Tragedia eta komediaren artean

Nor, istorio honetako protagonista, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor. Ez du ezer inportanterik egin: ikasketak utzi zituen eta gaur egun taberna batean lan egiten du, bizitzeko lain ematen ez dion soldata baten truke. Hain da inor ez, izenik ere ez baitiogu jarri.

Ezustean baina, Nork bisita berezia hartuko du: bera bezala, baina beltzez jantzita dagoen pertsona bat agertuko zaio. Berehala konturatuko da, ordea, bere itzalaren itxura hartzen duen pertsonaia berezi hori, Herioa dela eta bere bila datorrela.

Hau da, Kabia antzerki taldearen Itzala antzezlanak kontatzen digun istorioa.

Jokin Oregik –testuaren egilea– bi ipuin izan ditu abiapuntu istorio hau idazteko. Alde batetik, Joseba Sarrionandiak idatzitako Itzalarekin solasa ipuin laburra. Bertan, ipuinaren egilearen eta bere itzalaren arteko elkarrizketa surrealista eta poetikoa irakurri dezakegu. Beste alde batetik, Bernardo Atxagaren Bagdadeko morroia. Bertan Bagdadeko morroi batek herioak mehatxuzko keinua egiten diola ikusten du. Beldurrak jota morroia ihesean doa, azkenean Ispahanera heltzen den arte. Han, ordea, herioa aurkituko du berriro. Bukaeran jakingo dugunez, herioaren hasierako keinua ez zen mehatxuzkoa, harridurazkoa baizik, heriotzak bazekielako gau horretan bertan morroia eraman behar zuela, baina Bagdadetik urrun, Ispahanen.

Kabia antzerki taldea 2006an sortu zen, Gaitzerdi antzerki taldearen teatro ikerketarako gela edota laborategi gisa. Halare, harreman estua dago antzerki talde bien artean. Horren adibide dugu, Itzala-ko pertsonaia Gaitzerdik Sarrionandiaren imaginarioan oinarritutako “Euria esan eta euria erortzea” antzezlanean agertzen zela, Kabiaren Itzala honen aurretik.

Kabiaren antzezlan berri hau tragedia eta komediaren artean murgiltzen da, hain da tragikoa gure protagonistaren patua, publikoaren artean barrea eragiten duela, hasiera batean. Apurka-apurka, antzezlana iluntzen doa, soka gero eta gehiago tenkatzen da. Ezsenan, elementu gutxi badira ere –sofa, esekilekua eta mahaitxo bat telefono batekin–, Florentino Badiolak eta Joseba Uribarrik ezin hobeto betetzen dute espazioa. Oso testu teatrala idatzi du Oregik, bakarrizketa, pertsonaiak bere itzalarekin hitz egiten badu ere, itzalak ez baitu hitz erdirik egiten. Formato txikiko obra, pertsonaiekiko gertutasuna handia da, publikoarekiko solasa ere nabariagoa. Herioa eta bere hatsa hurbiletik ezagutu nahi dutenentzat.

FITXA

Estreinaldia: Irailaren 14an izan zen, Bilboko La Fundicion aretoan. Obra: Itzala. Antzerki taldea: Kabia. Aktoreak: Florentino Badiola eta Joseba Uribarri. Argiak: Javier Garcia (Kandela Argiztapena). Soinua: Edu Zallio. Ekoizpena: Kabia. Zuzendaritza: Borja Ruiz.


Azkenak
2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Eguneraketa berriak daude