Venusen istorioak

  • Anaïs Nin ::Venusen delta

    Txalaparta, 2013

    Itzultzailea: Garazi Arrula

Anaïs Nin ezaguna da bere bizitza biltzen duten Journals (1931-1971) izeneko idazlanengatik. Gaurkoan ez ditugu mintzagai izango, baina noizbait ere irakurtzea gomendatzen dizuet. Nin idazlea zen, bai, baina edozeren gainetik emakumetzat zuen bere burua, eta bi kontzeptu horien batasunean oinarrituz jorratu zuen bere ibilbide literarioa.

Eskuartean duzun Venusen Delta, aberats anonimo baten enkarguz atalka idatzitako narrazio erotikoen bilduma da, 70eko hamarkada arte liburu gisa agertuko ez zena. Diru premia zela eta, Henry Millerrekin elkarlanean ekin zion aberats horren beharrak asetzeari. Agurearen baldintza argia zen: “sexu esplizitua” deskribatzen zituzten narrazioak idaztea, orrialde bakoitza dolar baten truke. Hasieran lortu bazuten ere, Nin ezin izan zen luzez pornografia hutsa idaztera mugatu eta, ahots propio bat garatzen hasia zuela konturatuta, sexu-jardun mekanikoa deskribatzetik urrunago joan zen. Berak uste zuenez, Pandoraren kutxak sentsualitate femeninoaren misterioa gordetzen du, paralelismo ezin hobea, hain zuzen ere, Venusen Delta deskribatzeko. Izenburuan ageri den hitz jokoak, sexuaz mintzatzeko joera misteriotsu eta sentsual horri erreferentzia egiten dio eta, bide batez, bada emakumearen sexu-organoa aipatzeko modu ederragorik?

Venusen Delta
sexu harremanei buruz idazten duen literatura dela esan daiteke. Hamabost narrazioetan barrena, sexu harreman infinituei buruzko istorioak aurkitzen ditugu: homosexualak, nekrofilikoak, lesbikoak, intzestu bidezkoak, eta guztiak inongo aurreiritzi eta taburik erakusten ez duen hirugarren pertsona neutro batean kontatuak dira, nahiz eta, kasu gehienetan, emakumearen ikuspegitik jorratuak izan.

Plazera, hemen ulertzen den bezala, ez da gorputzen arteko kontaktuaz bereganatzen den zer soil bat. Istorio bakoitzak badu sexu gosearen pizgarri gisa aritzen den elementu afrodisiako propioa; malkoak, barreak, beldurrak, ametsak, fantasiak, aurpegi ezezagunak, promesak, jelosia, etab. Irudimenezko eta emoziozko lengoaiari lotutako osagaiak dira, hain zuzen ere, sexu-jardunaren eszena bakoitzari bere eduki magikoa, ehundura berezia, gaineratzen diotenak. Beste modutan ezin genezake literaturaz mintzatzen aritu, eta film porno soil bat ikustearekin nahikoa izango litzateke.

Ongietorria ematen dizut, irakurle, irudimenezko plazer ezustekoenera.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude