Dimisioa eskatzen zuten protesta masiboen ondoren, Mohamed Morsi Egiptoko presidentearen aurkako estatu-kolpea jo du armadak. Nola ulertu herrialdean gertatzen ari dena? Konglomeratu konplexua dira Egiptoko protestak, baita analisirako funtsezko osagaia ere. Eta aurrerantzean zeresana ematen jarraituko dutela dirudi.
Hasieratik zeukan estatu-kolpe usaina Egiptoko militarren ultimatumak eta uztailaren 1ean emandako 48 orduko epea amaituta, joan den asteazkenean Mohamed Morsi presidentea kargutik kendu, parlamentua desegin eta konstituzioa indargabetu dute. Mundu osoko hedabideetan zabaldu da berria, Egipto albiste da ostera ere duela bi urtetik bigarren mailako gaien zokoan egon ostean. Horregatik komeni da testuinguru apur bat ematea, ez bailitzateke oso zehatza kontagailua uztaileko lehen hiru egunetan jarri eta gertatu dena prisma horretatik bakarrik aztertzea. Egipton 2011ko urtarriletik ikusten ari garenaren konplexutasunari muzin egitea litzateke.
Mubarak tronutik botatzea iraultza klasiko baten ezaugarrien arabera ulertu genuen eta beharbada hortik datoz oraingo ulermen arazoak: Morsi militarrek bota dute, baina ezin da ukatu herriaren zati handi baten mobilizaziorik gabe, Anaia Musulmanak ez zirela orain gobernutik kanpo egongo.
Orduan, The Guardian egunkariak uztailaren 4ko azalean jarri duen moduan, Egiptoko bigarren iraultzaren aurrean ote gaude? Mubaraken garaiko elementuak berriz agertzen hasi direla kontuan izanda, nola baieztatu halakorik? Zer da ba, kontrairaultza? Iraultza egin zuten manifestari berdinen eskutik?
Asef Bayat soziologoak New Left Review aldizkarian aurtengo apirilean argitaratutako artikulu batek eman ditzake gertatzen ari dena ulertzeko pista onak. “Iraultzak garai txarretan” izeneko testuan, 2011tik Egipton ikusten ari garen gertakariak –baita Tunisiakoak ere–, iraultza eta erreformaren arteko leku zehaztugabe batean kokatu zituen –“refolution” hitza erabili zuen fenomenoa deskribatzeko, “reform” eta “revolution” hitzen erdibideko zerbait–.
Egiptoko masa-mugimendua, Bayatek dioenez, erreformak gaur egungo erregimenetako erakundeen bidez lortu nahi dituen iraultza da. Eta hori erdiesteko modua etengabeko mobilizazioa da, herri-mugimenduek gobernuan daudenak zaintzapean edukiz. “Gainontzean errefoluzioek kontrairaultza berrezartzeko etengabeko arriskua dute, iraultzak ez direlako egin estatuko boterearen gakoa diren erakundeetan”.
Zergatik hartu duten Egiptoko eta Tunisiako herri-matxinadek halako izaera? Bayatek nabarmentzen dituen ezaugarrien artean, diktadoreak oso azkar erori izana kontuan hartzekoa da. Horrek pentsarazi zuen iraultza bukatu zela eta helburuak lortu zirela: hauteskunde demokratikoak Egipton, herritarrek gehiengoz hautatutako presidentea –ez da hala, lehen itzulian Morsik botoen %24,7 lortu zuen; bigarrenean %52, baina abstentzio oso altuarekin–, eta hortik aurrera ibilbide “normala”.
Tira, ba badirudi halako normaltasunik ez dutela izango puska batean Egipton: Mubarak bota zuten manifestarien erabakimen faltak, antolakuntza arazoek, ikuspegi estrategikoaren gabeziak eta lidergorik ezak aukera paregabea eman zien duela urtebete Anaia Musulmanei boterea hartzeko, iraultzan rol mugatua jokatu zuten arren, hobeto antolatuta zeudelako. Haien gobernatzeko moduarekin pozik ez eta herria kalera atera denean, jende kopuruari begiratuz historikotzat jo litezkeen mobilizazioetan, militarrak agertu dira eszenan berriz.
Dena den, Tahrir plazako manifestarien presentziak berak asko zailduko dio armadari gobernu diktatoriala ezartzea. Morsi boteretik kendu aurretik ere, behin eta berriz errepikatu dute ultimatumaren helburua ez zela boterea beren esku hartzea eta badirudi trantsizio berri bat izango dela partidako hurrengo jokaldia.
Partidaren luzera, ordea, ez da nolanahikoa izango, ematen baitu luzapena eta penaltiak izango ditugula. Iraultzaren eta erreformaren artean kokatuta egote horrek, Egiptoko herri-mugimenduari zera dakarkio onenera: amaitu gabeko prozesua dela eta beraz, une bakoitzean agintea hartzen duenak plaza okupatzen duten manifestarien eskariak betetzen ez baditu, gobernu-aldaketaren aukera beti egongo dela mahai gainean –nahiz eta horrela 2011ko espirituarekin zerikusirik ez duten indarren agerpen oportunistei ere atea zabaltzen zaien–.
Labur esateko, Bayaten irudiko, Raymond Williamsek The Long Revolution (Iraultza luzea) liburuan teorizatutakoaren aurrean egon gintezke Egipton. Iraultza konplexu bat, esparru ugari ukituko dituena, ekonomikotik eta sozialetik harago, kultura eta pertsonen arteko harremanak alda litzakeena. Urteak iraun ditzakeen prozesua eta, unean uneko gertakarietatik harago, ikuspegi zabalagoz aztertzea eskatuko duena.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]
Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.
Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]
New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.
Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Egiptoko Berenize aztarnategian Budaren estatua bat aurkitu berri dute, K.a. II. mendekoa.
2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.
K.o. II. mende inguruan, Maria izeneko alkimista judutar bat bizi izan zen Alexandrian. Lehen emakume alkimistatzat jotzen da eta, haren idatzirik iritsi ez bazaigu ere, beste egile klasiko batzuek eman zuten bere lanaren berri.
Aurten Egipton iragan den COP27 gailurrak emaitza gazi-gozo bat eman du: klima aldaketaren aurrean estatu zaurgarrienen galerak eta kalteak konpentsatzeko funts baten sorrera. Garaipen historikoa izanik ere, funts hori oraindik mekanismo ahula da, eta zehaztu gabeko osagai asko... [+]
Egiptoko NBEren goi-bilerak ez du aurrerapauso esanguratsurik lortu, baina klima larrialdiaren ondorioen aurrean “herrialde zaurgarrienek” dituzten kalteak ordaintzeko funts bat eratzea adostu dute, eragile sozialen urteetako eskariari erantzunez. Ez dituzte hitzartu... [+]