Sormen prozesua bide eta helburu

  • Claudia Dias dantzari portugaldarra Euskal Herrian dugu egunotan, Konposizioa Denbora Errealean deitzen den teknika erakustera heldu baita. Datorren irailaren 30etik urriaren 4ra bitarte, Bilboko Harrobia egoitzan izango da, arte eszenikoetan berritzailea den metodoari buruzko ikastaroa zuzentzen. 2014ko Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdian estreinatuko den piezaren prestaketa lanak dira.

Claudia Dias portugaldarraren Konposizioa Denbora Errealean tailerra, Azalan (Laseras, Araba).
Claudia Dias portugaldarraren Konposizioa Denbora Errealean tailerra, Azalan (Laseras, Araba).

Musikan aspalditik ezagutzen da teknika, konposizio inprobisatua edota inprobisazio konposatua deitu izan zaio, eta egun, arte disziplina askotan, hala nola, arte plastikoetan edota eszenikoetan erabiltzen hasi dira. Dantza garaikideari dagokionez, Joao Fiadeiro koreografo eta dantzari portugaldarrak garatu du teknika, zeinaren arabera bat-batekosuna joko arau batzuen menpe jartzen den, unibertso, kontzientzia edota logika kolektiboari lehentasuna emaneko. Publikoaren heriotza iragarri dutenak ere badira –gaur ezagutzen dugun publikoarena, alegia–, espazio eszenikoan sortzen den unibertso kolektiboa, eszenaren alde bietara zabaltzen baita.

Fiadeiro konturatu zenez, sortzaileen arteko topaketetan da eraginkorra teknika, dantzarien eta ikuskizunean esku hartzen duten beste kolaboratzaileen arteko bileretan hasi zen erabiltzen. Egun, arte sorkuntzaren mugak gainditu ditu metodoak, eta beste eremu batzuetako talde lanetan ere erabiltzen da.

Claudia Dias (Lisboa, 1972) dantzaria, Fiadeiroren ikaslea eta ohiko kolaboratzailea dugu. Besteak beste, RE.AL-en ari da kolaboratzaile, João Fiadeirok gidatzen duen sorkuntza-estrategian interprete nagusi gisa, baita Konposizioa Denbora Errealean egitasmoaren garapenean, sistematizazioan eta zabalkundean.

2008an etorri zen estreinakoz Euskal Herrira, Bilboko La Fundicion aretoan “One woman show” dantza pieza aurkeztera, eta ordutik, bisita anitz egin du, dela dantza egitera, laborategiak zuzentzera edo sormen prozesuetan laguntzera.

“Gure asmoa, dantzariak teknika honetan trebatzea da”, diosku Matxalen de Pedrok, Horman Poster taldeko dantzari eta Muelle 3 dantza eskolako kideak. “Egindako lanaren emaitza datorren urtean aurkeztuko dugu, 2014ko BAD jaialdian. Laborategi honetan eta datorren apirilean egingo den tailerrean parte hartuko duten dantzariak antzezlan honetako interpreteak izango dira. Baina horren aurretik, teknika honen gainean lan egin izana premiazkoa izango da”. Laborategia, arte eszenikoetan lan egiten duten hainbat elkartek eta erakundek bultzatzen dute, hala nola Muelle 3, La Fundicion, Azala espazioa, Bilboeszena eta BAD jaialdiak.

Sormen prozesua talde osoaren esku
Arte eszenikoetan, bai antzerkian baita dantza garakidean ere, prozesua bera da artelana. Prozesuaren garrantzia erabatekoa da, hau da, pieza sortzeko orduan agertzen diren kontzeptuak zein ekintzak bilakatuko baitira antzezlan. Prosezua da bidea eta helburua. Arte eszenikoetan ematen den joera hori nabarmentzera dator, hain zuzen ere, KDE teknika. Berezitasuna zera du, sormen prozesu hori lan talde baten esku dagoela, kontziente indibidualetik taldearen kontzientera egiten dela jauzia.

“Hainbat formazio tailer dago egun, baina guri interesatzen zaiguna sorkuntzarako formazioa da”, azaldu digu de Pedrok, “eta teknika hau oso aproposa da horretarako, zuzenean sortzen hasi eta ikusleriarekin harremanetan jartzen baitzaitu. Ikerketa metodoa da baina oinarriak estetikoak ere badira. Kolektibo horren eraginez, etikaren eremuan murgiltzen zara”.

Orainari buruzko hausnarketa proposatzen du KDE teknikak, orain politiko, sozial eta kulturalaren gainean. Gure inguruan gertatzen ari denaz nork bere irakurketa du, baina badira hainbat kontu denok ulertzen ditugunak, eta horren ondorioz, batzen gaituen logika bat sortzen dute.

Sormenerako metodo honi esker, denbora errealean sortzea da funtsa, beti ere logika kolektiboa erabiliz, guztiok (bai dantzariek bai publikoak) uler dezaketen logika edota haria. “Irudi batetik bigarren batera pasatzean, inor ez galtzea da helburua” laburbildu digu de Pedrok.

Inprobisazioak teknika honetan izan dezakeen garrantziaz galdetu diogu: “Bai eta ez. Pieza izan daiteke bat-batekoa baina baita erabat konposatutakoa ere. Konposizio mota hau oso barneratuta izan behar duzu zuzenean inprobisatzeko. Irudiz osatuta dauden piezak dira, eta irudi batetik beste batera pasatzerakoan, logika kolektibo horri fideltasuna gorde behar diozu” dio dantzariak. “Eremu ezezagunean murgiltzen zara baina behin hodian sartuz gero, ezin duzu irten bukatu arte. Sartzen bazara norabide batean, logika jarraitzen duen punturaino jarraitu behar duzu, eta norabide hori bukatutzat jotzen duzunean beste norabide edota erabaki bat hartu behar duzu”.

Talde pentsamendua sortzen du KDE teknikak, denok uler dezakegun unibertso kolektiboa. Sormen prosezuotan garrantzitsua da bulego lana. Aldez aurretik kontzeptuak garatzen dira, hausnartu, erabaki, gero etorriko dira mugimendua eta ekintza. Logika saihestezin honek bat baino gehiago harrituko du.


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude