Fukushimari zesioa tankeka dario eta egia tantaka

  • Abuztua baliatu dute TEPCO konpainiako buruek aitortzeko Fukushiman, 7. mailako hondamendi nuklearra gertatu ostean, 3. mailako istripua ari dela gertatzen. Hasieratik isurtzen du ur kutsatua itsasora Fukushimak. Datu berri nagusia da enpresak bezala Tokioko gobernuak aitortu dutela egoera kontrolatu ezina.

Fukushimako zentralak Kyodo Newseko argazkian airetik irudi hau eskaintzen zuen abuztuaren 20an. Ur bazterrean ageri dira ezkerretik eskuinera hiru erreaktore lehertuak, eta laugarrena, erregai usatua altueran kokatutako piszinan daukana. Irudiaren erditi
Fukushimako zentralak Kyodo Newseko argazkian airetik irudi hau eskaintzen zuen abuztuaren 20an. Ur bazterrean ageri dira ezkerretik eskuinera hiru erreaktore lehertuak, eta laugarrena, erregai usatua altueran kokatutako piszinan daukana. Irudiaren erditik behe eta eskuin aldera ikusten dira turbina matxuratuak hozten erabilitako ur erradiazioduna metatzen duten tanke handiak.

Zertan izan da ezberdina uda honetan Japoniatik zabaldutako albistea, alegia milaka tona ur kutsatu, Fukushimako erreaktore matxuratuak hozteko usatu ostean tanke erraldoietan pilatuak, itsasora joan direla aitortu izana?

Batere antinuklearra ez den The Wall Street Journal egunkarian Moeko Fujii eta Phred Dvorakek honela laburbildu dute: “Oraingoan, lehenbiziko aldiz, konpainiak dio ez dakiela ur hori nondik atera den”. Kontrol faltaren aitortza izan da berria.

Maiatzetik baitzebiltzan ikertzen zergatik itsasbazterrean egindako zuloetan abendutik 17z biderkatu zen tritio maila. Uztail hasierarako %20 gehiagoz handitu zen. Berdin zesioa eta beste gai erradiaziodunak. Zergatik, ur kutsatuak ondo biltzen ari baziren?

TEPCOren eta Tokioko gobernuaren komunikazio kabineteen estrategiari jarraiki mugitzen diren gure hedabide nagusiek Fukushimako krisiaren inguruan hedatzen duten lainotan ez galtzekotan, bi urte eta erdiotan sinesgarritasuna erakutsi duten hedabide alternatiboetara jo beste biderik ez da. Harrigarria da zein gutxi ikuskatzen dituzten kazetariek The Fukushima Project-SimplyInfo bezalakoak, hain eskueran egonik.

Berrikitan honek helbide berria hartu du: Fukuleaks. Ezin izen hoberik aukeratu errudunek ezkutatu nahi dituzten jario erradiaktiboak argitara atera nahi dituen blog batentzako. Taldean egina, Fukushimakoaz batean eta bestean azaldutako analisi interesgarrienen bilduma egiten du, ikerlanak ere eskainiz. Laburbildu dezagun Fukuleaksek plazaratu berri duen How Fukushima leaks: nolakoak dira Fukushimaren jarioak? Bost motatakoak.

Hasteko, etenik gabeko isuria. Zentralaren lurpean doan ibaiak egunean 1.000 tona ur darama, zeinetatik 400 ateratzen diren erreaktoreak hozteko, gainerako 600ak ere hein batean kutsatuz. Inguruko itsasoa ikertzen ari diren zientzialariek ihes horri egozten diote parajeotako arrainetan hautemandako zesioa. Istripuaren hasieratik dirau eguneroko kutsaketak. Zundaketa bidez ikusi da lurpeko uren maila igo eta jaisten dela marearekin batera; bat eginik daude, beraz, lehorreko eta itsasoko urak.

Bigarrenik, zentralaren tunel eta eraikinetan pilaturiko urak. TEPCOk aitortu du badirela kableentzako hodiak ur oso kutsatuz beteak oraindik butxatu gaberik. Hodiotan baino askoz ur gehiago dago erreaktoreen eraikinetan, matxuratutako eltze handiak hozteko erabili direnak. Teorian horiek hormigoi artean daude preso, baina Fukuleakseko boluntarioek argitaratu dituzte Fukushimako eraikinen planoak, zeinetan ageri baitira 590 zulo lurpeko uraren mailaren azpian daudenak; horiei gehitu turbinen osagaiek eduki behar dituzten arrakala.

Hirugarren isurbidea, agerikoena: zentralaren milaka metro koadroetan eroritako urak biltzen dituzten estoldak zuzenean doaz itsasora, inolako iragazkirik gabe.

Inori entzun diozu ‘corium’?

Uda honetan TEPCOk aitortu duen 300 tonako isuriari dagokio Fukuleaksen zerrendako laugarren kutsadura iturria: tankeen akatsak. Konpainiak ezarritako tankeak diseinaturik daude aurrez ALPS irazki sistemaz erradiazioa gutxitu zaion ura pilatzeko, baina leku faltaz, horietan batere filtratu gabeko ur kutsatuak bota zituen. Kontua da orain arte galdu duten ur erradiaktiboaz haratago, bost urteko bizia kalkulatu zaien tankeok gutxiago iraungo dutela osorik, esandako erabilera okerragatik.

Bosgarren isuria, eta ziurrenik nagusia, osatzen du zentralaren zorupean metatutako ur kutsatu masa handiak. TEPCOk berak abuztuan onartu du erreaktoreen azpiko ur pila handi hori mugitzen ari dela itsasorantz. Hau kasik ez dute aipatzen hedabide nagusiek 300 tona famatuekin itsututa, baina ez, zorupeko putzu honek bestelako garrantzia izango du aditu batzuek uste duten moduan laster itsasora iristen denean.

“Kezka horri gehitu behar zaio –bukatzen du sintesia Fukuleaksek– TEPCOk ez dakiela edo ez duela esaten non dagoen hiru erreaktore matxuratuetako erregai urtua. Horra ezagutzen ez dugun faktore izugarria: ea urtutako erregai horretatik zenbat nahastu den lurpeko ur masarekin. Ezagutzen da 1 eta 3 erreaktoreen azpiko ura oso erradioaktiboa dela, baina 2 erreaktorearen eraikina oraindik ez da analizatu, erradiaziorik txikieneko guneetan ere arriskutsuegia zelako harantz langilerik bidaltzeko”.

Hau ez dio Fukuleaksek bakarrik Abuztuaren 23an El País egunkariak elkarrizketatu zuen Luis Etxabarri OCDEko agentzia nuklearraren zuzendari bilbotarra. “Fukushima no dejará de ser un peligro hasta dentro de varios años” titulua darama elkarrizketak, kazetariak sarreran dion arren lasaitasuna zabaldu nahi duela hango larrialdiaren inguruan.

Etxabarrik aitortzen ditu gauza garrantzitsuak: egoera oso zaila dela, 30 edo 40 urte beharko direla zentrala eraisteko, ur kutsatua iristen ari dela itsasora, egoera oraindik ez dagoela kontrolaturik... eta Fukushimako hiru erreaktoreren nukleo urtuek inguruko guztia suntsitu dutela: “Han badago leku bat inor iritsi ezin dena. (...) Egoera izugarri zaila da, ez dago mirarizko soluziorik. Kutsadura hori guztia, iristeko modurik ez dagoen nukleo hondatu horiek...”.

Etxabarrik ez bezala Fukuleaksek aipatzen du hitz madarikatua: coriuma. Coriuma sortzen da istripu nuklearretan, erreaktoreen muinean –core ingelesez– elkarrekin nahastuta urtzen direnean erregaiak dauzkan uranioa eta plutonioa, eta erreaktore barruan ipinitako gainerako gaiak: zirkonioa eta bestelako aleazioak, erregaiei eusteko barra eta beste mekanismoak, erreaktorearen ontzia eginik dagoen altzairua bera, errefrijerazioko hoditeria, eta abar.

Naturan existitzen ez den gai berri hau oso ahalmen handikoa, toxikoa, erradioaktiboa, beroa, trinkoa eta korrosiboa da. Baina non dago Fukushimako hiru erreaktoreetan sortu den coriuma? Inork ez dizu esango. Hasteko, hitza bera tabu delako industria nuklearrarentzako. Bigarrenik, inor ezin delako jakiteko adina hurbildu.

TEPCOk aipatu duen aldi bakanetan esan du erreaktoreen azpian egon behar duela coriumak. Aldiz, Fukuleaksek aztertutako dokumentuen arabera, Txernobylen ikusi zen masa gori hori alboka ere lekualdatu daitekeela. Fukushimako corium izenda ezinak, hozteko premian jaurtikitako urarekin erreadioaktibitateak itsasoratzen darrai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora jaurtitzen hasiko da Japonia, arrantzaleen eta ekologisten protesta artean

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Fukushimako ur kutsatua itsasora botatzea onartu du Japoniako Gobernuak

Apirilaren 13an Japoniako Gobernuak erabaki du Itsaso Barera isuriko duela 2011n Fukushiman istripua izan zuen zentral nuklearrean pilatutako ur erradiaktiboa. Bi urte iraungo du operazio honek. Egun kutsatuak diren eta itsasora isuriko diren 1,25 milioi tona ur hauek... [+]


“Erradionegazionismoa” ala erresilientzia: Fukushima bizigarri bihurtzeko taktikak

Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, Japoniako Fukushimako Daiichi zentral nuklearrean istripua, 2011ko martxoaren 11ko tsunamiak eragindakoa. 1986ko Txernobylgo istripua eta gero, larritasun hein berekoa errepikatu zen 25 urte berantago. Hamarkada pasa da, eta dirudienez... [+]


2021-03-11 | ARGIA
Fukushima 2011-2021: Japoniako herri mugimenduek zabaldu nahi dituzten 10 ikasgai nagusiak

Martxoaren 11 honetan betetzen dira 10 urte justu Fukushimako Daiichi zentral atomikoaren lau erreaktoreak matxuratu zirenetik, lehenik lurrikarak eta ondoren maremotoak astinduta. Istripu hartatik eta geroztik –eta urte luzeetarako– laga dituen ondorioetatik... [+]


2020-10-16 | Axier Lopez
Fukushiman kutsatutako milioi bat tona ur itsasora botako du Japoniako Gobernuak

Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.


Fukushimako ur kutsatua Ozeano Barean isuri nahi du Japoniako Gobernuak 2022tik aurrera

Ura metatzen ari da erreaktoreetan 2011ko hondamendiaz geroztik, eta lekurik gabe geratzen ari direla esan du Japoniako Ingurumen ministroak.


Fukushimako haurrek ere badute ‘Ingurumen Gunea’, kutsadura zein polita den ikasteko

Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu... [+]


2019-03-11 | ARGIA
Fukushimako hondamendiaren 8. urteurrena: TEPCOk erreaktoreen irudi berriak erakutsi ditu (bideoak)

Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]


Eguneraketa berriak daude