Hirietako hormigoi gainean, kaletarren ortu berriak

  • Munduko jendeen %50 baino gehiago hirietan bizi denean eta hirietan daudelarik 250 milioi pertsona gosetu, asfalto arteko baratzeen hedatzea mundu mailako fenomenoa da. 800 milioi omen dira hirietako ortuekin loturaren bat dutenak. Modatik edo krisi une bateko biziraun beharretik askoz haratago doan fenomenoa da.

Cyrus Dowlatshahik egindako argazki honetan ez dago Photoshopik, egiazkoa da osorik: New Yorkeko sky-line ospetsuarekin   kontrastea egiten du Brooklyn auzoko teilatu lauan landutako ortuak. Brooklyn Grange konpainiak megapolian dauzkan bi baratze handiet
Cyrus Dowlatshahik egindako argazki honetan ez dago Photoshopik, egiazkoa da osorik: New Yorkeko sky-line ospetsuarekin kontrastea egiten du Brooklyn auzoko teilatu lauan landutako ortuak. Brooklyn Grange konpainiak megapolian dauzkan bi baratze handietako baten ekialdeko muturra erakusten du irudiak; Standard Motor Products konpainiaren zazpigarren solairuan 4.000 metro koadro hartzen ditu, Northern Boulevard karrikan. Bigarren ortua Armadaren ontziola zaharrean dauka (Brooklyn Navy Yard), 6.000 metro koadro 11 solairuko eraikinaren terrazan. Bien artean osatzen duten hektarea bat lurretan 18 tona barazki ekoizten dute urtean. Oiloak eta erleak ere badauzkate. 2010ean sortua, enpresa komertzial moduan dago antolatuta, nahiz eta bere jabegoan parte hartzen duten kapital pribatuak, zenbait diru funtsek eta crowfunding moduan bildutako herritarren diruak.

Hiriko nekazaritzak ez du inoiz bermatuko hiri handiak janariz asetzea, baina bihur daiteke laborantza merke eta errentagarriena batik bat energia eta garraioa kontutan harturik. Horrela hasi da Reporterre guneak irail honetan plazaratu duen “L’agriculture urbaine est en plein essor” artikulua. Noticias de Arquitecturak ekainean argitaratu du “El mayor huerto urbano del mundo situado en una azotea”, kontatuz nola hektarea bat osatzen duten New Yorkeko zentroko bi eraikin komertzialen teilatu lauetan antolatutako baratzeek. Interneteko bilatzaileetan Urban farming edo Urban agriculture galdetuz, ezin konta ahala informazio topa daiteke.

Net Hurbil honetan kontatu izan ditugu krisiaren eraginez hiri handietako hormigoiaren zirrikituetan sortu diren baratzeak. Batzuetan krisi ekonomikoa da, energiaren urritasunari lotua: sobietarren sistemaren hondoratzeak Kuba utzi zuen ordura arte inportatzen zituen elikagairik, zeukan nekazaritza mekanizatuarentzako piezarik eta petroliorik gabe, kaletarrak asetzeko plaza eta parkeetan baratze organoponico famatuen sorrera ekarriz.

Gerrak eragindako eskasiak antzeko fenomenoa eragin izan du, Amerikako Estatu Batuetan Victory Gardens, Erresuma Batuan Digg for Victory (Garaitzeko jorratu) kanpaina... 1929ko krisi ekonomikoak ere antzeko fenomenoak piztu zituen. Euskal hirietan baratzeen ugaritzearekin bizi den fenomenoak badu zerikusirik horrekin.

Bada hirietako lurzorua ortu bihurtzea dakarren beste korronte bat, sistema auzitan jartzeko edo sistema alternatiboaren oinarriak eraikitzeko ahaleginei loturik. Elikagai osasungarriagoak, harreman ekonomiko bidezkoagoak, globalizazioaren kritika... hori eta gehiago datza hainbat kontsumo talde eta herri baratze asmotan. Asanblada Agro-ekologikoa dauka Bizkaiko Uribe Kostak, ortuak hasi dira landatzen zenbait gaztetxe, udalek langabetuei arnasa hartzen laguntzeko ortuak antolatzen dituzte, adibideak asko dira. Ahaztu gabe balkoi eta leihoetan landatzen dituztenak, gero eta ugariagoak.

Hiriak betidanik ezagutu ditu oilategi eta bestelako ukuiluak bezala baratzeak. Agian oraingo berezitasuna da XXI. mendea aurrera doan honetan hasi direla berpizten azken hamarkadetan haien oroimena ere galdua zeukaten metropolietan, izan Paris, Londres edo New York. Eta horrekin batera, proiektu komertzialak ere sortu direla baratzeen inguruan, jaki fresko eta osasuntsuak eskatzen dituzten kaletarrengandik hurbil, horiek haztea errentagarri izan daitekeelakoan.

Espainolez irakurtzen dutenen artean azken aldian aipamenak egin zaizkio Graciela Arosemena arkitektoak plazaratu duen Agricultura urbana liburuari. “XIX. mendeko hirian –dio– kezka nagusia zen kalea higienizatzea, kutsadura oro esportatuz, barruko hiritarrak babesteko, ohartu gabe esportazio horrek zekarrela ingurumena eta lurraldea hondatzea”.

Aldiz, hemendik aurrera iraunkorra izango bada hiriak integratu beharko ditu janarien ekoizpen, prozesatze, banatze eta kontsumoa bertako ingurumenean eta inguru sozioekonomikoan. Zikloak lekuan itxi beharko dira, herritarren hondakin organikoak beren baratzeak ongarritzeko berrerabiliz.

Lurralde antolamenduan sartu

Hiriko ortuak garrantzia nonbait edukitzekotan, herrialde txiroetan dauka. Baina Mendebalde aberatsean ere gero eta indar handiagoa hartu du. Ameriketara begiratzea aski.

Brooklyn Grange konpainiako sortzaile Anastasia Colek esana du: “Hiriak beti beharko ditu baserriak elikatzeko; baina aukera handiak ematen dituzte erabili gabe dauden teilatu gainetako baratzeek: hiriko bizi kalitatea hobetzen dute, lanpostuak sortzen, barazki fresko osasuntsuak eskueran jartzen, eta hiria maite dutenei ingurumenaz eta laborantzaz heziketa ematen die”.

Gai honetan mugimendu handia Kanadan ikusten da. Vancouverren, Toronton, eta batez ere Montrealen. Le Journal Internationalen Antoine Boyetek idatzi du: “Montreal, etorkizuna teilatuetan dago”. Hiriko laborantzaz antolatutako lan taldeak 29.068 sinadura bildu zituen 2011n, Udalak jarduera hori lehenetsi dezala eskatuz.

Hori baino lehen, 1970eko hamarkadan Quebeceko hirietan baratze asko sortu ziren, krisiaren eraginez. Geroago, unibertsitateko talde batek sustatu zuen guerrilla gardening delakoa, erabili gabeko herri-lurretan baimenik gabe landatzea edo hazi-bonbaz (seed bombing) ereitea. Unibertsitatearen terrazetan ortuak landatu eta erlategiak paratu zituzten. 1995ean Santropol Roulant taldea sortu zen, elikadura baliatuz bazterketa soziala borrokatzeko.

Baina Montrealgo esperientziak kume berezi bat erditu zuen 2011n: teilatu gainean eraikitako negutegi komertziala. Lufa Farms da, Antonio Boyeten hitzetan, hiri barruko terrazan eraikitako lehena. Ez azkena, ordea; konpainiaren sortzailea den Mohamed Hagek uste du Montrealeko eraikinen gainean badela aski terraza hiri osoa elikatu ahal izateko.

Kaleko laborantza dei dakioke konplexurik gabe. Ekologo, agronomo eta geografoa den Pierre Donadieuk 1995ean plazaratu zuen Campagnes urbaines, baserri hiritarrak. Gaur erretretan, hitzaldiak ematen segitzen du. Berrikitan elkarrizketa batean azaldu du: “Mendebaldeko hiria hasi berria da bere funtzio laborari-elikatzailea [agroalimentaire eta agriurbanisation aipatu ditu], eta hau urbanista gehienen eta hautetsi gehienen intuizioaren aurka doa”.

Donadieuk hiriko laborantza jotzen ditu eskualde hiritartuetan eta metropolien inguruan garatzen diren landare eta azienda hazteko ekintzak. Hor sartzen ditu batetik laborantzari lotutako profesionalak eta modu amateurrean ari direnak. Lurralde antolaketan ari direnek, arkitekto, plangintza egile, soziologo, politikari hautetsi, funtzionario... gero eta gehiago eduki beharko dituzte kontutan elikagai sortzaile horien beharrak. Sostengu testimonialetik aitzina egin eta jarduera horientzako lurzorua zainduz, esaterako.

Lanpostu ugari sortzen du kaleko lugintzak.  Baina gainera lanpostu berriak ari da sorrarazten, batzuk agroekologiaren ildotik ari direnak, baina negutegi eta bestelakoetan ere ari dira ikusten oso hautu teknologizatuak: lurrik gabeko sistema hidroponikoa, arraien gorotzarekin dabilen akuaponikoa...

Balkoian landatu tomate aleen edo letxuga-hostoen zaporeak maite dituen irakurleak, jakin beza mundu mailako korronte baten kide dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-12-16 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa
Ipar eta hego, mendeetako tradizioa txapel beraren pean

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Ozaetako (barrundia) sagar zuku ekoizpena
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian

“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]


2024-10-02 | ARGIA
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


Eguneraketa berriak daude