Estatuak eraikitzen hasi ziren garaian kokatzen gaitu saio honek, Erdi Aroan. Estatu haietatik landa bazeuden ere herriak. Gurean Batzarra zen gobernatzeko modua. Europan herriek erregearen armada behar zuten, subiranotasuna gordeko bazuten.
Nafarroako Erresuma hizpide: erregea espanturik gabe sartu zen Batzarrean, alta, herri-batzarrak ez zuen gehiago erabaki harrez gero.
XI. mendera arte herritarrek bazuten herri batzarretan parte-hartzea. XII. mendean jada jauntxoek besterik ez. Hiriak sortzen hasi ziren. Erresumaren babespeko jauntxoek herri batzarrak barreiatu zituzten, Nafarroan ez, artean. Gazteluko monarkiak euskal herri handietan kontzeju itxiak ezarri zituen. XVIII. mendean bere eragina txikia bazen ere estatua nagusitzen hasi zen. Kontzeju “ireki”en ahalmenak murriztu ahala udalak indartuz joan ziren kontrol batzar legez. Estatuaren burokrazia sendotu zen. Ondorioa: jendeon arazoak estatua konpontzen hasten da, herriarekiko hurbilekoa den auzotarra hiritarra bilakatzen doa. Herria kolokan izatera pasa zen.
Sastren hitzetan botoaren araberako eredua da egungo demokrazia. Alta, erabakiak politikoek hartuak dira aldez aurretik. Agintariek ez dute zuzentzen, estatuaren zerbitzariek baizik. Zuzeneko demokraziaren funtsa gauzatzeko herritarren batzarra beharko lirateke.
Horrela segitzen du: “1512an –diote estatuzaleek– Espainiak Nafarroa, gure estatua, konkistatu zuen. Estatu hori berreskuratzera goaz”. Haatik, Nafarroako Erresuma sortu baino lehen, euskal herriak herri batzarrek gobernatu zituzten.
Batzarra, urra baledi ataleko egilearen zenbait aburu: batzarrak komuna zaintzen du, herri-arima alegia. Batzarrak auzolanak konbokatzen ditu. Sastreren gusturako, auzolanak baino, auzo-arteak du garrantzia. Batzarrak, elkarrenganako begiruneaz gain, denbora behar du. Hots, komun denak debatea behar du.
XXI. mendearen atarian eratu zen Udalbiltza. Kultura politiko horretan ikusten du Sastrek batzar subiranoa. Udalbiltza (bir)eraikitzen ari direnentzat saio gomendagarria da berea. Bere urratsetan sakontzea gomendatzen diot orori. Era labur samurrean emandako urrats-saioa da. Premisa bat azkenik: gure munduan, gauza komuna pentsatzeko, kapitalismotik eta estatutik at jarri behar dugu gure burua.
Batzarra, gure gobernua
Pablo Sastre
Elkar, 2013
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]