"Kontua da arerioa baino urrats bat aurrerago joatea, ahal den maila gehienetan"

  • Fisiologo da, ikerlari, aditu, eta goi mailako kirolarien entrenatzaile. Goi mailako zientzialari da, mailarik goreneko kirolgintzan.

Iñigo Mujika Anton (1968, Iruñea) Soin Hezkuntza eta Kirol Zientziak ikasketak eta bi doktorego ditu eginak, Giharren Ariketaren Biologian lehena, eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan bigarrena.
Iñigo Mujika Anton (1968, Iruñea) Soin Hezkuntza eta Kirol Zientziak ikasketak eta bi doktorego ditu eginak, Giharren Ariketaren Biologian lehena, eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan bigarrena.Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Izaki bizidunen ehun eta organoen funtzionamenduaren ikasketa da fisiologia. Nola lan egiten du goi mailako kirolari baten organismoak?

Goi mailako edozein tresnak bezala: zehaztasun handiz! Gizaki arruntak funtzionatuko lukeen modu berean funtzionatzen du, baina askoz ere balio, zehaztasun eta gaitasun handiagoarekin. Goi mailako errendimendua, ordea, ez da bakar-bakarrik genetikaren ondorio, ingurumenak ere eragiten du, moldatzen du errendimendu hori. Genetikarik onena izanik ere, landu ezean, ez zara txapeldun izango. Eta alderantziz, entrenatu eta entrenatu arren, dohain berezkorik ez baldin baduzu, nekez iritsiko zara txapeldun izatera. Bien beharra dugu goi mailako kirolari izatekotan.

Nola uztartzen dira goi mailako kirola eta kirol herrikoia?

Maila apalean kirola egiten hasi eta iristen da asko goi mailara, dohainak eta prestakuntza lagun dituelarik. Inor ez da munduko txapeldun edo Europako txapeldun jaiotzen. Bi mundu ezberdin dira goi mailakoa eta kirol herrikoia, batak ez du bestea kentzen. Bata da Joko Olinpikoetako maratoia, eta bestea, guztiz ezberdina –baina bateragarria, hala ere–, gure hiriburuetan egin ohi diren maratoietako batean parte hartzea, non bere burua prestatua duen edonork parte hartzen ahal duen. Biek dute lekua gaur egungo gizartean.

Goi mailakoa izan nahi izaten du kirolari herrikoiak…

Baina ezinezkoa da. Besterik da nork bere dohainen eta adinaren araberako prestakuntza egitea. Prestakuntza, azken finean, denbora da, eta hala ere, dena delako kirolari horrek lor lezakeen mailarik gorena lor dezan, ez besterik. Guztiok nahi izaten dugu gure marka ontzea, hobetzea… Guztiz txalogarria zait hori: maratoia lau ordu eta erdian egin duen maratoilariak hurrengo batean lau ordu eta hogei minutuan egin nahi izatea 42 kilometroak guztiz arrazoizkoa da, ondo iruditzen zait. Baina horrekin batera, maratoilari horrek jakin behar du inoiz ez dela Martin Fizen pareko izango, ez dituela haren markak hautsiko. Edo Quebrantahuesos bizikleta lasterketa hamalau ordutan egiten duen txirrindulariak jakin behar du ez dela inoiz Miguel Indurain izango.

Prestakuntza denbora da, esan duzunez.

Konparazio batera, maratoi jakin bat prestatzeko, uda beharko duzu, baina maratoi bat eta bi eta hiru egin ahal izateko, urteak behar dituzu. Urteek efizientzia mekanikoa ematen digute, eta horrekin batera, abiadura zehatz batean gero eta modu ekonomikoagoan lehiatu ahal izateko gaitasuna. Alegia, orduko hamar kilometroko abiaduran lasterketa egiteko halako oxigeno kopurua kontsumitzen duen kirolariak, prestakuntza bidez lor lezake –eman dezagun, hiru urtean– abiadura hartan bertan korrika egiteko oxigeno kopuru txikiagoa erretzea. Kontsumoa txikiagotzea, alegia. Beste era batera esanda, ibilgailu batek gaur egun ehun kilometro egiteko zazpi litro behar baldin baditu, denborarekin –gure entrenamenduarekin–, zazpi litro ordez 6,2 beharko lituzke. Efizientzia mekanikoa eta gaitasun metabolikoa areagotzea da kontua. Gure gaitasun fisikoa hobetzeko modu garrantzizkoak. Entrenamenduaren bitartez lortzen dugu hori.

Entrenamendua da gakoa, berriro.

Badira pertsona batzuk efizientzia hobea dutenak, berez, sortzez. Genetika. Baina efizientzia hori, oro har, entrenamendu bitartez hobetu liteke. Asko ere ez, baina hobetu. Eta hobekuntza horrek, txikia izanagatik ere, eragin handia du iraupen luzeko kirol errendimenduan.

Uste genuen entrenamendua ez zela lehia aurreko prestakuntza besterik. Zuri irakurri dizudanez, ordea, batera datoz entrenamendua eta berrindartzea, eta era berean, hor dira doiketa, desentrenamendua eta, are, gehiegizko entrenamendua ere!

Eta elikadura, eta gehigarriak, eta altitudeko entrenamendua… eta beste hainbat elementu. Goi mailako entrenamendua gai erraza izango balitz, ez legoke unibertsitate ikasketarik, doktorego programarik, masterrik, federakuntza titulaziorik… Etxegintza ez da, besterik gabe, adreiluak bata bestearen gainean jartzea, ezta? Hori baino konplikatuagoa da, horregatik behar dira, etxea egitekotan, Arkitektura ikasketak. Askotan diot: iraupen luzeko entrenamendua ez da telekomunikazio ingeniaritza, ezta astrofisika ere, baina ezinbestekoak ditu ezagutza eta jakintza.

Noizdanik dira beharrezko ezagutza eta jakintza hori? Kirol zientzia, esan dezagun.

Garai batean kirola ez zegoen orain bezain zabaldua. Gaur egun mundu osoak hartzen du parte, kirol guztietan ere! Mundu guztiak parte hartzen duelarik, gero eta zailagoa da inor mundu osoko kirolariei gailentzea, hori da koska. Horregatik da zaila goi mailako kirolari bilakatzea, mundu osoan ari garelako kirolean, mundu osoan ari direlako futbolean, mundu osoan ari dira korrika... Beharbada, lehiakortasuna ez da neurri berekoa curling-ean, herrialde gutxik hartzen baitu parte horretan. Baina gainerakoan, ezinezkoa da munduan zeharo zabalduta dagoen kirol batean neska ala mutil bat ezerezetik azaltzea –goi mailako zientzialaririk gabe, entrenatzailerik gabe, elikadura aditurik gabe, psikologorik gabe…– eta inguruko guztiei irabaztea. Ezinezkoa da.

Goi mailako kirola zientzia da?

Ez da zientzia, baina badu zientziatik. Eta zientziak, kasu honetan, emaitza onak ziurtatzen ez baditu ere, “asmatzeko” aukera handiagoak eskaintzen ditu. Norbait iritzira entrenatzen badugu, huts egiteko aukera handia da oso. Nekez emango du bere onena lehiaketa egunean, adibidez. Zientziak entrenamenduaren prozesu osoa kontrolatzen laguntzen digu eta, prozesuaren ondorioz, emaitza ona sarriagotan lortzea: nahi dugun egun jakin horretan gure kirolariak maila gorena eman dezan lortuko dugu.

Maila gorena emateak ez du esan nahi, nahitaez, irabaztea. Jo dezagun, zientzia ehun ziklista batera –Itzulian nahiz Emakumeen Biran– laguntzen ari da. Ehun horietan nor gailendu behar da?

Bikaintasuna da helburu, baina maila guztietan. Esan nahi da, bikaintasuna behar duzula kirolariari dagokionean ez ezik, baita zuzendari, entrenatzaile, mekanikari, auto eta autobus gidari, elikadura aditu, bizikleta ekoizle, biomekanikari eta gainerako guztiei dagokienean ere. Ondokoak baino hobeak izaten saiatu behar dugu, denok. Bikaintasuna denoi dagokigu. Kontua ez da zure taldean beste inor baino txirrindulari hobea izatea. Hori baino gehiago da.

Eta hala ere, maila horietan guztietan ere inor baino hobeak izateak ez dakar, ezinbestez, garaipena.

Zientziak aukerak ematen dizkigu, lagundu egiten digu, ez besterik. Ez da zientzia zehatza, zorionez. Bestela, kirolariak hartu eta laborategian sartuko genituzke, froga batzuk egin eta horien emaitzen arabera dominak banatu: urrea, zilarra eta brontzea. Kito. Zorionez, hor dira beti lehiaketak, eta lehiaketan ohi diren ezuste eta “istripuak”. Nola lortzen du Osasuna futbol taldeak, noizean behin, Barçari irabaztea? Nola lortzen du Euskaltel-Euskadiko txirrindulari batek lasterketaren batean Nibali baino hobea izatea? Dena ez da zientzia, zorionez.

Irabazten denean, lanaren ondorio da emaitza. Irabazten ez denean, aldiz?

Irabazi zein ez, kirolariak bere gaitasunaren neurria eman duen ala ez aztertu behar da beti. Neurria ematen ez denean, derrigorra da azterketa sakona: entrenamendu plangintza, doiketa, azken orduko prestakuntza, elikadura, material hautaketa, kirolariaren urduritasuna…

Psikologia…

Zenbaitek uste du arazo psikologikoak direnean bakarrik jotzen dugula kirol psikologiara, baina hurrik ere ez! Kirol psikologiak hainbat teknika eskaintzen dizkigu, eta arazorik ez denean ere lagungarri dira teknika horiek. Arazorik ez izateko erabili behar dugu psikologia, eta entrenamendua optimizatzeko. Errendimendua kirolariari dagokion mailakoa ez denean, horren arrazoia aztertzea dagokigu. Irabazten dugunean ere egin behar da azterketa, hala ere.

Uste nuen ospatu besterik ez zela egin behar orduan.

Ospatu, bai, baina aztertu ere bai. Irabazteak ez du esan nahi lasterketa perfektu egin dugunik, perfektu lehiatu garenik. Izan liteke, baina ez nahitaez. Huts eginda ere irabaz liteke. Igerian irabazi, azterketa egin eta esan dezakezu: “Ez da irteera ona izan, izan zitekeen bezain azkarra ez da izan. Bi ehunen jaitsi nezakeen nire denbora”. Hamar urte eman ditut Eneko Llanos prestatzen. Urte horietan lasterketa asko eta asko irabazi ditu Enekok, baina lasterketa perfektuak bizpahiru egin ditu. Galtzerdiak hautatzen ere huts egin liteke! Azkeneko kilometroan oinetan babak atera bazaizkizu –esate baterako–, galtzerdi horiek ez zirela egokiak esan nahi du, adibidez. Beti da zer ikasi, zer hobetu, eta horretan saiatzen ez bazara, arerioari zure mailara iristeko aukera ematen ari zara, eta kontua da arerioa baino urrats bat aurrerago joatea, ahal den maila gehienetan.

Nola jakin arerioa baino aurrerago ari zaren?

Hasteko, emaitzak dira neurria, emaitzek erakusten dizute arerioa baino aurrerago ari zaren ala ez. Horretarako, bistan da, beharrezkoa dira ikerketa eta garapena, eguneratuta bizitzea, besteek egiten duten ikerketa eta garapenaren jakinaren gainean eta, gainera, zeureak beste inorenak ez diren ikerketa proiektuak izatea. Horiek zureak beste inorenak ez dira, besteek ere jardungo dute lanean, baina zuk zeure ikerketa lerroa garatzen baduzu, ikerketa aplikatua, horixe duzu alde.

Goi mailako kirolaren helburua ikuslea gozaraztea da.

Eta ikuslea gehiago gozatzen da errendimendua handiagoa denean, kirolaria azkarrago dabilenean –ez alferrik altius citius fortius zioten latinez!–, eta, azkenean, garaipena lortzen denean.

Noiz arte da kirolaria citius, altius, fortius? Noiz hasten da gainbehera?

Gainbehera? Erresistentziazko frogetan, esate baterako, gero eta gehiago irauten ari dira kirolariak. Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, Hawaiiko Ironman frogan hamar lehenen adina 27 urtekoa izatetik 34 izatera igaro da joan den hogeita hamar urtean. Eta gero eta azkarrago dabiltza, gainera! Eneko Llanos, adibidez, sasoirik onenean dago, eta 37 urte betetzekoa da azaroan. Jakina, gero eta gehiago dakigu entrenamenduari buruz, elikaduraz, gorputzaren zaintzaz… Baina gainbehera derrigorra da, eta etortzen da. Ezer egiten ez badugu, 38 urterekin dohainak galtzen hasten da gure organismoa. Eta, esaterako, 40 urtetik gora oso zaila da goi mailako kirolak dituen eskakizunak betetzeko gai izatea: indarberritzeak duen garrantzia ikaragarria da, eta adin batetik gora, egun batetik bestera indarberritzea oso neke da.

Egun batetik bestera indarberritzea. Horixe zaigu harrigarri, hiru astean ziztuan, tximistaren pare dabiltzan ziklistek duten ahalmena. Eta laster da esaera: “Horiek ez dabiltza aspirina hutsa harturik”. Badira elikagai gehigarriak…

Goi mailako kirolariaren eskakizunak eta beharrak gogoan ditugula, elikadura osasuntsuak eman ez ditzakeenak ematen ditu elikagai gehigarriak. Ez dira elikaduraren ordezko, gehigarri baizik, eta gehigarri besterik ez. Proteinak behar ditugunean, ez dugu proteina irabiakia hartu ohi, dena delako kirola egiteko behar den elikadurarik egokiena lantzen dugu. Arrazoiren bat tarteko, elikadura mota hori nahikoa ez bada, bestelako iturri batera jo beharko duzu proteina, karbono hidrato, bitamina edo dena delakoaren bila.

Dopinari buruz hitz egin behar dugu?

Ez derrigorrez. Baina errealitate bat da, pil-pilean dago goi mailako kirolean, eta noizean behin hitz egin beharra dago. Dopinaren inguruan behin eta berriz jardutea kaltegarria da kirolarentzat, eta kirolarientzat, ez duelako laguntzen kirolariek egiten duten lanaren maila eta balioa preziatzen. Bestalde, sinesgarritasuna kentzen dio kirolariak egiten duen lan guztiari. Batzuetan, kirolariek beraiek egiten dute huts. Niri kirola gustatzen zait, asko, eta bertatik bertara ikusten dut kirolari gehienek batere iruzurrik gabe egiten duten lana. Oso-oso gaizki iruditzen zait horri sinesgarritasuna kentzea. Badakit, ziurtasun osoz, munduan diren goi mailako kirolari gehienak legearen barruan ari direla. Gutxiengo batek egiten duenak gainerako guztiak kaltetzen ditu.

Zergatik lotzen da dopina neurriz gain ziklismoarekin, eta libre dira futbola, pilota, tenisa, saskibaloia…?

Gauza asko ekarri dituzte azalera txirrindularitzan azkenaldian, eta horrek txirrindularitza barruan halako kultura bat izan dela erakusten du. Beste kirol batzuetan ez da horrelakorik haizatu, baina ez du esan nahi izan ez denik. Txirrindularitzan nabarmendu egin da kontua, azalera ekarri dutelako, edota benetan beste inon baino larriagoa zelako. Hala ere, gaur egun kultura aldaketa oso nabarmena dago. Txirrindularitzan, beste edozein kiroletan, eta are, gizarteko edozein arlotan ere, beti izango da iruzur egiteko prest ibiliko den jendea, baina horrek ez gaitu gizartea osatzen dugun guztiok iruzurti egiten.
 

Euskara

“Eneko eta Hektor Llanosekin, eta Ainhoa Muruarekin, euskaraz egiten dut beti, eta euskaraz besterik ez. Euskaltel-Euskadin, euskaldunekin –eta gehienak halaxe dira– beti euskaraz, nik haiei, eta haiek niri: badakite euskalduna ez ezik, euskaltzalea naizela. Zenbait txirrindulari euskaltegian ari zirela jakin dudan guztietan, esan diet: ‘Joan zaitez euskaltegira, baina nirekin ere euskaraz egin!’. Taldearen webgunea euskaraz dago, euskal taldea da gurea, baina euskalduna ere izan behar du".

Alexander Serebryakov

“Mutil isila zen, jatorra. Ez genuen harremana estutzeko aukerarik izan. Aurkezpenean izan zen, kontzentrazio batean ere bai. Aurreko denboraldia oso berandu amaitu zuen, gainerako txirrindulariak baino astiroago ari zen. Gero, zenbait lasterketatan parte hartzen hasi zen, gero eta hobeto zebilen, ustekabekoa jaso genuen arte. Honezkero jakingo du zer kalte egin dion bere buruari, gure taldeari, eta txirrindularitzari oro har”.

Nortasun agiria

Iñigo Mujika Anton (1968, Iruñea) Soin Hezkuntza eta Kirol Zientziak ikasketak eta bi doktorego ditu eginak, Giharren Ariketaren Biologian lehena, eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan bigarrena. Igeriketa eta Triatloiko Goi Mailako entrenatzaile da, eta Euskaltel-Euskadi taldeko Fisiologia eta Entrenamenduaren arduraduna. www.inigomujika.com du webgunea eta etengabe baliatzen du bloga, ingelesez eta gaztelaniaz. “Hala ere, .eus domeinu berriak euskaraz aritzeko gogoa berpiztu dit”. San Fermin ikastolako ikasle izana, euskaraz aurkeztu zuen bigarren doktore tesia.

Azken hitza

Ikerketa

“Oso ondo pasatzen dut ikerketa aplikatuan. Ikerketak kirol munduan benetako aplikazioa duela ikusten dudanean, kirolariaren errendimendua hobetzen duela, pozik naiz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


2024-11-20 | Sustatu
Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Sustatu
StravaLeaks: bizkarzainak buruzagien geokokapena partekatzen

Le Monde egunkaria ikerketa erreportaia argitaratzen hasi da StravaLeaks izenarekin. Zera da koxka: zenbait agintarik erabiltzen dituzten segurtasun agenteek, bizkartzainek alegia, Strava ari dira erabiltzen, eta horrekin bere ibilien bide geokokatuak ari dira... [+]


2024-11-11 | Sustatu
Strava: beste eskandalutxo bat, ibileren salerosketa

Joan den astean aipatu genuen StravaLeaks eskandalua, batzuek aplikazio horren "segurtasun zulotzat" aurkeztu arren ez zela hori: erabilera okerra da. Zure korrikaldi eta ibilerak pribatuak izan behar badira, ez partekatu Stravan edo ez erabili Strava, Instagramen... [+]


2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


25-35 urte arteko gizon kirolari iaioak, larrialdietan bukatzen duten Behobia-Donostiako lasterkarien gehiengoa

Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]


2024-10-28 | Jon Torner Zabala
Amaia Zabarte, Realaren partida baten atarian Ertzaintzak zauritutako zalea
“Badirudi bideoko irudiak moztu eta difuminatzen ari direla, haiek kontatzen ari direnarekin bat egin dezan”

Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]


2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, Realeko presidentea: “Maccabi gerrarekin lotzea bidegabea litzateke”

Realak Israelgo Tel Aviv-eko Maccabiren kontra jokatuko du ostegunean Belgradon. Segurtasun arazoak direla-eta, ez dute Israelen jokatuko. Talde txuri-urdineko zaletu batzuek Realari eskatu diote Palestinaren aldeko keinuren bat izateko, baina Jokin Aperribay presidenteak argi... [+]


2024-10-22 | Jon Torner Zabala
106 futbolarik FIFAri eskatu diote Aramco enpresarekin duen akordioa hausteko

Saudi Arabiak "emakumeen eta LGBTQ+ pertsonen eskubideak zapaltzen dituela-eta", 24 herrialdetako 106 emakumezko futbolari profesionalek Gianni Infantino FIFAko presidenteari eskatu diote Aramco petrolio-enpresarekin duten babesletza-akordioa hausteko.


2024-10-21 | Jon Torner Zabala
Movistar-ek eta Ligak zentsuratu egin dute San Mamesen Zabaleta eta Tembari egindako omenaldia

1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Ehunka txirrindulari mobilizatu dira harrobiko kirolarien lasterketak “normaltasunez” antolatzea eskatzeko

Araba eta Bizkaian ez bezala, Gipuzkoan txirrindulari gazteen lasterketak antolatzeko “etengabeko oztopoak” jartzen dizkietela adierazi du Santi Osoro Gipuzkoako Federazioko zuzendari ohiak. Urriaren 13an Donostian egin zuten manifestazioa auziari irtenbidea ematea... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Eguneraketa berriak daude