatzea, PSE eta EAJ berriz elkartu diren garai hauetan.
Bien bitartean, Deabruak Teilatuetan taldeko kideek abesten zuten bezala, “bertsio ofizialik sinesten ez duen herriko” lagunek aukera izan dute egunotan, Txatoren errautsak hartu dituen labarrean, egia eta justizia exijitzeko.
– Esposatuta zegoen. Hil ondoren ere esposen markak nabariak ziren.
– Terrorismoaren aurkako lege zorrotzaren neurri guztiak ezarri zizkioten. Neurri horiei muzin egin eta leihotik behera salto egitea oso zaila da.
– Basurtuko mediku batek familiari esan zion tortura zantzu ugari zituela.
– Autopsia egin zuen auzitegiko medikuak idatzi zuen ezinezkoa zela Kalparsororen heriotza salto baten ondorioa izatea. Gorpua hormatik gertuegi zegoen eta beraz, erorketa inpultsorik gabekoa izan zen
– Basurtuko erizain baten arabera, “ez nazazue gehiago jo” oihukatu zuen ospitalean zela onera etorri zen momentu batean.
– Urriaren 7an, Kalparsorok ETAko zuzendaritzari igorritako eskutitzak argitaratu zituen Egin egunkariak. Testu horretan abuztuaren 30etik aurrera Laudion poliziak atxilotu, mendira eraman eta zenbait egunez bahituta izan zutela azaldu zuen Kalparsorok. Poliziak emandako droga baten ondorioz burua erabat galduta eduki zutela aditzera ematen zen. Egun horien ostean libre utzi eta Ertzaintza atzetik izan zuela idatzi zuen.
– Laudio inguruko zenbait herritarrek bailarako mendietan poliziaren presentzia handia izan zela adierazi zuten, Kalparsorok eskutitzean bahituta izan zela dioen egun beretan.
–Durangoko abokatu batek Kalparsororen amari adierazi zion Durangoko udaltzainen komisaldegitik ertzainak, guardia zibilak, Espainiako poliziak, militarrak eta zerbitzu sekretuetako kideak azaldu zirela. Poliziaren arabera kaptazio lanak egiten zituen ETAko kide arrunta izanik, neurriz kanpoko mugimenduak, edonola ere.
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]
Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.
Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.
“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]