Bakan ale bitxia

  • Helduen literatura

    MAYI PELOT ::Teleamarauna

    Maiatz

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Unibertsalki izan duen bigarren mailako estatusari gehitzen badiogu hizkuntza, begi-kolpe batean ikusiko dugu ez dela bereziki oparoa euskarazko zientzia fikzioa. Idatzi izan da, noski, Iban Zalduak inoiz aitzindari deitu dituen haiengandik hasita –eta bereziki nabarmentzen zuen Xabier Kintana, Izar berria nobela (1969) eta Ukronia (1972) ipuinarekin–. Baina ez generoa BBVA ligara igotzeko adina, edo adinakoa. Hala ere, eman izan ditu bakan ale bitxiak. Zalduak espezialisten taldean kokatutako Mayi Pelotenak, esaterako. Kasu kuriosoa da Pelot: batetik, Itxaro Bordaz landa, Ipar Euskal Herriko emazte idazle gutxietarikoa baita –gehienak ere Maiatzen bueltakoak–. Eta, bestetik, idatzitakoa, esklusiboki ia, izan delako zientzia fikzioa. Maiatz aldizkariaren 5. zenbakian, 84ko apirilean, narrazio luze bat –Telelabirintoa–, eta ipuin bilduma bat urte bete beranduago, Biharko oroitzapenak. Bikaina lehena; gorabeheratsuagoa bigarrena, Mikel Antzaren hitzetan.

Eleberri laburra da hirugarren emaitza, Teleamarauna –eta ez du zerikusirik Antzak laudatuarekin–. Narrazioaren haria da fin-fina: hainbat lagun, onak, elkartzen dira telepatiaren bitartez galaxiako jendea kontrolatu nahi duen bat, gaiztoa, menperatzeko. Ados. Horraino argumentua. Nabarmengarriena, aldiz, iruditzen zait Pelotek sortzen duen mundua: traturra mañetikoaren lantzen dute lurra; airetxaluparekin lekutzen dira batetik bestera; mikroordenagailu EN 24 belarridunak erabiltzen dituzte. Jantzi ahal dute jeroihalezko galtzatorra, pontxo luze bat, bestela, gorrixka berdea, uso paparo margokoa, oinetan espartin G araberakoak. Bizi ahal dira kontainer-jauregitxo kuttun zainduetan, iglubok modukoetan, barrua hyperfeldrozkoa, ohean thermotxarpoila. Laseraiztoak erabiltzen dituzte sugegorrien hiltzeko; droga gisa marruskatzen dute Deltako sashikat ostoa; esqwara bera, uronarra da, Antares aldekoa. Dena nahi bada oso xaloa, nahi bada oso lañoa dena, baina, eta akaso urteek ematen duten distantzia ironikoarekin, irribarre batez irakurtzen dena.

Eta ez zuen askoz gehiago argitaratu Pelotek. Irudipena daukat gerora ere ez dela bereziki hobetu euskarazko zientzia fikzioaren egoera. Aukera bat da, hartara, Iban Zalduak hasieretan gaztelaniaz idatzi zuen zientzia fikzioa euskarara itzultzea itxarotea –eta, badakizue, gero frantsesera, ingelesera, hungarierara, eslovenierara… azkenik buelta gaztelaniara itzultzeko–. Baina akaso emango digu satisfazio berehalakoagoa euskarazko zientzia fikzio ez bereziki oparo horretan aztarrika aritzeak, bakan ale bitxi horietako batekin topo egiteko.

Azkenak
2024-11-14 | Josu Iraeta
Borondate kolektiboaren bidetik

Badira hauteskundeek erabaki politikoei legezko izaera emateko baino ez dutela balio diotenak. Eta ez dira gutxi horrela pentsatzen dutenak. Bale, baina horrekin gauza asko esaten dira, besteak beste, benetako agintea, boterea, joko horretatik kanpo dagoela.

Baina –nire... [+]


2024-11-14 | Leire Ibar
10.000 bat ikaslek eskatu dituzte unibertsitateko matrikulak merketzea eta bekak hobetzea

Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.


2024-11-14 | Gedar
Hamabi urte bete dira Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuenetik

2012ko azaroaren 9an egin zuen bere buruaz beste Barakaldon, etxegabetua izan behar zuenean. Ordutik, Barakaldoko beste 2.400 familia bota dituzte euren etxeetatik. Asteartean bertan, familia bat etxegabetu zuten Astrabuduan.


Elon Musk Gobernu Efizientziarako Departamentuko buru izendatu du Trumpek

Munduko pertsonarik aberatsena da Musk, Forbes-en azken sailkapenaren arabera. Vivek Ramaswamy politikari eta enpresa-buru kontserbadorea izanen du bere ondoan, kargua betetzeko. "Erreforma estrukturala" bideratzekoa dute, gobernuarentzat "inoiz ikusi gabeko... [+]


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


Donostian mobilizazio arrazistak bultzatzen dituen Telegram kanalaren erreplikak sortu dituzte Gasteiz eta Iruñerako

Lo Que no te Cuentan de Vitoria eta Lo Que no te Cuentan de Pamplona Telegram taldeak sortu ditu Lo Que no te Cuentan de Donosti taldearen administratzaileetako batek berriki. Gasteizko kontuak ez du jarduerarik momentuz, baina Iruñekoak 500 jarraitzailetik gora ditu eta... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Errekonozimendurako bidean: torturari buruzko III. Nazioarteko Konferentzia iragarri du Nafarroako Torturatuen Sareak

Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]


2024-11-13 | Gedar
Amiantoak eragindako minbiziak gora egin du Europar Batasunean

Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]


Gorputz hotsak
“Bidea moztu da eta hutsune batean gaude”

Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]


Eguneraketa berriak daude