Balenciagak jantzitako izarrak

Ava Gardner.
Ava Gardner.

Lau hamarkadatan 20 film baino gehiagotan lan egin zuen Cristobal Balenciagak emakumezko aktoreen jantziak diseinatzen. Orain, Balenciaga Museoak eta Pedro Usabiaga argazkilariak jostunak zinemarekin izan zuen harreman hori bildu nahi izan dute. Piéges (1939), Nuits d’alerte (1946), Anastasia (1956) eta North by Northwest (1959) dira film horietako batzuk. Balenciagak jantzi zituen aktoreen zerrenda are deigarriagoa da: Elizabeth Taylor, Ingrid Bergman, Marlene Dietrich, Ava Gardner, Grace Kelly...

Argazkietako batean Marlene Dietrich ageri da Paris When It Sizzles (1964) filman, auto batetik irten berri, gona zuzenaz eta patrikadun jakaz osatutako boli koloreko traje bat soinean. Anastasia (1956) pelikularen argazkian Ingrid Bergmanek kolore bereko zetazko soineko bat darama, bi xingola brodatuz apaindua. Erakusketako alerik ederrenetakoa Ava Gadnerrek The Angel Wore Red (1960) jantzi zuen gaueko soinekoa da. Filmaren izenburuak aingerua gorriz janzten zela dioen arren, “munduko animaliarik ederrenak” (hala esaten zioten Ava Gardnerri) daraman soinekoa zetazko gaza beltzez egina da, erpinean amaitzen den eskote zabalekoa. Eskuineko uhalean paparreko bat du apaingarri, eta handik zintzilik ehun bereko exarpea.

Baina hori guztia argazkitan soilik ikus daiteke, argazki erakusketa baita. Faltan botatzen da jantziak bertan ikusi ahal izatea. Horregatik, erakusketa toki ezin hobean dago, museoan getariarraren nahi adina jantzi ikusi (eta ia ukitu) daitezkeelako. Eta Getariako kaleetan Balenciaga mutikoa imajinatu dezakegulako, Casatorreko markesaren soinekoek liluratuta, egunen batean halako jantziak diseinatuko zituela ametsetan, zinemako izarrik handienak bere artelanentzat mihise izango zirela susmatu ere egin gabe.

Zinema, Balenciagaren amets bat

Erakusketa Non: Cristobal Balenciaga Museoa, Aldamar Jauregia, Getaria. Noiz: urriaren 13a arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomendioak
2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2017-08-04 | Axier Lopez
Historia ofizialetik kanpo

Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.


2014-07-29 | Sustrai Colina
Persepolis

Persepolis: Marjane Satrapi.

L’Association (frantsesez)
Norma Editorial (Gaztelaniaz)


Euskalduna eta zoriontsua

Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza bidaia: Karmelo Ayesta.

Utriusque Vasconiae, 2013


Kartzelako angelu itsuak

Hemen naiz, ez gelditzeko baina: Markel Ormazabal.

Txalaparta, 2014


Eguneraketa berriak daude