Desobedientzia zibila indarra hartzen

  • Istanbulgo Taksim plazan sei orduz zutik egon zen turkiar batek ehunka lagun inspiratu ditu. Biolentziaz beteriko egunen ostean, jendea kalean zutik tinko geratzen hasi da Gobernuaren aurkako protesta gisa.

Erdem Gunduz koreografoak azaldu du protesta egiteko geratzen zaion modu bakarra zutik egotea dela.
Erdem Gunduz koreografoak azaldu du protesta egiteko geratzen zaion modu bakarra zutik egotea dela.Marco Longaria/AFP/Getty Images

Erdem Gunduz izeneko artistak ekainaren 17an protesta egiteko zutik egotea erabaki zuen. Polizia etorri zitzaion, ‘katxeatu’ egin zuten, ez zen mugitu, grabatuta geratu zen unea (ikusi bideoa beheko koadroko kodea mugikorrarekin eskaneatuz), beste sei orduz geratu zen bertan, bideoak sarera salto egin zuen, eta gau hartan bertan 300 bat pertsonak egin zuten bat berarekin. Goizaldeko 2:00etan poliziak atxilotu egin zituen mugitu nahi ez zutenak. Hurrengo egunean ehunka izan ziren Gunduzek inspiratuta kalera atera eta zutik geratzea erabaki zutenak.

Gunduzen hitzak jaso dituzte BBCn. Protesta egiteko geratzen zitzaion modu bakarra zutik jartzea eta bertan tinko eustea dela dio.

Turkiako protestetan ere sare sozialek garrantzi handia izan dute, batez ere, informazio zuzena eskuratu nahi zuten herritarrek hori lortzeko modua izan dutelako. Info7 irratiko Mundurama saioan gaiari buruz hitz egin zuten: elkarrizketatuetako batek azaldu zuen herrialdeko hedabide nagusiek protestak zentsuratu zituztela. Gezi parkea Gobernuari desafio egiten ari zen jendez beteta zegoen unean, Turkiako CNN katean pinguinoei buruzko dokumental bat botatzen ari zirela, eta hala, pinguinoak zentsuraren sinbolo bihurtu direla.

Twitterren #Duranadam (zutik dagoen gizona) eta #Durankadin (zutik den emakumea) etiketak erabiltzen ari dira. Albiste hau idazteko orduan, Turkiako leku ugaritan jendea zutik protestan ari da.

Protesta hori kontraste handia da orain arteko poliziaren jarrerarekin alderatuta –negar-gasak, tiroak eta tankeetatik ura botatzen ibili dira–, baita poliziari erantzun gisa bortizkeria erabili duten manifestarien jarrerarekin ere.

The Guardian egunkarian argitaraturiko artikulu batean, Richard Seymour egileak ondorengo analisia egin du: “Erresistentzia pasiboa ez da soilik neurri sinbolikoa, boterea nahastu egiten du eta bere kalkuluak oker egitera eraman. (…) Gunduzen protestak bi alde ditu, aurre egiten dio botereari eta aldi berean galdera planteatu: Jo egin behar dute? Zergatik? Bera bertan zutik besterik ez dagoen pertsona da. Beraz, bakarrik utzi? Orduan irabazi egiten du, ezta?”.

Youtuben ikus daiteke Erdem Gunduz zutik eta tinko:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turkia
Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Turkiak harreman oro eten du Israelekin eta genoziodioagatik salatuko du Nazioarteko Auzitegian

Turkiak jakinarazi du Israelekin zituen merkataritza harreman guztiak eten dituela eta Nazioarteko Justizia Auzitegian Israelen aurkako genozidio salaketarekin bat egitea eskatuko duela.


Askatasunaren Ontzidiak Israeli leporatu dio irteera gelditu izana

Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.


2024-04-24 | Axier Lopez
Turkiaren droneak, Kurdistanetik Tigray, Sahara eta Ukrainaraino

Droneen ekoizpena gorantza doan industria da, eta Turkia gerrarako droneen fabrikatzaile eta esportatzaile handienetakoa bihurtu da. Haien produktu izarra Bayraktar TB2 da. Modu autonomoan aireratu, lurreratu eta nabigatu dezakeen drone bat, baina giza operadore baten mende... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Erdoganek garaipena lortu du Turkian, hauteskundeetako bigarren itzulian

Botoen %52,1ekin irabazi du Erdoganek, eta aurkariak, Kemal Kiliçdarogluk %49,7eskuratu du. Emaitzak ezagutu ondoren, nazioarteko buruzagiek Erdogan zoriondu dute.


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


2023-05-15 | Leire Artola Arin
Hauteskundeak
Erdoganek bigarren itzulia gainditu beharko du presidentetzan jarraitzeko

Bozken %99 zenbatuta, egungo presidente Erdogan nagusitu da lehen itzulian, botoen %49,4 lortuta. Gertu geratu da Kemal Kiliçdarogluk oposizioko burua, %45arekin. Inork ez duenez gehiengo absolutua lortu, bigarren itzulia egin beharko dute maiatzaren 28an.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


2023-03-23 | Gedar
Finlandia, NATOn sartzetik gertu

Badirudi Turkiak behin betiko baimenduko duela Finlandia NATOren parte izatea, "PKK-ren eta bere adarren aurkako borrokari" lotuta, Turkiak jarritako baldintzak bete dituela iritzita. Suediari, ordea, oraindik ez dio atea erabat ireki: 120 "terrorista"... [+]


850.000 haurrek utzi behar izan dute beren etxea Kurdistanen, Turkian eta Sirian

Hilabete igaro da Turkian lehen lurrikara gertatu zenetik, eta gutxienez 51.000 hildako zenbatu dituzte. Milioika herritarrek beren etxeak utzi behar izan dituzte.


2023-03-03 | Euskal Irratiak
Pinar Selek iheslari politiko turkiarra, berriz ere lanjerean

Pinar Selek soziologoaren kontrako nazioarteko atxilotze agindua eman du Turkiak urtarrilaren 6an. Horrek erran nahi du edonoiz atxilotu dezakela Frantziako Poliziak.


Eguneraketa berriak daude