"Bereizi egin behar dira hizkuntza, eta ahotsa, hizkuntza hartan ahotsa izatea"

  • AEBetako Pennsylvania Unibertsitateko irakasle doktorea da. Hizkuntza eta hezkuntza ditu ikergai kultur eta hizkuntz egoera ezberdinetan. Antropologia, linguistika, soziolinguistika eta politika ikasketak konbinatu ohi ditu lanean. Hizkuntza indigenak eta immigranteenak aztertu ditu batik bat, Peru eta Boliviako ketxuera komunitateak, Filadelfiako (AEB) kanbodiar eta puerto ricotar gizataldeak, Zeelanda Berriko maoriak, eta beste.

"Hezkuntzak politikari baten karguak baino askoz gehiago irauten du, bide luzeago du eginkizun". Zaldi Ero.

Ketxuera, guaraniera, maoriera… aztertu dituzu. Zerk eraman zaitu hizkuntza ezberdin horiek ikertzera?

Ikuspegi etnografikoa baliatu ohi dut, oinarri antropologikoa du nire lanak. Eman dezagun zer edo zer, dena delakoa, benetan sakon aztertu nahi dudala. Horretarako, tokian tokiko testuinguru bat, lokala, aztertzen dut. Ikerketa ondo burutuz gero, tokiko jendeak bere burua zuk egina duzun ikerketarekin bat egiten baldin badu, bada, orduan, beste testuinguru batzuetako jendeak ere esperientzia irakurtzera jotzen du eta, aski xehetasunez egin baduzu lana, antzekotasunak bilatzera ere abia liteke. Beste ikerketa modurik ere bada, jakina. Horietako zenbaitek, orokortzea dute helburu. Guk ez dugu orokortzen, ez dugu horretarako lanik egiten, ez dugu ikasgairik ematen, irakurleak ateratzen ditu ondorioak, horrelakorik baldin bada. Ikuspegi etnografikoa, beraz. Bestalde, testuinguru ezberdinak aztertzeak horixe dakar, testuinguru bakoitzean gertatzen ari dena entenditzea.

Eta bata bestearekin alderatu?

Ondoren konparazioak egitea ez da harrigarria. Horretan ari gara beti gure bizitzan, konparazioak egiten, mundua entenditu nahian. Dena dela, ez ezazu uste: guaraniera, maoriera eta gainerakoak aztertzen hasi baino lehen, hogeitaka urte egin nituen Andeetan askotariko lanak egiten. Han ari nintzela, behin gonbita jaso nuen beste zenbait lekutako esperientzien berri eman nezan. Beraiek hots egin zidaten. Hizkuntza indigena baten aldeko ekintzaileak edo mugimendua dagoen leku guztietan, beste zenbait tokitako esperientzien berri entzuteko irrikan ikusi dut jendea, liluratuta daude ikusirik ez direla bakarrik ari borroka horretan, bere hizkuntza azpiratua indartzeko eta zabaltzeko lanean.

Hizkuntza komunitate batean egiten dutena transferigarri da beste errealitate batera?

Ez dago kopiatzerik, baina bai estrategia, esperientzia, ideia… berdinak, edo berdintsuak, baliatzea. Hezkuntza elebidunaren kako handietako bat duzu hori, adibidez. Arlo horretan ari ez den jendea –baita horretan ari den asko ere!, kar, kar, kar…– eredurik onenaren bila ari da, han eta hemen ibili ohi dira bila: “Zerk funtzionatzen du? Gurera eraman nahi dugu!”. Nire erantzuna, beti, bat da: kasu bakoitza tokian tokiko mailan entenditu eta garatu behar da, ez dago besterik. Nik aztertu ditudan irakaskuntza elebidunaren prozesuetan horixe ikusi dut, hau da, denek ere zenbait gidalerro eskaintzen dituztela, tokiko testuinguruan ari diren irakasle, ikertzaile eta politikariek baliatzeko modukoak izan litezkeenak beren tokiko elebitasuna garatzeko bidean. Uste dut posible dela printzipio batzuk izatea, orokortzeko modukoak, baina ezinezkoa da eredu jakin bat inportatzea.

Zertan dira dena delako hizkuntzaren aldeko estrategia diseinatzen duten politikariak?

Komunitateetako hizkuntzak biziberritzeko lanean ari direnen eta politikarien arteko harremana… Nola esan? Benetako erronka iruditzen zait, gero eta kontzienteago naiz horretaz eta, bestalde, ez dakit nola konpon litekeen ere. Esaterako, bada politikaririk guaranieraren egoerak –adibidez ari naiz, guaraniera hizpide hartuta– kezkatuta bizi denik. Delako politikaria zortzi bat urtez egongo da agintean eta urteok igarota, askotan, guztiz kontrako joera duen politikaria etorriko da, guaranieraren egoerari aurrekoak ez bezala erantzungo diona. Baina hezkuntzak politikari baten karguak baino askoz gehiago irauten du, bide luzeago du eginkizun. Inolako hezkuntza erreforma baten emaitzak ikusteko, belaunaldi bat osoa behar duzu, gutxienik. Neska-mutilak hezkuntza-sistema osatzen ikusi behar dituzu, emaitzarik izatekotan…

Egoera horiek ezagutu al dituzu?

Bolivian, Perun, Ekuadorren, non luzeen jardun bainaiz lanean, horixe ikusi dut gertatzen: hezkuntza-sistema elebidunaren aldeko benetako mugimendu intentsu eta indartsua –hamar urtean ere iraun izan duen olatua, nahi baduzu–, eta ondoren politikari berri batek hartzen duelarik agintea, ordu arte egindako dena galtzen duzu. Tira, inoiz ez duzu dena galtzen, baina asko galtzen duzu. Bestalde, nik lanean ez dut politika diseinatzen dutenekin hitz egiten. Egia esan, ez dut uste hezkuntza elebidunari buruzko erantzun zuzenik ematen dutenik. Hamarkadak daramatzat arlo honetan lanean, eta bateko, politika diseinatzaileak hezkuntza elebiduna izendatzen duena, askotan –indikatzaileak eta kopuruak eskuan hartuta–, ez da elebiduna. Aldiz, besteko, politikariak hezkuntza elebiduna ez dela dioen tokian, gertatu izan zaigu hezkuntza benetan elebiduna izatea. Egiazko dilema da, eta barkatu, baina ez daukat erantzun ziurrik.

Zeelanda Berrira heldu berri, maoriera irakasten zen eskolara sartu eta laster galdetu zizuten: “Zer iritzi duzu hezkuntza elebidunari buruz?”

Hezkuntza elebidunaren aldeko itsua naiz, eta horretan naiz oraindik, lau hamarkada horretan lanean jardun eta gero ere. Artikulu bat dut idatzia, “Hamar ziurtasun hezkuntza elebidunaren inguruan”. Hezkuntza elebidunak bestelako hezkuntza-sistemak irekitzen ez duen atea zabaltzen du, zabaltzen dio herritarrari, jende zapalduari, batik bat; beren gizartetik hizkuntzagatik baztertuta dagoen jendeari. Jakina, hizkuntzarekin batera, askotan, etnikotasuna, arrazakeria, txirotasuna, gizarte mailak eta beste hainbat auzi datoz. Hala ere, ni hizkuntzaren bitartez sartu naiz mundu horretara, eta ez debaldetan, hizkuntza ez baita bakarrik ahots espresioa, nortasunaren adierazgarri baizik, eta gure ikasketak haragitzeko bitartekoa.

Zeelanda Berriko eskolako haiek bazuten kezkarik, irakaskuntza elebiduna ez ote zen zurigarria besterik, hizkuntza gutxituari zegokion estatus eta maila behin ere ez emateko argudioa. Hasteko, eskola hartan guztiz galarazia zuten ingelesaren erabilera.

Uste dut hezkuntza elebiduna ez dela bera bakarrik aski. Dena dela, hezkuntza elebiduna ez da hizkuntza biziberritzeko giltza, ez da erantzuna. Gizartearen gainerako arloetan ere errekonozimendua behar du hizkuntza gutxitu horrek, benetan erabil dadin, benetan izan dezan presentzia. Bestalde, bereizi egin behar dira hizkuntza, eta ahotsa, hizkuntza hartan ahotsa izatea. Ahotsa izatea da hiztunak entzuna izateko duen ahalmena. Delako hiztunak entzun dezaten lortzen baldin badu, botere halako bat izango du. Inork entzuten dizunean, erantzuten dizunean, alde edo kontra hitz egiten dizunean… esan nahi du esaten ari zarenak inportantzia duela.

Vasilia haurraren ahotsa

“Quintachatan nintzen. Vasiliak zazpi urte zituen orduan. Asko interesatzen zitzaidan Vasiliaren eskolako gela hura, irakaslea benetan irakaskuntza elebiduna egiten ari zen-eta. Oso irakasle ona zen, bestalde. Eta hantxe, gainerako ikasleen artean, neska hura, Vasilia. Isila zen, oso. Gainerakoak ere isilak ziren, baina ez Vasilia bezainbat. Bosgarren mailan zuen anaia, Justo. Etnografia lana egiten ari zarenean, beti da baten bat berehala lagun egiten duzuna. Nik Justo izan nuen lagun hori. Atsegina, alaia, jatorra… Eta, behin, etxera eraman nahi izan ninduen. Eta hantxe ikusi nuen Vasilia, ketxueraz hitz egin eta hitz egin. Harri eta zur utzi ninduen. Gelan batere hitz egiten ez zuen neska txikia, etxean isiltzen ez zena! Eskutik hartu eta sorora eraman ninduen, eta landare guztien izenak esan zizkidan ketxueraz. Ordurako ikasita nengoen ketxuera, eta Vasiliarekin hitz egin ahal izan nuen. Harrezkero, gogoan daramat Vasilia. Zer ote zen berarentzat eskola? Etxean ahotsa zuen, eskolan ez. Uste dut gela barruan behin ere ez niola hitzik aditu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-09 | ARGIA
Ikama ikasle antolakuntzak unibertsitateetara eta Lanbide Heziketara zabalduko du bere jarduna

II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


“Eskola partikularren eskaera handia zerbaitek huts egiten duen sintoma da”

Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Eguneraketa berriak daude