Irrintzika etorri da, tximisten irrintzika, uda sapa. Eta bero hezeak harrotu egiten du, baita makurrena ere. Berozale amorratua izaki, gaztainondoa lorez orain harrotzen da, gainezka dario. Bi lore ditu, arra eta emea. Hostajearen gainean, arren zima larua harro erakusten du. Haizeari eskainitako kalparrak lore horien polena hedatzea erraztuko du. Hostopean babestuta ireki diren lore eme lotsatiak ernalduko ditu polen horrek.
Nabarmena da gaztainondoaren harrotasuna. Urrutira ere erraz igarriko diozu: ardi-larrua jantzi duen otsoaren itxura du, zuhaitz berdeen artean, poteko horail oxigenatutako ileordea jantzita... Horrelakoak erabiltzen dituenak usainaz ere urrutitik tankera hartzea nahi. Eta gaztainondoaren lore arrari ez dario nola-halako usaina: lodi, sarkor, mingatz, sudur mintz askoren iritziz kiratsetik hurbil. Umetako oroitzapena dakarkit gaztainondoak, urtero: gure etxepean zen ile-apaindegitik, batez ere larunbatetan, ile pintatu berria karda-karda egin eta laka usainezko amaierarik gabeko arrastoa utziz ateratzen ziren emakumeak. Asteburuko lanei ekitera, dirua gordetzen zuten papoa tente asko!
Gaztainondoaren lorearen usaina ez da, baina, emearen aiekakoa, arrarena baizik: gizonaren hazi edo espermarekin lotzen da. Usaina halakoa omen du. Eta “omen” hori kendu egin beharko nuke, jende askok egindako aipamena izateaz gain, neronek ere hala uste baitut. Botanikaren amona den Lineok ere hala zioen: intxusak, ezkiak eta gaztainak esperma usain nabarmena duten loreak zabaltzen dituzte.
Sadeko Markesak gaia zorrotz asko azaltzen duen ipuina idatzi zuen gustura asko biziko nuen 1788 hartan: La fleur de châtaignier. Bertan, apaiz gazte bat saiatzen da emakume nerabe bati azaltzen gaztaina lorearen usainak gogora zer dakarkion. Donatien Alphonse François markesak apaizaren larrutarako gogoa sotanapean bista askoan azaltzen du, ezkontza eskaerak gaztainondoen azpian egiten zirela esanarazi besterik ez zionean...
Gaztainondoaren loreak gizonaren haziak bezala poliamina berezi bat du, espermidina, alegia. Landareetan loreen eta fruituen bilakaeraren suspertzaileetako bat da. Animaliotan, hazkundean eta zelulen heltzean zeresan handia du...
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Beste arerio bat du gaztainondoak (Castanea sativa), lehenaz gain: Dryocosmus koriphilus. Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.
Negua kimuaren barruan igaro duten harrek, udaberrian, hosto berrietan, kozkor gorriztak sortzen dituzte... [+]
Alaba bakarra eta gaztaina bakarra, galdu egiten dira. Hala dio esaerak. Hortik ote dator ezkontza eskaerak gaztainapean egitearen ohitura? Izan ere gaztaina, Castanea sativa, zer ez da izan! Etxea izan dugu gaztaina: eraikuntza, altzari, busti-lehorrerako baldo, lepotar eta... [+]
San Agustin gaztaina, abuztuaren amaian, irailaren hasieran Andra Mari gaztaina, Betulaza bezala. Baita Goiz gaztaina edo Arrate gaztaina. Egosteko egokiak diren Bentogorri, Legerio eta Azkoitia gaztaina goiztiarrak. Gero, azaroa artean mordoa. Latza, edo Horitxo latxa, gure... [+]