Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan

  • 70eko eta 80ko hamarkadetan gaur egun baino askoz musika estilo gutxiago entzuten zen, eta zaleak askoz fidelagoak (eta itxiagoak) ziren hautatutako musika motarekiko. Gerora, 90eko hamarkadan, beste musika estilo batzuk lantzen hasi ziren, eskaintza zabaldu egin zen eta “tribuen” eragina arindu egin zen. Pop, rock, hardcore edo trash zaleak, punkyak, heavyak, siniestroak, gero eta errazago nahasten ziren eta, lehen ez bezala, edozein gaztetxe, taberna, diskoteka edo aretotan aurkitzen ziren estilo horietako taldeen proposamenak. Ordutik hona, gauzak ez dira askorik aldatu. Gutxi dira estilo jakin bati lotutako eszenak.

Bartzelonako Las Otras taldea Zarauzko Putzuzulon.
Bartzelonako Las Otras taldea Zarauzko Putzuzulon.Juanma eta Ariane Prieto.

80ko hamarkadan hain anti-sistema izandako punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen aritu ziren 90eko hamarkadaren erdialdera arte. Sasoi horretan, birmoldatutako diskoteka eta kontzertu aretoetara joaten hasi ziren horietariko talde asko.

Hori guztia jakinda, oso zaila da gaur egun musika estilo bat (edo batzuk) kokagune zehatz bati lotzea, eta batasun horrek ekarri dezakeen aberastasuna galdu egiten da. Horren salbuespena, hardcore-crust estiloen inguruan bereziki Gipuzkoan sortutako zirkuitu iraunkorra dugu. Getariako Gaztetxea, Zarauzko Putzuzulo eta, batez ere, Trintxerpeko Mogambo kontzertu areto autoeratua dira horren enbor garrantzitsuenak, nahiz eta badiren tartera, halako kontzertuak antolatzen dituzten beste Gaztetxe eta ekimen batzuk Eibarren, Urretxun, Beasainen…

Aukeratutako hiruetatik Mogambo da beteranoena (20 urtetik gora), baina Getariako eta Zarauzko Gaztetxeek ere urte asko daramate ia astero hardcore-punk eta crust emanaldiak antolatzen, bertako zein kanpoko taldeei plazaratzeko aukera ematen eta musika zale askori eskaintza aberatsa eskuragarri jartzen. Kasu horietan guztietan, jakina, DIY formula da nagusi (zuk zeuk egizu!), inongo etekin ekonomikorik bilatzen ez dela.

DIY formula gauzatu ahal izateko, jende askok egiten ditu lan. Hiru lagunengana jo dugu. Batetik, Fres dugu, Mogamboko programazioaz arduratzen da, eta Etengabeko Zarata jardunaldien antolatzailea ere bada, eta dozenaka taldetan parte hartu du –gaur egun zazpi taldetan dabil, ezagunenak RAS eta Humilitate–. Bestetik, Juanma, 90eko hamarkada erdian Lasarteko Eskola Okupatuetan kontzertuak antolatzen zituen, gaur egun Getariako Gaztetxean dihardu, eta Hell Division eta Dictadura taldeetako abeslaria ere bada. Azkenik, Putzuzulon Zaratazarautz ekimenaren bitartez kontzertuak antolatzeaz gain, Erantzun! eta Humilitate taldeetako kide den Hodei.

DIY kasu ia guztietan bezala, hiru lagun hauek musika zaletasunagatik eta lagunei mesede egitearren hasi ziren kontzertuak antolatzen. “Guk antolatu ezean ez zegoen gustuko taldeak ikusteko modurik”, aitortu digu 1986an lehen kontzertua Estigia eta Al-Kappot taldeekin antolatu zuen Fresek. Juanmaren kasuan, 90eko hamarkada erdian punk eta hardcore taldeak diskoteka eta areto handietan ikusteaz nazkatuta, Lasartera hardcore taldeak eramaten hasi zen. Hodei gazteagoa da eta Erantzun! taldearen bitartez ezagututako kanpoko taldeei harrera egiten hasi zen bigarren milurtekoaren hasieran. “Kanpoan guk kontzertuak egiteko laguntzen ziguten guzti haiei keinua egiteko modua da”.

Eskaintza ikaragarria
Astero programatzen dituzte kontzertuak, askotan aste barruan. Gainera, bertatik pasatako taldeek oso gogoan dituzte lekuok eta jendea. “Atzerrian izan garenean askotan aipatu digute gurean egonak direla. Nik uste erakutsi dugula, inoren zain egon gabe, gauzak norberak eginda, nahi dena lor daitekeela”, ondorioztatu du Hodeik. Juanmak, gainera, eszena honetako talde eta ikusle-partehartzaileen jarrera nabarmendu nahi du, kontzertua-berdin-mozkorraldia kontzeptuarekin erabat apurtzen duelako: “Antolatzen ditugun kontzertuak askotan aste barruan dira eta jendeak nahiko ondo erantzuten du. Asteburuko kontzertu-mozkorraldi loturatik aparte gaude gu; zaleek beste interes bat erakusten dute”.

Badira parrandazaleak, hala ere, baina oro har jende langilea da eta esan beharra dago lur-azpiko mugimendu honek disko eta kaseteak ekoitzi, banaketa-sarea osatu, fantzineak kaleratu, irrati libreak gidatu eta, jakina, autoeratutako espazioetan lan egiten duela, guztiek musutruk arituta, jendeari oso prezio merkeetan bertako eta kanpoko talde interesgarri ugari ezagutzera emaneko.

Jatorriz DIY punkarekin eta, halabeharrez, hardcore eta crustarekin estu lotuta egon bada ere, salbuespenak ere badirela aitortu digute; eta era berean prestatzen duten eskaintzan ez direla estilo jakin horietara bakarrik mugatzen. Fresek oso argi du Mogambora kontzertuak egitera etortzen den taldeetako askok, aukera izanez gero, baldintza komertzialagoetan aritzea hobestuko lukeela: “Zenbait taldek haien zerbitzurako lanean ari garela uste dute; mainstream wannabe zenbaitekin egin dugu topo. Eta, aldiz, estilo horietatik kanpo dauden talde batzuek DIY kontzeptua oso barneratuta dute. Hori da funtsean garrantzitsuena”.

Juanmak gogoratu digunez bestelako eszenarik ere bada Euskal Herrian: “Puskarra Records eta Barduliaren inguruan sortutako skinhead eta Oi! mugimenduan ere, zirkuitu komertzialetik kanpoko diskoetxe, banaketa, fanzine, irratsaio eta kontzertuak egiten dituzte”.
Lan egiteko DIY ereduari esker lortutakoaz harro daude hirurak. “Gurean hartzen ditugun musikarien esker ona ezin da diruz ordaindu”, laburbildu du Hodeik. Eta bada besterik ere: “Zarata jendearengana gerturatu eta horren atzean musika ona dagoela deskubritzen laguntzea lorpen ikaragarria da”.

Getarian hilean bizpahiru emanaldi antolatzen dituzte, Putzuzulon astean behin eta Mogambon “asterokoa bira mugatzen” saiatzen dira. Dagoenako ehunka talderen kontzertuak antolatu dituzte eta zerrenda amaiezina da. Aipagarrienen artean, Discharge, Extreme Noise Terror, Poison Idea, Seein Red… Baina hiru lagunon ustez, garrantzitsuena elkarlana, musika eta jende jatorra ezagutzea da. Gauza txiki hauek asetzen dute Fres. “Bizitzako lagun onenen arteko asko kontzertuak eginez ezagutu ditut”, diosku Hodeik. Juanma ere harro dago lortutakoaz, baina nonbait argia pizteko premia ikusten du: “Bertako hc/punk mugimendua sasoitsua bada ere, zahartuz doa, eta belaunaldi berri baten premia dugu”.

Atzerrikoentzat leku kuttuna
Nazioarteko banda ugari etorri ohi da ia astero, antolatzen diren kontzertuetara. Antzinatik gertatzen dela dio Fresek: “Andoainen kontzertuak egiten hasi zirenetik izaten dugu atzerriko bisita ugari; izan ere, geografikoki oso ondo kokatuta gaude”. Eta hemengo gune autoeratuen eskaintza ezohikoa ere aipatu digu Juanmak: “Espainian ez bezala, hemen halako gune ugari ditugu, inon baino gehiago. Eta hori, hein handi batean, gure aurreko belaunaldiek egindako lan eskergari zor diogu”.

Eta zer aurkitzen dute gurean talde horiek, bata besteari kontatu eta luzaroan hainbeste bisita izateko? AEBetatik etorritakoak zur eta lur gelditzen dira kontzertu autoeratuak egiteko dugun gaitasuna dela eta, han ez baitago halakorik, azaldu digu Hodeiek. Eta europarrek, berriz, gustuko dute hemengo giro eta parranda-gogoa. Juanma harago doa; bere ustean, atzerritarrei hemengoen adeitasunak eta diskoak erosteko grinak harritzen ditu, eta askok gure hizkuntza eta kulturari buruzko jakin-mina izan ohi dute.

Uzta emankorra Zarautzen
Urte asko pasa dira aipatutako estiloetako musika taldeak modu iraunkorrean etortzen hasi zirenetik, eta Getarian nahiz Trintxerpe inguruan ez bezala, Zarautzen Gipuzkoako (eta seguruenik Euskal Herri osoko) hardcore-crust talde multzo handiena dago. “Argi dago kontzertu asko ikusi eta taldeen joan-etorriak gertutik bizitzeak biziki errazten duela talde berriak ateratzea, baina Zarauzko taldeok jotzeko toki iraunkorrik ez zutenean hasi ginen lanean”, azaldu digu Hodeik. Halaber, horrek DIY ereduan sakontzera eraman zituen.

Zarata gustuko duten hainbat lagunek osatzen dute Zaratazarautz. Bertako musika taldeak batu eta kontzertuak antolatzen dituzte Putzuzulo Gaztetxean. Horrekin batera, izen bereko irratsaioa egiten dute asteartero Putzuzulon dagoen Arraio irratian –Internet bidez edonon entzun daiteke– eta webgunea ere badute.

Eta nolatan dago hainbeste talde itxura batean udatiarrena den herri honetan? Honatx Hodeien erantzuna: “Agian horrexegatik, herri aberats, udatiar eta pijo batean bizi izanda, beste herri askotan baino arrazoi gehiago ditugulako mugimendua sortu eta egoera aldatuko duten espazioak sortzeko. Gainera, dagoeneko herrian beste askori ere kutsatu diegu lan egiteko modu hau; eta hori oso garrantzitsua da”.


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude