“Euskarak Batz-en gaitu” dute lelo Batz Kooperatiban (Igorre, Arratia). Euskaraz lan egiteko plana daukate martxan 2000. urtetik. Enpresa handitzen hasi zenean ekin zioten euskara planari, kanpotik zetozen beharginek euskaraz lan egiteko ohiturarik ez zutela ikusita. Orain, euskaraz jardutea eragingo duten langile liderren bila dabiltza.
Lan Mundua Euskalduntzeko Adierazpena egin zuen publiko Kontseiluak ekainean. Batz kooperatibako euskara batzordeko kide Karmelo Uriarte han izan zen. Efemeride hori gogoratu dugu Igorreko (Bizkaia) Batz kooperatiban egin dugun hitzorduan. Bilkura hartan, Uriartek gogoratzen duenez, ados zetozen gehienak esaten “euskara enpresetan bigarren mailako gai legez” izan dutela. Alegia, “kontzientzia hartu behar dugu, euskaraz berdin-berdin komunikatu daiteke enpresa barruan; langileek euskaraz egingo dute aukera duten artean, baina enpresan langileentzako erreferentzia direnak ere euskaraz aritu behar dira”. Horretaz ohartuta dabiltza 13 urtean Batz kooperatiban. Orduan hasi ziren euskara planarekin. Harrezkero, egoera dezente aldatu dela aitortzen du Uriartek. Erabat barneratuta daukate “lehenengo berba euskaraz” dela. Hala dator jasota Batz-eko harrera planean. “Hona datorren guztia euskaraz artatzen da, berak esango digu ez digula ulertzen”. Bere iritziz, horrelako jarduerak ezinbestean bultzatu behar dira enpresan ere. “Kontzientzia egon dadin, ohitura egon dadin, euskaraz lan egiteko. Zergatik ez?”.
2000. urtean Elhuyar Aholkularitzarekin hasi ziren euskalduntze plana lantzen. Euskara batzordeak, hau da beharginek, erabakitzen zuten zein abiadura eman prozesuari. “Kontuan izanda industria arloko enpresa garela, kezkatako bat hain justu zera zen: ia zenbat denbora eskaini beharko geniokeen prozesu horri gure lanorduetatik; baina jendeak hasieratik ulertu zuen bagenuela zeregina”. Horixe gogoratzen du Uriartek hasierako hartatik. Baina, zergatik ekin zioten Bizkaiko eskualde euskaldunenetako enpresa baten, beharginen %70 euskalduna izanik, euskara planari? “Konturatu ginen jende berri asko sartzen ari zela beharrean. Gehienok Arratia bailarakoak ginen ordurarte, baina kanpotik zetorren jendea zenbat zen ikusita, horrek zela eragingo zuen pentsatzen hasi ginen, euretariko asko ez zirelako euskaldunak, edo ez zetozelako inguru euskaldunetatik eta ez zeukatelako lanean euskaraz jarduteko ohiturarik”. Tailerrean euskaraz lan egiten zen, hortaz, langile berriak ere giro horretara ohitu zitezen, hizkuntza paisaia lantzen hasi ziren, eta errotuluak euskaraz erabiltzen hasi ziren.
Hurrengo aldian, kontratazio oinarrietan hizkuntza irizpideak kontuan izatea adostu zen. Orduan prestatu zuten Euskararen Politika Orokorra, EPO. Gaur egun, euskararen gutxieneko ezagutza maila izatea bermatzen dute, lanpostuaren arabera. Hiru urtero egin izan duten ezagutza mailaren neurketak dioenez, Batzen ari diren %70ak euskararen gutxieneko ezagutza dauka.
Enpresara praktikak egitera doazen ikasleen kasuan ere, ikasketak euskaraz egiten ari direnak izaten saiatzen dira. Igorreko Lanbide Heziketako ikastetxearekin eta Derioko ikastetxearekin akordioa daukate. MU eta EHUko ikasleen kasuan ere “ahalegintzen gara euskaldunak izan daitezen karrera amaierako proiektuekin datozenak. MUk, esaterako, euskaraz egiten diren karrera amaierako proiektuak diruz laguntzen ditu, eta gu saiatzen gara ikasle horiek izan daitezen gurera datozenak, karrera amaierako proiektuak euskaraz izan daitezen sustatzen laguntzeko”.
13 urtetan aurreratu dena erakusten duen beste adibide bat da euskara planak dituzten beste hainbat enpresarekin osatutako elkargunea. Hiru hilean behin batzen dira Igorreko Batz, Ajangizko Maier eta Zornotzako Ekin kooperatibak. Berritxuko Cikautxo eta Zamudioko Matrici ere hastekoak dira esperientzia trukaketan. “Batzuetan badirudi zure txikitasunean ez duzula ezer egiten edo ezer lortzen, baina bilera horietan, perspektiba apurtxo batekin aritzen gara eta balio digu ohartzeko zer nolako urratsak egiten ditugun, eta xumeak izanagatik ere, balekoak izaten zaizkigula euskararekiko kontzientzian eragiteko”, dio Uriartek.
Ahize-AEK ari da gaur egun aholkularitza lanetan. Miren Madariaga da ordezkaria eta azaldu digunez, ebaluazio prozesuan murgilduta dabiltza, lanbide bakoitzean zer nolako ezagutza beharko litzatekeen zehazteko, erabileran gehiago nola eragin definitzeko. “Ikusten genuen Batzen, eta batez ere enpresa giroa euskalduntzen aritzen garenon artean, lidergoa behar izaten dela aurrera egiteko. Euskararekiko sentsibilitatea badaukaten pertsonek eragin dezakete euskararen erabileran urratsak ematen eta horregatik garrantzitsua deritzogu enpresak era horretako lidergoa izan dezaketen pertsonak identifikatzea, eragileak izatea azken batean”, gehitu du Uriartek.
Bide horretan, hizkuntza kudeaketaren inguruko formazio saioak egingo dituzte urrian, “hau moduko euskaldun giroan euskararen balio erantsiaz jabetzen laguntzeko”. Azaroan, berriz, euskararen lidergoa lantzeko hiru lan saio egingo dituzte, erabileran eragiteko.
Horrekin batera, euskara ikastaroetan izena emateko matrikulazio kanpainan murgilduta dabiltza. Eskolak enpresan bertan ere ematen dira eta, batez beste, 14 bat ikaslek ematen du izena.
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]
Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.