Nora Barrosok ez du bizi teknologia garapenerako tresna soiltzat, egindako ororen atzean egiteko modu bat, filosofia bat, dagoela sinesten du. Eta hala azalduko du adiUP: Info7 irratsaioaren albistegietan audio informazio semantikoaren kudeaketa eleaniztuna burutzen duen sistema hitzaldian. Inguruko askoren laguntzarekin egindako tesia du oinarri hitzaldiak.
Zer da adiUP?
Orain ohiko irrati uhinetan badagoen arren, hastapenetan Info7 web irratia zen. Ondorioz, audioak formatu digitalizatuan dituzte eta audioetako bilaketak testu formatukoekin alderatuz ezberdinak dira: hiztunaren edo ahozkotasunaren barnean ezkutaturik daude hitzak eta entzun egin behar dira zer esaten duen jakiteko. adiUPek bilaketak egiten ditu audio horietan.
Nolako bilaketak egiten ditu?
Idatziz eskatzen zaio bilatu nahi dena eta eleaniztuna denez, hiru hizkuntzatan egin ditzake bilaketak: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Hau da Euskal Herriko lehen sistema eleaniztuna, hiru hizkuntza horiek batera lantzen dituena.
Bilaketa zein hizkuntzatan eta zein epe tartetan egin nahi duzun zehazten diozu. Oraindik mugatua da epe hori, Info7k utzitako datu-basearekin eratu genuelako sistema eta oraindik ez dugulako Info7n inplementatu.
Audioen informazioa ere ematen du adiUPek: kategoria (audioak zertaz hitz egiten duen), termino interesgarriak eta iraupena.
Sistemak hitz gako batzuk bilatzen ditu, ez du egiten ahotsaren ezagutza jarraitua, hau da, ni hitz egiten ari banaiz orain, ez ditu bilatzen esaten ditudan hitz guztiak, hitz gakoak bakarrik. Eta horiek mezuaren informazioari lotuta daude.
Nola kudeatzen da informazio semantikoa?
Ontologiak erabili dira, eta ontologia horiek folksonomiatan oinarriturik daude. Folksonomia sailkatze sistema irekia da, erabiltzaileek sortu eta hedatua. Hori da bere ezaugarri indartsuenetako bat: ez dago aditua izan beharrik folksonomia bat sortzeko. Erabiltzaileak kategoria berri bat egin nahiko balu, berak egin lezake, ez luke teknikariaren beharrik. Bilatzailea software bat izan daiteke baina oinarrian egindako lanak, jarrerak eta metodologiak badute garrantzia amaierako emaitzan. AdiUp ez da kutxa itxi bat, euren barne lanari edo kanpoko laguntzari esker hobetu dezaketen tresna da, eta horretan datza filosofiak.
Zailtasunik topatu al duzu adiUP garatzeko orduan?
Horrelako lanabesa sortzeko beharrezkoa den euskarazko corpus nahikorik ez dago. Behar den etiketazio maila oso altua da eta horrek gauzak zailtzen ditu. Gainera, Info7 irrati bat da eta soinu piloa dago atzetik.
Bestalde, garatutako proiektuaren emaitza ikusten da baina horren atzean gauza piloa dago. Euskal Herriko egoera soziokulturala, hizkuntzen elkarbizitza, hartu genuen kontuan adiUP egiteko garaian. Norbaitek gaztelaniazko audioan “Desde Nazio Eztabaidagunea se ha afirmado que…” esan dezake, baina nola ahoskatuko ditu “nazio” eta “eztabaidagune” hitzak? Euskaraz bezala edo beste modu batean? Hori crosslingual efektuaren barne dago. Kasuistika soziokultural hori ere izan dugu kontuan eta, adibidez, transkribatzaile fonetiko eleaniztuna sortu dugu.
Hedapenik izan al dezake adiUP sistemak beste irrati kate batzuetara?
Filosofia, eredu batzuk eta sistemaren bizkarrezurra hor daude. Beste irratiekin moldaketak egin beharko lirateke, sortutako eredu akustikoak baliagarriak diren edo ez ikusi, eta abar.
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]