Bezeroak beti euskaraz egingo balu?

  • Kontseiluak, duela bi aste konferentzia egin zuen arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko bidea biziberritu nahian. Han elkartu ziren sindikatu, kontsumitzaileen elkarte, enpresa eta administrazioetako ordezkariak. Gogo hutsaren poderioz lantokiak eta merkataritza euskalduntzen aritzetik egituratutako prozesu bateranzko bidea aldarrikatu zuen Kontseiluak.
     

Ekainaren 13an, Arrasaten, ehundik gora lagun bildu ziren arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean urrats berriak emateko asmoz.
Ekainaren 13an, Arrasaten, ehundik gora lagun bildu ziren arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean urrats berriak emateko asmoz.Kontseilua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lau hankako mahaia garatu dute Kontseiluko partaideek arlo sozioekonomikoa euskalduntzen pauso sendoak emateko: enpresak, langileak/sindikatuak, kontsumitzaileak/bezeroak eta administrazioak. Bakoitza bere neurrian, baina laurak ezinbestekoak. Ekainaren 13ko konferentzian, protagonista guztiek hartu zuten parte.

Besteak beste, Euskal Kontsumitzaileen Antolakundeko prentsa arduradun Jose Luis Segurak hitz egin zuen. Hainbat kontsumitzaile elkarte biltzen dituen erakundeko kideak EAEko bezeroek kontsumitzaileen udal bulegoetan euskara eskubideekiko duten jarrera aztertu zuen.

Zenbait herritan egindako ariketa sinplea kontatu baino lehen zehaztapen bat egin zuen. Nazio Batuen Erakundeak kontsumitzaileek edo bezeroek dituzten eskubideen zerrenda luzea dauka, eta hizkuntz eskubideak ez dira inondik ageri. Ondoren, kontsumitzaileen lau udal bulegotako langileek bildutako informazioa jarri zuen mahai gainean. Bermeo (Bizkaia) ia erabat herri euskalduna izanda, merkataritzak ia orobat euskaraz aritzeko gaitasuna du. Kontsumitzaileen udal bulegora edonolako kexa jartzera doan herritarrak euskaraz egiten du normalean. Inoiz ez du inork hizkuntz eskubideak urratzeagatik kexarik jarri. Tolosa (Gipuzkoa) da bigarren adibidea. Bazar txinatarrak direla, lokutorioak... gaztelaniaz aritzen diren dendariak badira. Herritarrek ez dute erreklamaziorik egin. Portugaleten (Bizkaia) merkataritza gaztelaniaz ari da hein hain batean. Bulegora kexatzera doazenak ere gaztelaniaz mintzatzen dira. Euskaraz egiteko aukera ukatu zaielako erreklamaziorik ez dute jaso inoiz bulego horretan. Bilboko Plaza Barriako bulegoan beste hainbeste, kexarik batere ez, eta horretarako aukerak asko.

Herritarrak zergatik ez doaz kontsumitzaileen udal bulegoetara euskaraz aritzeko eskubidea urratzen zaienean? Jose Luis Segurak hainbat arrazoi aipatu zituen. Lehenik, azken 15-20 urteotan euskaldunak kemena eta ausardia galdu du euskararen borrokan, hoztu egin da. Bigarrenik, kontsumitzaile euskaldun askok uste du herri erdaldunetako merkataritza ez dagoela euskaraz aritzeko prestatuta, eta ez dagoela euskaraz egitera behartuta. Argi gera bedi, legez merkatariak ez daudela euskaraz artatzera behartuta. Hirugarrenik,  kexa jartzera ausartzen dena euskaldun nahiko kontzientziatua izaten da, baina ez zaio atsegin kexatzea. Gainera, kontsumitzaile baino, euskaldun gisa sentitzen da mindua, eta errazago jotzen du adibidez Behatokira. 

Kontsumoa jendarte sistema honen erdigunean dagoela kontuan hartuta, kontsumitzaileak (bezeroak) botere handia du, eta hizkuntz eskubideen alorrean eragiteko gaitasun handia, hark zer eskatu hura emateko baitago merkatua. EKAko prentsa arduradun Segurak kontsumitzaile euskaldunak jarri ditu jomugan eta haien pisua azpimarratzeko galdera hauek bota ditu: “Bilbo-Abandoko merkatariek zer pentsatuko lukete bezeroak erabat euskaraz hasiko balira? Eta Gasteizko bankuetakoek?”. 

Bezeroak: ekintzaz apal, jarreraz sendo

Segurak lan mundua euskalduntzeko lau zutabeetatik bat ahul irudikatu du. Esan dezagun botila erdi hutsik ikusten duela. Kontseiluak aldiz, erdi beteta ikusteko arrazoiak eman ditu. EAEko herritarren %81ek uste du kontsumitzaileek saltoki, enpresa eta administrazioaren aldetik euskaraz eta gaztelaniaz artatuak izateko eskubidea dutela. Gauza bat da gai orokor erdi lausoez halako edo bestelako ustea izatea, eta beste bat, egunerokoan uste hori betetzeak eskatzen duena. Nolanahi ere, %81eko hori ez da abiapuntu txarra, uste lausoa eskari trinko bilakatzea falta da agian.

Luze aritu gara mahaiaren lau hanketako batez. Kontseiluan bildutako euskalgintzak lehen aipatutako lau aktore (enpresariak, langileak, bezeroak eta administrazioak) identifikatu ditu, eta zein lan-ardatz garatu beharko lituzkeen finkatu, lan mundua euskalduntzen eragiteko. Ondoko lau gida-lerroak marraztu ditu: lehenik, lan munduko sektorea euskalduntze prozesuaren inguruan egituratu beharra; bigarrenik, aitzindari izan diren enpresak aktibatu eta besteekiko lidergo lana hartu beharra; hirugarrenik, langileen artean euskaraz lan egiteko gogoa eta kontsumitzaileen artean euskaraz kontsumitu nahia barneratu beharra; laugarrenik, arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko corpus juridikoa hobetu beharra.
 

Alor sozioekonomikoa euskalduntzeko ibilbide orria

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aholkularitzen sektorea osatzen duten bazkideekin batera, duela urte eta erdi lan munduaren euskalduntzeaz diagnosia eta etorkizuneko erronkak definitu zituen. Arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko aktore nagusitzat ordea, ondokoak hartu ditu: enpresariak, langileak, kontsumitzaileak eta administrazioak. Eragile horiek ekarpenak egin zituzten, eta ekainaren 13an, konferentzian bildu ziren denak. Kontseiluaren ustez, eragile guztiak biltzeak du berebiziko garrantzia, bakoitza bere neurrian ezinbesteko aktore direlako. Horren lekuko da ekarpenak egin dituztenen zerrenda: EAEko hiru aldundiak, Eusko Jaurlaritza, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak, EKA kontsumitzaile elkartea, eta hainbat enpresa (Eika, Mapsa, Cegasa, IMH, GSR, Elay, Orkli, Cikautxo, MCC). Konferentzian bertan hainbat enpresatako ordezkariak izan ziren: Ulma, Metro Bilbao, Kutxa Fundazioa, Erkide, Fagor, Electra Vitoria, Eusko Tren, Goizper, CAF eta Izfe. Lan munduaren euskalduntze prozesua bateko eta besteko langileen eta enpresari batzuen ekimenez hasi zen, gogo hutsez eta itsumustuka. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren ustez, “boluntarismoan oinarritutako politikek eta arlo horretan egindako sustapenak emaitzak eman ditu, baina emaitza mugatuak. Noizbait euskararen erabilera normalizatuko bada, bestelako oinarri batzuk ezartzen hasi beharra dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Epai euskarafobo berria
34 zaintzaile publikori oposizioetan euskara eskatzea legez kanpokotzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi zela eta ez zela diskriminatzailea ebatzi zuen iaz Donostiako epaitegiak. Orain ebazpen hori bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, langile publiko hauei... [+]


Zergatik ez du Jaurlaritzak errekurritu udaltzainei gutxieneko euskara mailarik eskatzen ez dien epaia?

Ana María Martínez epaileak irailean ebatzi zuen udaltzainek ez dutela zertan B2 euskara maila ziurtatu; orain epaia berretsi eta bi hilabeteko epea eman du berriro onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021ean Arkautiko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Irailean... [+]


2023-01-25 | ARGIA
Arkautik B2 euskara mailarik gabeko udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

UGT sindikatuaren helegitea onartu eta epaia berretsi du Gasteizko Administrazio Auzitegiak: udaltzainek ez dute gutxieneko euskara mailarik egiaztatu beharko. Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko Polizia akademiari lan poltsatik kanpo gelditu zirenak berriro onartzeko.


2023-01-05 | Lide Iraola
Euskara bermatzea “justizia sozial” kontua dela aldarrikatu du Behatokiak Barakaldoko epaiaren harira

Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]


Eguneraketa berriak daude