Irailean jarraitzen du bertso tourrak. Jaigiroa eta eguraldia lagun, saio bereziak aurkituko dituzu, urtean zehar bertsoa sartzen ez den eliza eta leizeetan, adibidez. Urteroko zita, publikoan bertsolari handiak eta oholtzan izan daitezkeenak biltzen dituena, Lizardi Saria izaten da, Zarautzen. Kanporaketak abuztuaren 29an eta 30ean egingo dira Ur-Pekoak elkartean, afalostean. Finala beti frontoian jokatu da, baina aurten Modelo aretoan egingo da (Zigordia kalean), 22:00etan. Bat-bateko finalean bertan banatzen da bertso jarrien Basarri saria. Aurten bertsolaria jaio zeneko mendeurrena ospatzen ari dira, eta bertso sortak jartzeko gaia Basarri bera izan da.
Irailak 7. Donostian, Euskal Jaietan 500 lagun biltzen ditu bertsoak Konstituzio Plazan. 22:30etan hasita ariko dira Sustrai Colina, Uxue Albedi, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga.
Irailak 8. Elorrion jaialdia egingo dute 18:30etan plaza bete jenderen aurrean. Fredi Paya, Jon Maia eta Jone Uria ariko dira.
Irailak 9. Zizurkil beheko jaietan, 22:00etan hasita eta Amaia Agirreren gaiak berme dituela, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Silveira ariko dira.
Irailak 11. Bermeon, Artza frontoian 22:00etan hasita, luze-zabalean ariko dira Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iratxe Ibarra. Txapelketetan bertsolariak bezain ezagun egin den Bernardo Mandaluniz ariko da gai-jartzen.
Irailak 14. Larresoron bertso bazkaria. Otelore elkarteak antolaturik, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ariko dira.
Irailak 15. Zigoitia Euskaraz festaren barruan, Mairuelegorretako kobazuloan, 11:30etan, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi lamiak aurkituko dituzu. Donostiako Aiete auzoan barrena erronda egingo dute Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok, 10:00etan Munto baserritik abiatuta.Antzeko formatoa baina poteoan, Legution, Ander Sorozabalek eta Izar Mendigurenek, 14:00etan herriko plazan hasita.
Galdakaon urteroko bertso saioa egingo da, 19:30etan Kurtzeko plazan. Arkaitz Estiballesen gaiei erantzunez ariko dira Maialen Lujanbio, Julio Soto, Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano. Festetan bertso bazkaria ere egingo da (irailaren 21ean) eta Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue ariko dira.
Irailak 16. Lezon, urteroko jaialdia egingo dute 19:30etan plazan. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus ariko dira.
Irailak 21. Iturenen, Joaldunen egunean baserriz baserri ariko dira bertsolariak ardi-larruen artean, eta bazkalondoan ere beste saio bat egingo dute.
Irailak 27. Bertsoa eta dantza uztartzen dituen Errimak oinetan emanaldia eskainiko dute Bilbon iluntzean, Bilborock aretoan (ordua zehazteke).
Irailak 28. Iruran jaialdia egingo dute, 22:00etan San Migel plazan. Hemen ere Amaia Agirre ariko da gai-jartzen, eta bertsotan, berriz, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Miren Amuriza
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.