Proiektatu

Proiektuez beteta dugu horizontea. Azken hamarkadetan proiektua hitza da artista, ekoizle eta kulturaren arloko langileok gehien erabiltzen duguna. Horixe da hain zuzen ere, politikari eta zientzialariekin dugun hitz komunena, denok egiten baititugu proiektuak. Hobe esanda, lana dugun pribilegiatuok behintzat. Bat amaitu eta beste bati lotu, edota proiektu asko aldi berean, egitasmoei begira dagoen ekoizpenari modu etengabean atxikita. Denboraren bizkortzea dakarte proiektuek, beti etorkizunari begira, eta oraina desagertzen doakigu egunerokotasunetik. Oraina. Iz. Oraingo aldia. Gram. Aditzaren aldietako bat, perpauseko adizlagunak markatzen duen denbora bitartea biltzen duena. Lit. Ordenagailuaz haratago leihotik ikusten den oraina zatiari koska egin.

Orainaren murrizketak irudimena, sormena eta iraupenarekin esperimentatzeko aukeren desagertzea ekar dezake. Irailaz gero idatziko glosategiaren azken hitza tentuz aukeratu dut oraingoan ere. Etorkizunaren proiekzioei gutxiago begiratzeko asmotan bederen. Gorputza eta adimena orainari lotzeko irrikaz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude