Herri mugimendu berri asko ari dira jaiotzen munduan demokrazia parlamentarioa baino parte-hartze handiagoa eskatuz. Horien aurrean, alderdi gisa funtzionatu duen ezker tradizionala nola kokatu den aztertu du Emilio Pizocaro kazetari espainiarrak Crónica Popular webgunean.
Orain dela urte batzuk Alain Badiou filosofo frantziarrak, gertakariei aurrea hartuz, tesi ausarta eskaini zuen: XXI. mendea iraultza demokratikoz beteta dator. Norabide berean egin du gogoeta David Harveyk Hiri errebeldeak: hiri-eskubidetik kaleko iraultzara liburuan.
Brasilgo eta Turkiako manifestazioek berresten dute Badiou eta Harvey ez dabiltzala oker. Historiako beste momentu batzuetan bezala, txinparta txiki batek herriaren haserrea piztu du planetako leku ugaritan. Esplikazioen unera iritsita analista serio guztiek sakoneko arrazoi bera sumatzen dute: herriek parte-hartzea exijitzen dute. Ez daude prest ordena liberalaren aurpegi anitzeko gobernua pasibotasunez onartzeko.
Ezker tradizionaleko burokraziak harrituta agertu dira fenomeno horien aurrean. Ez da harritzekoa. Espainian, Brasilen bezala, M15 mugimendua sortu zenean ezkerreko zenbait buruzagik konfiantza gutxirekin erantzun zuten. Gertatzen da gure ezker zaharra lo luzeko siesta egiten ari zela. Supituki eskuineko begia ireki zuenean, ez zen falta izan matrize stalinistako paper-kakazlerik mugimendua gutxiesteko; ez zen falta izan intelektualik gertakari kultural iragankortzat jotzeko; ez zen falta izan CCOOko buruzagirik ultraeskuineko konplota ikusten zuela esateko.
Ezker zaharra ez da konturatu iraultzailea izango den garai baten atarian gaudela. Mobilizazio handi hauek lehenbiziko proba-akats ekintzak dira herrientzat. Indarrak neurtzen ari dira finantza-kapitalaren zerbitzuko kasta politikoekin.
Bide horretan ezin da aldez aurretik baztertu hauteskundeetan parte-hartzea. Besterik da pentsatzea hori dela medio bakarra eta garrantzitsuena. Gertakariei bizkarra ematea da hori, ez konturatzea egungo sistemak zilegitasun demokratiko guztia galdu duela. Arrazoi du Manuel Castells irakasleak esaten duenean aldaketa “mugimendu matxinatuen” eskutik etorriko dela eta ez ezker zaharraren egituretatik, ez baitaukate pentsamendu estrategiko iraultzailerik.
Egoera berri honetan, zabalduko ote du ezkerreko begia ezker instituzionalizatuak? Aterako al da hauteskundeen lozorrotik? Egia esateko, sinesgarria izan nahi baldin badu, mahaian jarri beharko ditu ez kupo parlamentario batzuk bakarrik, eraldaketa iraultzaile demokratikorako taktika eta estrategia baizik. Momentuz, Joaquin Miras eta Joan Tafallari jarraituz, geroz eta gehiago dira uste dutenak ezker zaharra soluzioa baino, arazoa dela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]