Clermont (Frantzia), 1095. Eliza katolikoaren kontzilioan, Urbano II.a aita santuak sinesgabeen aurkako borrokan bat egiteko deia egin zien kristau guztiei. Lehen Gurutzadara deitu zituen, alegia.
Hilabete batzuk lehenago, Alexo I.a Komneno bizantziar enperadoreak enbaxadore bat bidali zuen aita santuarengana, turkiar seliuzidak mendean hartzeko laguntza eske. Urbano II.ak gurutzearen zutoihalaren babesean kristaudi osoa batzeko aukera bikaina ikusi zuen, bizantziarrek galdutako lurraldeak errekuperatzeaz gain, kristau ejertzitoak Lur Santura eraman eta Jerusalem berreskuratuz.
Frantziaren eta Germaniar Inperio Santuaren gidaritzapean, zaldunek, soldaduek eta herritar xehe askok bat egin zuten “Jainkoak hala nahi du” lelopeko kanpaina itzelarekin; batzuk kristau fanatikoak ziren, beste batzuek ez zuten nora joan eta Gurutzada harrapakina lortzeko aukeratzat zuten. Azkenean, migrazio masibo eta arrakastatsua bihurtu zen. 1099an, aita santua hil zen urte berean, Jerusalem konkistatu zuten. Baina gudu-zelaian hildakoen kopurua izugarria izan zen, eta ez zen erraza guztien –edo, behintzat, pribilegiodunen– azken nahia betetzea.
Familia nobleko zaldun gehienek, hilez gero, beren gorpua sorterrira eraman zezaten eskatzen zuten. Baina garai hartako azpiegiturak eta osasun eta higiene baldintzak kontuan hartuta, dozenaka gorpu milaka kilometrotan garraiatzeak ez zirudien oso komenigarria.
Germaniar Inperio Santuko zaldunek arazoa konpontzeko errezeta topatu zuten. Horrela deskribatu zuen Buoncompagno da Signa XIII. mendeko historialari italiarrak Mos Teutonicus (hileta alemaniarra) delakoa: “Atzerrian hiltzen badira, alemaniarrek goi mailako zaldunen gorpuei erraiak erauzten dizkiete, eta gainerako gorpuzkinak, laurdenkatuta, pertzetan irakiten uzten dituzte luzaroan. Haragia, tendoiak eta kartilagoak hezurretatik bereizten dituzte. Ondoren, hezurrak ardo lurrindutan bustitzen dituzte eta espeziatan hautseztatzen. Eta, azkenik, etxera eramaten dituzte”. Hala, infekzio gune astunak zirenak, bidaia-lagun atsegin bihurtzen zituzten: garraiatzen errazak ziren, eta usain goxoa zuten, gainera.
1300ean, sukaldaritza jarduera bitxiaren praktikotasunari muzin eginez, Bonifazio VIII.a aita santuak De Sepulturis bulda promulgatu zuen: eskumikuaren azpian, debekatua zegoen gorpuak laurdenkatzea eta egostea, hezurrak eta haragia bereizteko. Baina, ordurako azken gurutzada amaitua zen ordea, eta zaldun teutoien hezur garbiak, aspaldiko atsedenean.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]