"Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina hartzea"

  • Kulturgintzaren lehen lerroan ikusten dugu aspaldi honetan, arrazoi ugari medio. Tartean, Zertarako Hegoak, Berriaren ekimenez sortutako antzezlana, haren aurretik estreinatutako Poza, Elkartasun basatia (Susa) poema liburua, honen inguruko errezitaldiak...

"Idealena, leku aproposean modu intentsiboan lan egiteko aukera izatea da, talde osoa murgiltzen garelako sorkuntzan, eta errazago delako material berriak sortzea. Hori da gure erronka gaur egun: lan prozesu duinak edukitzeko baldintzak lortzea".J.A. Areta Goñi Juxe
Literaturako eta kultur munduko jendeen artean zubi lana egiteko sortu zen, duela hiru urte, Hitzen Uberan. Zure lantokia duzu. Zer nolako panorama duzue?

Krisia dela eta, inoiz ez dakigu zer gertatuko den. EIEri estrategikoa iruditu zitzaiolako abiatu zen ekimen hau, kazetari gisa hasi ginenontzat ere berria zen, eta oraindik erronka izaten jarraitzen duela esango nuke, sarean dagoen mugimendua etengabe aldatzen baitoa. Oraindik bide luzea dago egiteko. Kontzeptu asko dugu geureganatzeko, kultura librearen inguruko gogoetari dagokionez. Helburuen artean bazen euskaraz sortzen den kulturari, eta zehazki literaturari, zabalkunderako zirrikituak ematea. Horretan dihardugu.

Bestalde, arreta berezia jartzen diegu komunikabideetan leku faltaz baztertzen diren ekitaldiei. Ahalik eta gehien erregistratzen saiatzen gara, etorkizunerako eta transmisiorako gordeta daudela bermatzen, kultur memoria sustatzen.

Zerk eraman zintuen poesiara? Orduko helburuek horretan al diraute?

Betidanik izan naiz irakurle amorratua. Gaztetxoa nintzela, mugimendu handia zegoen fanzineen inguruan eta horretan murgildu nintzen neu ere, Oreretan.  Horri esker jende asko ezagutu nuen, eta gauzatxoak egiten hasi ginen geu ere. Mikelazulo kultur elkartea ere orduan zabaldu zuten eta haiek animatuta hasi ginen fanzinea bertan saltzen, lehen errezitaldiak eskaintzen. Irakurketan sakonago jotzen hasi nintzen, beste jende batekin kolaborazioak egiten eta antzerkira gerturatzen. Testuinguru horretan esperimentatzen hasi ginen, eta egia esan, ordutik ez da amaitu.


Poesiatik antzerkira, beraz. Alderantziz zelakoan.

Garai hartan ez nuen nire burua imajinatu ere egiten antzerkian. Oreretak lotura estua izan du beti antzerkiarekin. Ur taldearekin genuen harreman handiena. Gero, Oreretatik kanpo egindako lehen emanaldiak heldu ziren, sekulako abentura ziren guretzat. Gauza asko egin genituen, zenbaitetan ausarkeriaz, baina hura izan genuen eskola. Urteak iragan ahala, egiten genuenaren kontzientzia hartu genuen, beste forma batzuk bilatzeari eta sakontzeari ekin genion. Lehen urte haiek eztanda izan ziren eta Orereta ere borborka ari zen.

Orduko eztanda horrek segitzen al du zuengan?

Bai, baina beste modu batera. Etapa asko egon dira, gauza asko probatu ditugu, eta orain beste momentu batean gaude, antzerkiari lotuago gaude, baina egiteko moduak, eta urteotan sortzen joan den estetika hor daude, ez agian hain modu inprobisatuan, hain modu eroan, baina orduan hartutako eskolak hor jarraitzen du. Urteotan josi dugun harreman sareak ere hor jarraitzen du, talde dezente sortu da harreman hauetatik, eta bakoitzak bere estetika bilatu duen arren, etengabe kolaboratzen dugu. Sareak babesa ematen digu proiektu asko gauzatzerakoan. Bestela lortuko ez genukeena lortzen laguntzen digu. Elkar ezagutza humano eta artistikoa dugu, badakigu zer zeini eskatu.


Eskuen sustraiak poema liburuarekin alderatuta, Elkartasun basatia gordinagoa, kontraesan handiagokoa dela esan zuen Igor Estankonak Argian. Zer aldatu da handik hona?

Eskuen sustraiak idatzi nuenean trantsizio  momentuan nengoen, nire inguruan gauza asko ari ziren aldatzen, Metrokoadroka esaterako, orduan sortu zen. Etapa baten nolabaiteko balantzea izan zen eta jendeari eginiko erreferentziaz josita dago. Urte luzez ezagututako jende asko ageri da, haiek eman didaten guztia plazaratzeko beharra sentitzen bainuen. Zentzu horretan, barrutik begiratzen nuen, baina ingurura ere bai. Lehen liburu batek izan ditzakeen ajeak zituen beharbada, gai aldetik oso zabala, gauza asko sartu nahia. Elkartasun basatian libreago sentitzen nintzen, ez dago oso bestela idatzita, halere. Eskuen sustraiak eta gero sortuz joan dira testuok, banaka, momentuka atera dira. Antolatze lanetan hasi nintzenean konturatu nintzen bazirela ideia batzuk zeintzuekin oso erraz identifikatzen nintzen, eta zentzu horretan hariak argiagoak dira nire baitan. Ez dakit irakurleak zer jasoko duen, baina kontraste hauek edo kontraesan horiek bideratuagoak daudela esango nuke.


Zure poesia antzerkiaz bustita dator, eta zure antzerkia poesiaz, bata eta bestea elkarrekin doaz zurekin. Letrez ari garela, zer du antzerkiak poesia hutsak ematen ez dizunik?

Lotura estuak ikusi ditut, eta gustatu egiten zait lotura horiek bilatzea eta ikertzea. Garai batean bereizten saiatzen nintzen. Elkartasun Basatian, finean, zera egin dut, erlaxatu eta gauza horiek niregan oso lotuta doazela onartu. Hala ere, poesia liburu bat egiten saiatu naiz, ez antzerki liburu bat.

Normalean teatroan interesatzen zaizkidan egileek ere loturak dituzte poesiarekin. Sorkuntza modu garaikideetan, lotura handiagoa dute poesiarekin narratibarekin baino. Eta bide hori interesatzen zait, muga lausotzen joan zait eta onartu egin dut, onartu eta agertu.


Zure poemak partiturak direla diozu. Jendeak interpreta ditzan daudela horrela sortuta. Zerorrek ere ez dituzu berdin eskainiko. Zer bilatzen duzu, nondik nora hasten zara interpretatzen publikoaren aurrean?

Garai batean antzerkirako istorioak idazten hasi nintzen neu ere. Konturatu nintzen hartzen ari ginen bidean pertsonaiek eta egoerek bidea ixten ziotela antzezleari. Gure lan moldean aktoreak ere sortu behar du. Hitza garrantzitsua da baina elementu bat besterik ez da. Pisu handia du, jakina, baina irekia izan behar du, sormenerako aukera eman behar dio interpreteari. Zentzu honetan, poesiak bidea errazten du, ez duzulako ixten pertsonaia horrelakoa da edo egoera honetan hau gertatzen da esanez. Aktorearen esku uzten da. Hortik etorri zitzaidan partituraren ideia.

Partitura kutsu hori errezitatzean errazago ikusten da, modu askotara egin litekeelako. Oholtzan eman litezkeen elementu asko ezin dira paperean jaso, hainbat ahotsez emateko aukera, erritmoekin jolastea, publikoaren aldartea detektatzea eta horri erantzutea... Azken antzezlan guztiak modu horretan idatzi ditut, pertsonaiarik gabe, argumentu argirik gabe, gaiak eta testuak planteatuz.


Poesiak askatasuna eman dio, beraz, interpreteari, oholtzan, antzerkian.

Testua berdin presente dago, baina aktoreek oso beraiena sentitzen dute era berean, hortik sortzen den dramaturgia paperean ez zegoen arren, testua hor dago. Oso interesgarria iruditzen zait hori.


Metrokoadroka kolektiboa dela diozue, eta sormen laborategia ere badela. Zein da hitz horien bidez nabarmendu nahi duzuen gakoa?

Geurea definitu nahian denbora eman dugulako heldu dira hitz horiek, eta lehenagotik baita beste batzuk ere. Modu zehatzik ez genuen aurkitzen zer eta nola egin nahi dugun azaltzeko. Beti esan ohi dugunez, geurea nolabaiteko kaos antolatua da. Funtzionatzeko ohiko moduak ez dira guretzat baliagarriak, taldearen kontzeptua, konpainia, enpresarena, eta eredu bila aritu izan gara beti. Bilaketa horretan, azkenean proiektuek eman digute bidea. Jende multzo handia gara, zenbait diziplinatakoak, eta lehenik eta behin, sare bat osatzen dugu elkarrekin, eta bata bestea gabe ez litzateke existituko, sareak ematen baitugu babesa proiektu bakoitzeko. Ez dugu idatzizko kontraturik, inplizitoa da dena, baina era berean oso agerikoa, oso erreala.

Gutako batek pintura erakusketa egin nahi badu, badaki nahi izanez gero idazten duen norbaiten laguntza izan dezakeela, edo eszenografian ari denarengana jo dezakeela konfiantza osoz. Harreman hori onartua den heinean sekulako babesa eta lasaitasuna da proiektuari aurre egiteko eta zabaltzeko orduan. Funtzionatzeko modu hori itzela da, bai Metrokoadrokaren barruan, 15-20 lagunen artean, bai eta inguruko taldeetan ere, azkenean kontzeptu hori zabaldu egiten baita.

Bestalde, gure sorkuntza prozesuak kolektiboak izan ohi dira, gutxitan gertatu da norbaitek zuzentzea edo markatzea. Prozesuak beti negoziatuak izaten dira. Bidean kodeak eta moduak aurkitu ditugu apurka talde lanerako, eta hori sekulako altxorra da, norberak imajinatu duena baino askoz urrunago heltzen direlako proiektuak horrela. Sakontasun handiagoa hartzen dute. Gainera, proiektua plazaratzen denean denok sentitzen dugu proiektua oso gurea, denon ahotsa dagoelako hor, bakoitzak bere eremuan egin duelako ekarpena. Errespetua dago bestearen lanarekiko baina era berean talkak bilatu behar dira etengabe. Talka horietatik sortzen dira lanak. Ezusteko formak hartzen dituzte.

Negoziatzeak galera ere badakar.

Galtzen da, jakina, baina oso argi geratzen da taldearen onerako dela. Beti badira bakarkako lanak bestelako beharrak asetzeko. Idazlearen kasuan, idaztea bakarkako lana da, talderako aritzen naizenean ere bakarka ari naiz, pintorea bezala. Gauzak asko aldatzen dira kode eta negoziazio hori onartzen duzunean, idazketa beste modu batean bizi duzu, eragina onartzen duzu, eta berridatzi behar izatea ere bai, elkarren zerbitzurako ari garelako hor. Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina hartzea lortzen baduzu. Autorearen figurarekin egiten du talka horrek. Hitzari oholtzan kalitatea eman nahi bazaio, beste elementu batzuk aintzat hartu behar dira.


Nondik abiatzen zarete sortzerakoan? Zein da prozesua?

Lan bakoitza bakana da. Nahiz eta filosofia beretik abiatu, proiektu bakoitzak bere prozesua du, bakoitzak bere ezaugarriak dituelako. Jendea ere aldatzen da batetik bestera. Zertarako Hegoak-en eta Pozan, esaterako, kontzeptu bat planteatu nuen, eta testu solteak. Horiek hartu eta inprobisazioaren bidez, talde osoa sartzen da, material bat sortzen da, testuak nork bere egiten ditu, zenbait baztertu egiten dira, edo berridatzi, eta gero dramaturgia aurkitzen zaio. Kasu bakoitzak bere bidea du jendea ere ez delako bera batean eta bestean.

Pozan diziplinen arteko dialogoa bilatu genuen, eta autofikzioa, dramaturgia horixe ikusi genion, nire testuetan hasieran ez zegoena. Zertarako Hegoak-en absurdotik jo dugu gehiago, eta teatro fisikotik. Hor bada istorio narratiboagoa, baina inprobisazioaren bitartez heldu zen.

Idealena, leku aproposean modu intentsiboan lan egiteko aukera izatea da, talde osoa murgiltzen garelako sorkuntzan, eta errazago delako material berriak sortzea. Hori da gure erronka gaur egun: lan prozesu duinak edukitzeko baldintzak lortzea. Pozan izan genuen aukera hori, beka bati esker, Bilbao Escenan izan baiginen 15 egunez. Azalan ere astebetez izan ginen Oreretako Niessenen. Zertarako Hegoak-en ez zitzaigun hasieran aukera suertatu, baina gero bai. Beste zenbait herrialdetan bada erresidentzia artistikoetarako ohitura. Hemen ez dugu hainbestekoa, gero eta gehiago entzuten den arren. Prozesu bakoitza abentura bat da.

Nola ikusten duzu antzerkigintza?

Oso panorama interesgarria dugu, aukeraz beteriko momentua bizi dugu, jende asko ari delako beste lan dinamika batzuk probatzen, eta horietarik zenbait, euskara hutsean. Gainera, harreman sareak sendotzen ari dira, kolaborazioak ere badira, eta erreferentziak, Eztena bezala, edo zenbait leku Harri Xuri, Pabiloi 6, La Mostrenka edo Azala bezala. Hor badira egituratu gabeko sareak edo sasisareak, Lipusen hitzak erabilita. Horien garrantzia itzela da. Arlo guztietan bezala, kontraesanak eta ezikusiak egon daitezke, baina bada elkartasunerako joera bat antzerkian, hain zuzen horrexegatik, ohituta gaudelako taldean lan egiten eta negoziatzen. Azken urteetan oso gauza interesgarriak gertatzen ari dira maila horretan, zenbait kasutan, baita programatzaileen aldetik ere. Eszenan planteatu izan ditugu sortzaileen eta programatzaileen arteko eztabaida foroak. Gainera, badira Zubi bezalako ekimenak. Krisi egoeraren aitzakiaren gainetik jendea elkartuta, eragileen arteko komunikazioa baldin badago, gauza asko egin daitezke. Horrelako ekimenek erakusten dute harreman horiek ez direla zertan sortzaileen artean bakarrik eman behar, gerta daitezkeela erakundeekin ere. Udaletxe eta programatzaile dezente dago hor inplikatuta.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude