Identitatea eta bestea

Matxalen Bilbao eta Robert Jackson
Matxalen Bilbao eta Robert Jackson

Self ingelesezko hitzak hainbat esanahi ditu: norbera, ego-a, berbera… Eremu honetan murgildu da Matxalen Bilbao dantzari bizkaitarra bere azken lanean. Identitatea eta norberaren bilaketa ditu dantza bidez jorratutako gaiak. Bakartasunaren aldeko kantu koreografikoa egin du dantzariak, denok gara desberdin nahiz eta denok bat egin eremu edota pasai berean. Kaleak edo hiriak izan daitezke, edota, kasu honetan bezala, eszenan. Askotan, bestearen bidez ezagutzen dugu geure burua, agerikoagoak dira orduan norberaren galerak eta lorpenak, antsiak eta desirak. Horregatik, soloa planteatu beharrean duoa proposatu digu Matxalen Bilbaok, eta horretarako, Robert Jackson Bilbon kokatutako dantzari australiarraren laguntza izan du taula gainean. Egun, dantza garaikidean bogan dauden joerak beregatu ditu dantzariak: hipergeldotasuna, contac deritzona, mugimenduaren desfragmentazioa edota zatiketa… Pieza erabat modernoa da koreografiari dagokionez, baita esanahiari dagokionez ere, “Nor naiz?” betiko kimerari  erantzuna bilatu nahi baitio.

Aurreko asteburuan estreinaldia egin zuten La Fundicion aretoan. Bilbaorekin mintzatu gara Self obraz eta hauxe da kontatu diguna:

Gehienetan bakarrik aritu zara. Oraingoan berriz, konpainian.

Ez pentsa, koreografo bezala aritu naizen azken 10 urteetan denetarik egin dut, hirukoak eta laukoak… Baina, egia da, lan honetan eta egoera dagoen bezala, ezin diezula erantzun talde handiei. Gainera, nire lan moduak ordu asko eskatzen ditu, mugimenduaren hizkuntza ikertzen lan handia egiten baitut eta edozeinek ez du onartzen lan era hori. Bestetik, partekatzeko gogoa ere banuen, bai prozesua zein “boloak” eskainiz duzun esperientzia. Oso bakarrik sentitu naiz ni neure buruarekin lan eginaz. Gustatuko litzaidake lantalde handiekin lan egitea baina ni ez naiz gai, ekonomikoki, guzti hori aurrera ateratzeko. Azken lan honetan, argiztapenaz gain ez dago eszenan gauza handirik, ring baten antzera planteatu dugu. Teknikoki, zailtasun handiak aurkitu ditut lanak mugitzerako orduan eta, oraingoan zerbait gardena egitea nahi izan dut.

Nola sortu da zure azken lan hau?

Hiru urteko geldiunearen ostean jaio da. Robertekin lanean hasi nintzenean, argi nuen pieza honek gure arteko harremanaz hitz egin behar zuela, gugandik kanpo dagoen zerbaiti buruz baino gehiago. Gure arteko desberdintasunak handiak dira: adina, esperientzia, lurraldea, generoa, hizkuntza, kultura… Baina bat egiten dugu mugimenduaren hizkuntzan. Edozein aitzakiari ondo deritzot mugimendua aztertzeko orduan eta horregatik ariketa zintzoa iruditzen zitzaidan Roberten esperientzia eta jakinduariaren kutsatzea. Bestetik, Iruditzen zait bai Robertek zein nik neuk ez dugula bat egiten egun dantzan dauden betiko topikoekin. Horrek ere desberdin egiten gaitu, eta erabat errepestagarria dira desberdintasun horiek. Globalizazioaren ondorioz gero eta antz handiagoak dauzkagu gure artean eta horregatik pieza honek desberdinari egiten dio gorazarre. Desberdintasun horiek eraikitzeko aitzakia bilakatu ditut.

Zein teknika erabili duzu lan honetan?

Oinarrian bat-batekotasun tailerretan erabiltzen diren teknika koreografikoak erabili ditut. Arlo teorikoa edota mahai lana handia izan da, lan literarioa nolabait, hitzez eta esanahiez bete behar duzu imaginarioa gero hori guztia mugimendu bilakatzeko. Lan handia egin dugu mugimenduaren zatiketan, gorputzaren desfragmentazioan, zerbait konplexua da. Bat-batekotasunean murgildu gara sortzerako orduan, baina horrek lan handia eskatzen du. Pieza zintzoa da, prozesuak berak eraman gaituelako heldu garen tokira. Hitza sartzeko ideia ere bazegoen baina azkenean erabaki dugu dantza izatea hizkuntza, azken finean biok dantzariak garelako. Dantzak zerikusi handia du mundu poetikoarekin. Baina mugimendu hutsa da.

10 urte daramatzazu dantzari, nolakoa da euskal dantza eszena?

Testuinguru zaila da. Badira hainbat dantzari lanean hemen. Baina La Fundicion bezalako areto pribatuek soilik ematen dute lana erakusteko aukera. Baina horren ostean zer? Euskal Herrian antzoki sare handia dugu baina programatzaile gehienak ez dute dantza garaikidea aintzakotzat hartzen, gutxiengo batentzako dela pentsatuta. Baina publikoa ez bada hezitzen edo horretara ohitzen, ez dago zer egiterik.

Self. Matxalen Bilbao.
Diziplina: Dantza Garaikidea. Izenburua: Self. Ideia, koreografia eta zuzendaritza: Matxalen Bilbao. Dantzariak: Matxalen Bilbao, Robert Jackson. Jatorrizko musika: Borja Ramos. Argiztapena: David Alkorta. Laguntzaile berezia: Izaskun Santamaria.
 


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude