Urriaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian taularatuko dute Egunsentiaren kantak ikuskizuna. Pier Paul Berzaitzek eta Joxe Angel Arbelaitzek Ipar eta Hego Euskal Herriko abeslariak batu diztute, Xabier Leteren Egunsentiaren Esku Izoztuak (Pamiela, 2008, Euskadi Saria 2009), liburuko zenbait poema musikatzeko. Pier Paul Berzaitzekin batera, Erramun Martikorena, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga eta Joxan Goikoetxea bildu dira ikuskizun honetan. Euskal kantutegia gaurkotzea dute helburu.
Parisetik bueltan harrapatu ditugu Pier Paul Berzaitz eta Joxe Angel Arbelaitz. Bertan aurkeztu dute Egunsentiaren kantak ikuskizuna. Ikuskizun honen lehen urratsak duela urtebete eman ziren. Arbelaitzek azaldu digunez, “Pier Paulekin hitz egin nuen, disko berria egiteko asmorik ba ote zuen. Berak esan zidan bakarkako diskoa egiteko ez zuela nahiko indarrik, taldean eta modu kolektiboan kantatzea nahi zuela” Xabier Leteren omenezko ikuskizunean zein Sortuko dira besteak ikuskizunean parte hartu zuen Berzaitzek eta esperientzia hori aintzakotzat hartuta, bi gizonezkok eta bi emakumezkok osatuko luketen laukotea nahi zuen Berzaitzek. Joxan Goikoetxearekin hitz egin eta gero, “Erramun Martikorenaren etxera joan ginen. Baserrian hartu gintuen eta Pier Paulek taldean nahiko lukeela, lankide nahi zuela esan zion”. Martikorenaren onespena jaso eta gero, Berzaitzi Magali Zubillaga baxenafar gaztea proposatu zuen, eta Estitxu Pinatxo nafarra, Goikoetxeak. Hola osatu zen laukote abeslaria.
Errepertorioa prestatzen hasi ziren. Pier Paul Berzaitzen kantu ezagun batzuek eta sortu dituen berri batzuek osatzen dute Egunsentiaren kantak ikuskizuna. Leteren azken poemarioa, Egunsentiaren Esku Izoztuak dute oinarri Berzaitzen kantu berriek. “Adibidez, Pier Paulek sortu berri duen Leteren Eternitatea poema, blues estilora egokitu du Joxan Goikoetxeak, eta Estitxuk kantatu, denak liluratuta uzteko moduan. Martikorenak bere errepertorioko kanta batzuk sartu ditu, bere betiko estiloan, ez dugu nahi izan Erramunen kantatzeko era hautsi edota moztu” dio Arbelaitzek.
Bi orduko ikuskizuna prestatu dute, banaka, binaka eta taldeka abestuz. Diskoa grabatzeko asmoa ere badute, Egunsentiaren kantak ikuskizuna oinarritzat hartuta. “Normalean alderantziz egin ohi da, lehendabizi diskoa grabatu eta gero aurkezpenak egin. Baina ikusita Hernanin eman genuen aurezpen arrakastatsua, aurrera egin dugu. Talde egonkorra izatea nahiko genuke, betiko kantak eginez, baina soinu berriarekin nahastu. Estitxu eta Magaliren emakume ahotsek ere, beste ukitu bat ematen diote. Badira taula gainean urte askotako esperientzia duten abeslariak baina badira gazteak ere” dio Arbelaitzek.
Pier Paul Berzaitzengana jo dugu Egunsentiaren kanta hauen gainean gehiago jakiteko asmoz. Ipar eta Hego Euskal Herriko kantak dira, zazpi lurraldeetako musikariak biltzen baitira ikuskizun honetan, beti ere euskal kantutegi tradizionala eguneratuz, gure tradizioa gaurkotuz. Garrantzitsua dela uste du Berzaitzek euskal kantutegi zaharra garaikide izatea, gure tradizioak iraun dezan, berritu dadin. Joxan Goikoetxearen lana funtsezkoa izan da honi dagokionez. “Gure helburua kalitazteko musika egitea da, Leteren poesiak bide ematen baitigu. Bestetik, tradizioa eta berrikuntza nahastea izan da betidanik nire asmoa. Tradizioa ez baita ulertzen modernitaterik gabe, berrikuntza beharrezkoa da, bai gure herrian, bai kantagintzan ere. Nahastu beharra daukagu, gauza berriak asmatu”.
Leterekin izandako azken solasak ditu gogoan Berzaitzek. Letek berak eskatu omen zion Egunsentiaren Esku Izoztuak (Pamiela, 2008) musikatu zezan. “Poema liburua argitaratu zuenean aipatu zidan hori. Hortik dator Egunsentiaren kantak, berak idatzitako azken poema hauetatik askok abiapuntu hori daukatelako. Ikuskizunarekin martxa hartu dugunean, ezinbestean, bera eta bere poemak presente egotea nahi izan dugu” adierazi digu Berzaitzek.
Tradizioak eta garaikidetasunak bat egiten dute, baita Ipar eta Hego Euskal Herrian kantatzeko manerek ere. “Abesti berriak eta zaharrak nahastuz, kontzertu klasiko bat egin nahi izan dugu. Alde batetik, abesti berriak daude, baina bestetik, bakoitzaren errepertorioko abestiak sartu ditugu. Erramun, Estitxu edota Magaliren errepertoriotik hartu ditugu zenbait abesti. Aspaldiko adiskideak gara. Bestetik, Joxan Goikoetxea talentu handiko musikaria da, esperientzia handia du eta dagokien tokia eman die garaikideari eta tradizioari. Eszenatokian, abeslari gazteak eta esperientzia handikoak daude, eta bakoitzaren abesteko moduari kolore berezitua ematen asmatu dela dirudi. Ipar eta Hegoko kantariak eta musikariak bildu gara, honek ere hainbat kolorez jantzi du ikuskizuna”, Berzaitzen aburuz.
Euskal Herriko aretoetan aurkezpenak egiteko asmoa dute eta, esan bezala, aurrera begira diskoa grabatzekoa. “Diskoa guretzat gauza garrantzitsua da, nahiz eta musika industria egoera makalean egon. Disko ona egin nahi genuke, hitz bikainak oinarri hartuta, musika ederra eta giro onean sortu, pop-folk ukituarekin”.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]
Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]