Harrapatzen bazaitu...

NOR HARRAPATUKO du zezenak uztailaren 7an? Iruñeko karriketan bederen ez dadila inor izan, behintzat modu larrian. Gainerakoan, lan munduan bereziki, egun horretatik aurrera zezen asko geratuko dira libre Hego Euskal Herri osoan, eta hauek langile asko harrapako dituzte, aldapan gora gainera, Santo Domingon bezala, zezena indartsu eta korrikalaria  arnasestuan dabiltzala.

Arazoa aste honetan konpontzen ez bada behintzat, ehunka mila langile geratuko da hitzarmen kolektibo gabe. Espainiako Langileen Estatutuaren estalpea izango da gutxieneko babesgunea, hau da, langileak ezingo duela kobratu gutxieneko lan-sariaren (645 euro) azpitik eta inork ezingo duela behartu astean 40 ordutik gora lan egitera. Gainerakoan, langilea enpresariaren mende geratuko da.
Hori da egiazko aukeretako bat eta uztailaren 7tik aurrera geratzen den indefinizio egoerak eta beldurrak negoziazio kolektiboa era defentsiboan egitera behartu ditu sindikatuak.

PPren Gobernuak 2012ko otsailean onartu zuen Lan Erreformak  ekarri du egoera hau. Ordura arte, lan hitzarmen bat lotzen zenean, honek indarrean jarraitzen zuen aldeek beste bat hitzartzen zuten arte. Horri ultraaktibitatea deitu izan zaio eta azken lan erreformak gogor kolpatzen duen puntuetakoa da. Lege honen arabera, 2013ko uztailaren 7tik aurrera hitzarmen kolektiboa lortu ez den lekuetan, hitzarmen gabe geratuko dira, aurrekoen balioa indar gabe geratzen delako.

Egoera seguruenik ez da batetik bestera horren zorrotza izango.  Enpresariek badakite oraingo legediak lehen baino hobeto babesten dituela euren interesak eta, hitzarmenik ezean, eskuak oso zabalik dituela langileen baldintzak nahieran finkatzeko. Baina bestetik, badaki horrek su handia piztu dezakeela eta saiatuko da tentuz abiatzen.

Bestetik, legedi aldetik ere indefinizio maila handia dago, lan hitzarmenik egon ezean, legeak arbitraiak bultzatuko dituelako eta ez dagoelako argi judikaturan nola emango den orain arteko eskubideen eta hauen murrizketen arteko talkaren irakurketa.

Edonola ere, langileen eskubide murrizketaren fase berri batean sartua dago Espainiako langileria eta eskubide gainbera denbora kontua besterik ez da, behintzat murrizketa horien kontrako korronte sendorik eratzen ez bada. Honek bi iturri izan dezake: lehena instituzionala, hau da, lan erreforma berri baten bidez, lehengo egoerara itzultzea; bi, langile eta sindikatuen antolaketa eta borroka, lan hitzarmen duinak lortzeko.

ETA INDAR HARREMANAK nola daude? Une honetan langileen eskubideen oso aurka. Europan Bigarren Mundu Gerraren ondorioz sortutako ongizatearen estatuan, langile klaseek inoizko eskubide maila gorena lortu dute azken mende erdian. 1970eko urteetako bultzada neoliberalen mende, aldiz, eskubide horiek atzerapauso handiak jasan dituzte, bereziki herrialde garatuenetan; eta Europan, batez ere azken krisi ekonomikoaren harira.

Alde horretatik, kapitalaren indarrak garaipen handiak lortzen ari dira. Herrialde garatuenenetan, esaterako, errentaren banaketa da garaipen esanguratsuena, beheko klase eta klase ertainetatik aberastasunaren zati handia ari delako iragaten goi-mailako klaseetara. Borrokaren testuingurua hori da, kapitalaren indarrak erasoan eta langileriaren indarrak defentsan eta atzera eginez.

Oso egoera desberdinak daude Europa osoan, bai lurraldetik lurraldera, bai enpresatik enpresara. Klaberik garrantzitsuenak bi eremu nagusitan ematen dira. Batetik, enpresarena da borroka horren  eremu naturala, langileak zenbat eta antolatuago are eta indar handiagoa negoziaziorako. Bestetik, eremu orokorra dago: hautatuko al dituzte herritarrek estatu sozialaren alde egingo duten gobernuak?

Azken finean, erabaki hauek guztiak ez dira teknikoak, askotan mozorrotu nahi den moduan, politikoak baizik. Richard Nixonen Estatu Idazkari izan zen Henry Kissingerrek berak ere argi aitortzen du hori bere memorietan Bretton Woodseko sistema erori zen garaiaz ari denean: “Beranduago jakin izan nuen ekonomia politiken erabaki garrantzitsuak ez direla teknikoak, politikoak baizik”.

Lan baldintza hobeak, ekonomia garatuagoak, aberastasun banaketa handiagoa da. Hori da historiak erakusten duen zirkulua.
 


ASTEKARIA
2013ko uztailaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


Bi langile hil dira astelehenean, Buñuelen eta Arratzun: 2025ean hamalau dira jada

Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.


2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


Lan heriotzek gora egin dutela diote sindikatuek, eta datu ofizialekiko mesfidantza adierazi dute

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren  harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


Eguneraketa berriak daude