Kontzertu ugarik utzitako momentu ahaztezinak bildu zituen Jon Urbek, Ikor Kotx ezizenez. Begiak, senak eta abileziak ehizatutako 200 bat une dira, Gaztelupeko Hotsak-en KajoitxuBaltza sailak argitaratuak.
1986tik 2006ra bitartean eginak diren argazkien artean perla galantak aurki daitezke: Etsaiak taldekoak kontzertu batean gurutze handi bat erretzen, Negu Gorriak kamioi batean Donostiako epaitegi aurrean jotzen, Kuraiako abeslaria gitarra kaxa baten gainean zutik ikusleen gainean surfean, BB King bi eskuak belarrietara eramanda gustura irribarrez, Hertzainak edo Delirium Tremens taldeen argazkiak, Ice T rapero amerikarra sorbaldan ikurrina jarrita eta Fermin Muguruzarekin Zaldibian abesten, buru atzean duen argiagatik aingerutxoa ditudien La Pollako Evaristo, Niko Etxart ke artean, The Wailers-ekoak Hernanin, RIP, Sorkun, Tijuana in Blue, Manu Chao, Exkixu, Iggy Pop, Berri Txarrak, Deabruak Teilatuetan...
Gehienak zuzeneko kontzertuetan ateratako fotoak diren arren, taldeen erretratugile aparta da Kotx. Horren adibide ditugu hainbat talderen diskoetan ageri diren argazkiak: Kojon Prieto y los Huajalotes komikoak edo marihuana landare artean King Mafrundikoei ateratakoa kasu.
Liburuaren parterik garrantzitsuena zuri beltzeko eta koloretako argazkiok badira ere, hainbat pertsona ezagunen hitzak ere irakur daitezke aitzin solas gisa. Tartean, Fermin Muguruza, Ion Garmendia “Txuria” eta Iker Barandiaran.
Lan bikaina egin zuen Kotxek. Ziurrenik, denboraz balioa irabaziko du gainera. 1990 eta 2000ko hamarkadetan Euskal Herrian izan den panorama musikal oparoaren argazki orokorra da.
Rock&Klik!
Euskal Herrian
Ikor Kotx
Paper Hotsak / KajoitxuBaltza, 2006
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]