Uztaila udalekuen sasoia da. Gaztetxo asko mendira, kostaldera, jolasera edota hizkuntzak ikastera joaten dira. Batzu-batzuk rocka zer den ikastera joko dute, esate baterako Gasteizko Helldorado elkarteak antolatzen duen Gazterock udalekura. Diziplina honetako egonaldietan aitzindaria dugun ekimen honek bosgarren edizioa du aurtengoa.
Helldorado Gasteizko Venta de la Estrella industriagunean kokatutako musikarien elkarte beteranoa da, azken hamalau urteetan atzerriko eta bertako rock-and-roll taldeen ehunka emanaldi antolatu dituena. Baina elkarteko arduradunek rockari eusteko ezinbestekotzat dute harrobia lantzea, horregatik uztailean horren aldeko ahalegina egiten dute urtero.
Helldorado elkarteko arduradun Juan Uriartek kontatu digu Arabako Foru Aldunditik proiektu bat aurkezteko eskaera egin zietela. “Arabako Foru Aldundiko teknikarietako batek beste izaera bateko udalekua antolatzeko proposamena egin zigun, musikari lotutakoa”. Ideia ona iruditu zitzaien eta erreferentzia bila jo zuten Europara, baina ez zuten antzekorik aurkitu. “Azkenean, gure egunerokoan oinarritutako proiektu bat aurkeztu genien eta onartu ziguten. Horrela hasi ginen lanean”.
Berez, Bordelen aspaldi jaiotako Rock School nazioarteko sarearen barruan zegoen Helldorado, eta Gasteizen bertan sortutako proiektuari heziketa sistema hori ezarri zioten. “Gure tailerrean aukeraketa aski ona da, hortik datorkio gure udalekuari arrakasta nagusia. Egizu zeuk leloa da gure oinarria, alegia gazteek eurek egin behar dute guztia; ez ditugu ezertara behartzen eta oso ondo erantzuten dute”, laburbildu du Uriartek.
Gazterock sortu zenean bestelako erreferentziarik ez bazegoen ere, gaur egun aurki daitezke antzeko ekimenak (ez ordea, berdinak). Adibidez, BilboRock aretoaren inguruan. Baina rockaren adar guztiak ez dira kontenplatzen.
Hala, uztailero 12 eguneko egonaldia egiten dute 60tik gora gaztek, Helldoradon; inguruko aterpetxean egiten dute lo. 16 eta 17 urte bitartekoak izan ohi dira eta Hego Euskal Herriko bazterretatik ez ezik, Galiziatik, Gaztela-Leondik eta Madrildik etorri ohi dira. Uriartek azaldu duenez, “komenigarria da datozenak musika instrumenturen bat jotzen hasiak izatea, baina ez da derrigorrezkoa, rockean bestelako esparruak ere aurkituko dituztelako. Hala ere, musikaren gaineko interes handia izatea eskatzen diegu”. Izan ere, 12 egunez 09:00etatik 21:00etara zenbait tailerretan murgildu ohi dira: konboak sortzen, entseguetan, maketak eta bideoclipak grabatzen, argazkilaritza ikasten, soinu eta argiztapen lanetan, taldeen merchandisinga diseinatzen, graffitiak egiten ikasten edo Lindy hop dantzatzen, besteak beste.
Teoria irakaspenak ere hartzen dituzte, baina oinarrizkoak besterik ez. Urtero Gasteizko Electra disko-dendako neskek, bideoen bitartez, rockaren historiari buruzko hitzaldia ematen diete gazteei; eta aho bete hortz uzten dituzte rock-and-rolla nork asmatu zuen edo soula nola jaio zen azaltzen zaienean.
Instrumentuak hobeto jotzen ikasten dute batzuek, argazkigintza edo bideogintza zaletasuna deskubrituko dute beste batzuek… “Tailer hauetan funtsezkoena ondo pasatzea dela ikasiko dute batez ere, ondo jotzea ez dela garrantzitsuena”, azpimarratu du Helldoradoko eragileak.
Begiraleak eta tailerretako irakasleak Gasteizkoak dira eta elkarteko kideak. “Gure elkartean bertan diziplina ugaritan trebatutako jendea dago, eta esperientzia handia daukagu. Hortaz, ez daukagu irakasle bila kanpora joan beharrik”, azaldu du harrotasun arabarrez Uriartek. Rockaina, Sumision City Blues, Gramones eta Soulbreaker taldeetako partaideek trebatzen dituzte gazteak entsegu lokalean; soinu eta argiztapeneskolak Helldorado aretoko teknikariek ematen dizkiete; argazkigintza, bideogintza eta gidoigintza, berriz, elkartetik hurbil dauden profesionalek.
Berehala betetzen dira aurreikusitako 62 lekuak. Izan ere, batek baino gehiagok errepikatu nahi izaten du. Horren isla da, baita ere, Espainiako Estatuan egiten diren udaleku guztien artean Arabako GazteRock dela gazteen artean puntuazio handiena jaso duena.
Lan handia da bi astetan egun osoan hainbeste gazte tailerretan lanean edukitzeko behar izaten den koordinazioa, baina eginkizun oso motibagarria eta esker onekoa dela aitortzen dute antolatzaileek.
Arratsalderen batean Euskal Herriko musikari ezagun batekin elkartzen dira. Orain arte El Drogas, Evaristo, Soziedad Alkoholika taldeko kideak eta Fito eraman izan dituzte udalekura. “Helburua da gazteei erakustea musikari guztiak ezezagunak izanda hasi zirela, eta rock izarren kontua desmitifikatzea. Lan eginda, posible dela musikan aurrera egitea, eta agian ezaguna bihurtzea”.
Baina gazte hauei gehien-gehien gustatzen zaiena jotzea da. Eta, aurten ere, entseatu, grabatu eta bideoklipak edo promozioko argazkiak egin ondoren, benetako rock talde batekin batera kontzertua egingo dute Helldorado aretoan, %100 rockeroa den udaleku bakarrean.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]
Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]