Beti-betian

  • Friedrich Hölderlin :: Olerki guztiak

    Karmel, 2012
Filosofiako tratatu bat bezain mardula, meza-liburuen letra doratuekin berde ilun ohikoaren gainean, Friedrich Hölderlinen (1770-1843) Olerki guztiak irekitzeko eduki behar da motibazio berezi bat, nik kausitu dudana bizkaiera arin elegante batean, edizio ezin erromantikoago batean eta, batez ere, Hiperion idatzi zuenaren irudimen, harmonia, sentipen atsegingarri xamur eta espiritu hilezkorrean. Hala definitzen du alemaniarraren poesia Luis Arostegi itzultzaileak berak, lan eskerga hau bere gain hartu duenak. “Ikusten doguna bere bizitzako eta olerkietako ilun eta argiaren jokoa da, atsegina be bai, sarriago dramatikua, frustrazioen eta itxaropenen katea, korapiloa”. Arrazoi du. Hölderlin giza izpirituaren borrokaren paradigma da. Antzinateari begirako  abesti liluratuak utzi zizkigun, eta begiak zabaldu. Berari esker errekuperatu genuen Europan edertasunaren argia, antzinakoen eran asmatuz berriro mundua.

Liburukia prestatzeko Michael Knaupp-en argitalpenean oinarritu da Arostegi. Bertan, olerkiak lehen zatian zetozen. Autorearen artikuluak, itzulpenak zein hartu-eman epistolarra bigarrenean. Kritika, azalpenak, poesiaren inguruko dokumentazioa eta biografia hirugarrenean. Horiek denak kontuan izanik eta sorkuntza kronologia errespetatuz opatzen zaizkigu lanak Olerki guztiak honetan. Liburu hau daukanak, beraz, Hölderlin dauka osorik, osorik eduki badaiteke behintzat lirikaren munstro zazpi buruko hau, poesiaren mugarri.

Klasikoa da Hölderlin, Grezia eta Erroma alemandu zituelako, ilustratua da Bonaparteren alde eta kontra agertu zelako Europa guztia lez, erromantikoa da maitasuna eta natura direlako bere eskuetan ederrak, eta nazionalista da zapaltzaileek erabili zituztelako bere aberriak zeru-herri patriarkalak egiteko: “Baina Jainkoak zaintzen gaitu, nire aberria/ gainberatu nai leukean bat agertzean”.

Bere garaian alboratu egin zuten Hölderlin. Zenbait kritikok dio hipokrita eta bekaiztien kontra zorroztu zuela berezko humanismo bat, etengabeko bilaketa bat harmoniarena eta orekarena, bisitatu ez zuen Grezia idealarekin nahasten zuena: “Loran da Jonia?, sasoia da?, izan be udabarriz beti,/ bizidunei biotza barrizten jakenean eta gizakiei/ leenengo maitasuna iratzarten eta urrezko aldien gomuta,/ nator zugana eta zure isilean agurtzen zaitut, antzinakoa!”. Mendebaldeko euskara aratzean emanak datozen era honetako konposizioen ederragatik bakarrik, merezi du liburuak.

Azkenak
2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Hainbat sexu eraso salatu dituzte Tuteran, Ondarroan, Bilbon eta Donostian

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Eguneraketa berriak daude