"Bakoitzak antolatu behar du bere lurralde proiektuaren arabera"

  • 1958, Ortheze (Bearno). PSko kidea da. Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatua; Lege Batzordean ari da. Frédérique Espagnac senatariak emendakin entzutetsuaren azalpena prentsa-aurrean eman zuen egunean –arratsean– elkarrizketatu genuen Pirinio Atlantikoetako 5. hautes-barrutiko diputatua. Sinpatiaz, kuraiaz, baina amiñi bat kezkatua mintzatu zaigu.

'Harro nago lurralde honen ordezkari izateaz. Hainbat alorretan goi-mailako teknologia lantzen da hemen, adimen handiko jendea ari da eremu askotan. Parisek kontuan hartu beharko luke ezin duela lurralde guztietan eredu berdinaren araberako antolaketa eza
'Harro nago lurralde honen ordezkari izateaz. Hainbat alorretan goi-mailako teknologia lantzen da hemen, adimen handiko jendea ari da eremu askotan. Parisek kontuan hartu beharko luke ezin duela lurralde guztietan eredu berdinaren araberako antolaketa ezarri'.Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Makeakoa (Lapurdi) zuen amatxi; Landetako eta Bearnokoak ditu gurasoak. Emakume librea eta engaiatu gisara mintzatu zaigu Colette Capdevielle. Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazioaren (Baionan, ekainaren 1ean) ondorengo astelehenean. Alderdi sozialistako kide Frédérique Espacnac senatariak Senatuan aurkeztutako emendakina izan dugu gai nagusia. Horren ondorioz, Frantziako Senatuak “Antolamendu eta kooperazio poloa” desmartxa onartu du Ipar Euskal Herriarentzat. Hitzak ontsa neurtuz mintzo da diputatu sozialista. Solasaldia amaituta, konfiantza hartu ondoren, Espagnacen jarrerak sortu dion samintasuna adierazi digu: “Une latza eta mingotsa bizi dut”.

Frédérique Espagnacek aurkeztutako emendakinaren ondoren “Antolamendu eta kooperazio poloa” sortzeko oniritzia eman du Senatuak. Zein da zure jarrera gertatutakoaren aitzinean? Zer da Poloa delakoa?

Emendakin horren berri astelehen goizean izan nuen, Lurralde Elkargoaren aldeko koordinakundearen bilkuran. Testua ez dut ezagutzen. Legeari dagokionean aztertu behar dut: zein diren baliabide horren abantailak eta desabantailak. Poloa delakoak zer gehiago ekar dezakeen, Pays egitura baino hobea ote den. Argi dago ez dela guk galdatutako Elkargoa. Sindikatu mistoa da, iduriz. Egitura horrek zehazki zertarako balioko duen? Horra galdera! Nik testua ongi landu behar dut, nire esparruko gaia baita. Laster etorriko da Asanblea Nazionalera. Testua edonolakoa izanda ere, eraikigarria izan daitekeen neurrian, ni engaiatzen naiz berau lantzeko. Printzipioz berau nola hobetu dezakegun ikusi nahi nuke, funtsean tresna interesgarria izan dadin.

Harritu al zaitu gertatuak?

Dirudienez, manifestazioa iragarri genuen egunean, berak [Espagnacek] Senatuan aurkeztu zuen emendakina. Elkarren ondoan ginen manifestazioan. Hautetsi bakoitzak badu aritzeko bere manera. Nik ez dut horrela lan egiten. Adibidez, Asanblea Nazionalean aurkeztutako erregioetako hizkuntzari buruzko emendakinak 6. hautes-barrutiko Sylviane Alaux diputatuaren izena ere bazeraman.

Alaux eta Nicole Péry diputatu ohiarekin batera eman du ezagutzera emendakinaren arrazoia Espagnacek.

Nik kontuan hartu dut aritzeko manera hori, baita Senatuak emendakina jaso duen manera ere. Hala ere, hau ere esan behar dut, Spagnacek bere jokabidea azaltzeko eman duen prentsaurrekora gonbidatu nau. Ezin izan dut joan laborariekin hitzordua nuelako.

Alta, ez zaude ados gertatuarekin.

Ez dut ulertu emendakina jartzea eta aldi berean manifestazioan egotea. Nire ohorea eta engaiamendu politikoa zalantzan dago, ez nuen uste hori egun horietan gerta zitekeenik. Gertatuak gaitzitu nau. Demagun, ni behartua izan banintz emendakin hori aurkeztera, prentsaurrekoa ostiralean emango nuen, manifestazio egunaren aurretik. Horrela ulertuko nuke, nolabait.

Emendakina azkar pasa zen Senatuan.

Bai, bai, biziki fite. Orain gurera dator. Nik lanari ekin behar diot.

Espagnacen jokabidea traizio gisara hartu al daiteke?

Ez, ez, ez... Ezin dugu traizioaz hitz egin. Berak gezurra esan du omisioz. Ez zigun esan emendakina aurkeztuko zuela. Ez da gauza bera.

Itzul gaitezen manifestazioaren egunera. 6.000 jende gutxi dela zabaldu da mintzatoki politikoetan.

Ez nago ados. Ezin dugu manifestazioa aritmetika bitartez baloratu. Ez da zuzena, soilik zenbakien araberako manifestazioak aintzat hartzea. Gaur egun jendea batez ere zerbaiten kontra manifestatzen da, ez hainbeste zerbaiten alde. Maleruski hala da. Adibidez, jendea Ezkontza Denentzat legearen kontra manifestatzen da. Guk estatutu bereziko Lurralde Elkargoaren alde manifestatzera deitu dugu. Gaia oso zaila da, partikularra, ez da egunerokoa. Ez da herritar arruntaren mintzagai. Hautetsien gaia da, elkarteetan buru-belarri ari diren herritarrena, politikaz eta ekonomiaz interesatzen den jendearena. Beraz, larunbat arratsean jende kopuru hori biltzea arras ongi dago. Arrakastatsua izan da. Frantziako zein lurraldetan dira kapable gai horren karietara populazioa mugiarazteko? Ez dut ezagutzen.

Parisen ez dute ezagutzen gaia edo ez dute ezagutu nahi? Manuel Vallsek, esate baterako.

Euskal Herrian orain dela urte asko garatzen ari den desmartxa [Lurralde Elkargoa] ez da ezagutua Parisen. Maila nazionaleko alderdi sozialistako hautetsiek ere, Nicole Péryk berak, ez zuten halako desmartxarik inoiz eraman Parisera, ezta Baionako auzapez Jean Grenetek, are gutxiago Michèle Alliot-Marie diputatu eskuindarrak. Maila nazionaleko hautetsiek ez dute egundaino Lurralde Elkargoaren eskaera defendatu.

Bi diputatu eta senatari sozialista bat zarete orain. Historian behin ere gertatu ez dena.

Bai, baina, ni orain urte bat doi naizela diputatu. Nik ezin dut egin hamaika hilabetetan beste batzuek 30 urtetan egin ez dutena. Konplikatua da. Parisen Euskal Herria bi eratan ezagutua da: era folklorikoan edo era ezkorrean. Era ezkorrean diot, terrorismoa dela eta. Folklorikoan, berriz, paisaia, festak, boneta eta urdaiazpikoa direla eta. Hori da irudia. Alta, ni harro nago lurralde honen ordezkari izateaz. Hainbat alorretan goi-mailako teknologia lantzen da hemen, adimen handiko jendea ari da eremu askotan. Parisek kontuan hartu beharko luke ezin duela lurralde guztietan eredu berdinaren araberako antolaketa ezarri. Tokiko eta berezko ezaugarriak ditugu hemen. Bakoitzak bere lurralde proiektuaren arabera antolatu behar du. Parisen ez dute ongi ezagutzen Euskal Herriko Garapen eta Hautetsien Kontseiluak. Ez dakite Euskal Herriko eredua baliatu izan dela beste lurraldeetan, ezta hemengo kontseiluen lan egiteko modua erabili dela ere.

Harritzekoa…

Bai. Hautetsiak, ekonomia eta gizarte eragileak elkartu gara, baita mugimendu zibilak ere. Esperimentazio prozesua izan da, aitzindariak gara.

Espagnacek horrela defendatu du bere ekimena prentsaurrekoan: “Kontua da lege bat ziurtatzea Euskal Herriaren ezagutza lortzeko eta lurraldearen garapen iraunkorra bermatzeko”.    

Pays egiturak ezagutua zuen engoitik lurraldea. Guk orain ezagutza instituzionala eskatzen dugu. Eta horregatik galdatu dugu Lurralde Elkargoa.

Aldeko edo aurkako bozka emango  al duzu Asanblea Nazionalean?

Erran dizut. Testua aztertu behar dut legearen arabera zer egin daitekeen ikusteko, eta gainera, behar hauxe daukat: nire jarrera Koordinakundearen, Hautetsien eta Garapen Kontseiluen norabidean adostu nahi dut. Lanean hasi behar dugu denok. Neronek ez dakit zehazki zer den Poloa. Imajinatzen dut. Ez dut uste guretzat ezer berezia denik. Kanpainako edo landetako polo bat al da? Frantzian landetako poloak eta polo metropolitanoak daude. Euskal Herria ez da landa soilik. Biak biltzen ditu, eta herrialde bat da.  

Zer ondorio atera duzu gertatuaz?

Gobernua ez dela prest Lurralde Elkargoa onartzeko. Hori hemengo eragile eta sektore guztiek barneratu dute jada. Alabaina, Frédérique Espagnac bera Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazioan zegoen. Ez dakit orain zer egin nahi duen, zehazki ez dakit.  

François Hollandek lehen urtea bete du Errepublikako presidente bezala. Gobernuaren bilana, oro har, ez da baikorra. Zein da zure balorazioa?

Hollandek ez du urte honetan inkesten arabera gobernatu. Hasteko, Sarkozyren eskutik eskuinak utzitako egoera txarrean dagoen herrialdea zuzendu behar du. Frantzia larriki ukituta dago. Alta, berak ez du populismoa egin nahi, presidentzian dago erreforma justuak egiteko. Urteko bilanaren balorazioa aski ona da, ari gara sakoneko lan oldarkorra egiten: justizia ari gara berritzen, erreforma eta itzurtze fiskalak lantzen. Gizartearen eskaerak betetzeko lanean ari gara. Egia da, langabetu asko dago. Neurri anitz jarri dugu abian: enpresetan kreditu lehiakorrak, baita belaunaldi kontratuak deituak ere. Ez da aski. Baina neurriak zentro-ezkerrekoak dira. Borondate handiz ari gara, alor horretan gaizki gaudelako. Ez gaude arlo publikoaren finantza ekonomizatzeko gisan. Murrizketak ezinbestekoak dira, bistan da, justuak izan behar dituzte. Erreformak biziki dira konplikatuak, eta berauek ongi azaldu behar zaizkio jendeari. Hollande, oro har, ongi ari da. Nazioarte politikan ongi ikusia da, eta Europan ere bai.

Ezkerreko askok ez du Frantziako Gobernuaren politika ezkerrekotzat jotzen.

Nik aldiz ezkerreko politikatzat jotzen dut, politika errealistatzat. Errealitateak eskaintzen dituen aukeren arabera egiten dugu politika, uste osoz, errealitateari lotuta.  

Politika posibilista...

Posibilista... nolabait esanda. Arrunt ezkerreko direnek  irribarrea aterarazten didate. Gu baino ezkertiarragoak omen diren horiek ekar ditzaten langabezia apaltzeko soluziobideak. Soluziorik al dute?

Ezkontza Denentzat legearen aurkako manifestazioek Frantzia kontserbadorea azaleratu dute.

Egia, hala da. Frantziar errepublika gero eta zaharkituago dago. Ezkontza Denentzat legearen inguruan edota PMA egitasmoarekin (Medikuak Lagundu Ugalketa) gertatua ikusi besterik ez dago. Ezin izan dugu Asanblea Nazionalean PMA onarrarazi, adibidez, Espainian egin dutena. Pentsa ezazu non geunden eta non gauden. Frantziako demokrazia higatuz eta ahulduz doa. Ageriko da, uste genuen baino kontserbadore gehiago dago Frantzian. Gizarteak ez du egoera politikoa aldatzeko ahalmenik, aurrera egiteko trabatuta dago. Belgikan, Espainian edo Portugalen erreformak errazago onartzen dira Frantzian baino. Horra errealitatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2024-05-24 | Euskal Irratiak
Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: “Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman”

Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]


2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-05 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”


2017-09-05 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


ETAren armagabetze egunaren zuzeneko kontakizuna

Goizean goizetik hasi da ETAren armagabetzea, epizentro politikoa Baionan dutela. ARGIAn egunaren jarraipena egiten ari gara bertatik bertara.


2017-01-24 | Mikel Asurmendi
Euskal Herri Elkargoa abian da, Jean-René Etchegarayren presidentziapean

Frantziako Iraultza ondorengo lehen instituzio politikoa Ipar Euskal Herrian martxan dago. Jean-René Etchegaray da lehen presidentea, hautetsien gehiengoak hala erabakita.


2017-01-02 | Mikel Asurmendi
Caroline Phillips, Garapen Kontseiluko presidentea
“Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik”

1964, Auckland– Kalifornia (AEB). 1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da. Digital Komunikazioa enpresa zuzentzen du Bidarteko Izarbel teknologia gunean. Kantaria da,... [+]


Euskal Elkargoa errealitate bihurtu da

Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.


2016-10-19 | Mikel Asurmendi
Elkargoaren ordezkari kopurua trenkatu du Eric Morvan prefetak

Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.


2016-09-15 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
HELEParen aurkako helegitearen egileak gidaritza batzordetik ateratzera gonbidatu ditu Baterak

HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez


2016-07-20 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.


2016-07-14 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
HELEParen aurkako helegitea bertan behera utzi du Frantziako Barne ministroak

71 hautetsik ezarritako helegitea deuseztatu du Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek. Bere iritzian, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa eratzeko prozedura legezkoa da.


Eguneraketa berriak daude