Erradikalena, bere printzipioei eusten diena

  • El Desvän del Macho ::Simplicis'

    Alehop!, 2013

Uda sasoia aproposa da eguneroko abiaduran albo batera uzten ditugun proposamenei erreparatzeko. Halakoa da, esaterako, beti hor egon den baina, argitasunari bizkarra emanda, bere bide propioa egiten duen El Desvän del Macho taldea. Arrasaten sortua da 80ko hamarkada bukaeran, eta bertan dago oraindik taldearen muina, baina edozein lekutakoa izan zitekeen, edo, hobe esanda, inongoa ez. Taldeari zentzua, nortasuna eta, finean, izana, JG Izcuek ematen dio. Musika, literatura, pintura, arkitektura, gastronomia eta beste hainbat diziplina artistiko modu ia obsesiboan kontsumitzen dituen arrasatearrak idazteko eta espresatzeko oso modu berezia dauka, gure koordenadatan parekorik ez duena, jarraitzaile gutxi baina fidelenak erakartzen dituena, eta beti haize kontra doana.

80ko hamarkada erdian, punka eta antzekoak nagusi zirenean, Izcuek Matrona Impudica taldea sortu zuen, erradikalen artean erradikalena, musika siniestroa, iluna eta gitarra makurrak errebindikatzen zituena. Gerora, Cancer Moon-en parte hartu zuen eta Anitua eta Suinagaren laguntzaz, Jugos de Otros eratu. Biek ala biek oso kritika onak jaso zituzten, baina garai hartako entzuleek eskaintza sinple eta zuzenak hobesten zituzten.

1989an, J.G.k Francisco anaiarekin eta Vicente Mijangosekin El Desvän del Macho sortu zuen. Munster, Ruta 66, Subterfuge eta beste batzuen bildumatan parte hartu ostean, mezu kriptikoz jositako Hermana Violencia (Nuevos Medios, 93) disko gordinak erakutsi zuen hirukoteak ez zuela kontzesiorik egingo. Stranglers, Killing Joke, Magazine… Punkaren baitan aurki zitezkeen birtuosismo eta iluntasun autentikoenetatik edan, pop-arekin ezkondu eta ezohiko proposamena lortu zuten, industrialaren aurrekaria ere bazena. Arrasaten inork gutxik entzun bazituen ere, Euskal Herriko eta Espainiako txoko ezberdinetako musika zaleak, edozerrekin konformatzen ez direnak, txunditu zituzten.

1996an, Madrilgo Alehop! zigiluarekin bizi osorako ituna egin eta Lumbar disko autobiografikoa kaleratu zuten; jantzi pop-rockeroagoa du, baina sanpler eta loop-ak erabiltzeaz gain, intentsitatea ere barra-barra du.

Lozorro luze batean sartu zen taldea eta 2008an Vida a partir del huevo kaleratu zuten. Kantuak borobilagoak dira, konponketak anitzagoak eta badirudi emaitza komertzialagoa dela. Hala ere, lan hau aurkezteko emanaldiak ordura arteko trinkoenak eta bortitzenak izan ziren. Puntu horretan, taldeak zuzenekoen eta diskoen kontzeptuak muturrera eraman zituen. Bietan maisuak!

Eta orain, Mexikorako single bat kaleratu ostean, Simplicis lan luzea oparitu digute, eta taldeak beti izan duen apartekotasun hori, konposatzeko abilezia puntakoena eta Today is The Day, Unsane eta antzeko gaur egungo talde post-hardcore obsesiboenak eraman dituzte arrasatearren puntura.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-22 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


2022-10-06 | Iker Barandiaran
Aske eraikitzeko suntsitu

Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Gehiago izan gaitezke

Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Euskal dantzarako frekuentzia guztiak

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]


2022-09-02 | Iker Barandiaran
Aitzindari eta ez ulertuak

1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]


2022-07-20 | Xalba Ramirez
Lasai ederrean egotearen ederra

Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.

1980ko hamarkadan eduki... [+]


2022-07-15 | Iker Barandiaran
Ez dute inor lapurreta egitera gonbidatuko

Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]


2022-07-01 | Xuban Zubiria
Hauskorra da uzta berria

Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]


2022-06-15 | Iker Barandiaran
Buztan-kolpe sakon eta ederra

Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]


2022-06-02 | Xalba Ramirez
Terapietarako balak

Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude