2012an egindako hausnarketaren ondoren, aro berria hasi du Elhuyar Fundazioak. Irudi korporatiboa aldatu du, baita barne antolaketa berritu ere. Fundazioak lehendakari eta zuzendari nagusi berriak ere baditu: Jose Mari Pitarke eta Leire Cancio, hurrenez hurren. Zuzendariarekin hitz egin dugu Elhuyar Fundazioaren aldaketez.
Herritarrei galdetu al diezue Elhuyar ezagutzen al duten?
Ehun herritarri, euskaldunak eta erdaldunak, inkesta egin genien. Zientziaren arloan zein erakunde ezagutzen zuten galdetu genien, eta gauza bera hizkuntzaren arloan. Ondoren, erakundeen zerrenda ematen genien eta horrela ikusi genuen zenbatek ezagutzen zuen Elhuyar edo Elhuyarren zein produktu ezagutzen zituzten.
Esanguratsua izan zen ondokoa: zerrenda erakutsi gabe zientziaren alorreko erakundeen izenak emateko eskatu eta %80 ez zen gai izan izen bat bera ere emateko, izugarria. Hizkuntzaren arloan erdiak ez ziren gai izan erakunde baten izena emateko. Elhuyarri dagokionez, ikusi genuen hizkuntza kontuetan hiztegiak direla ezagunenak eta zientzia gaietan Teknopolis telebista saioa. Jendeak Elhuyarren proiektuak ezagutzen zituen, baina ez zituen Elhuyarrekin lotzen. Hor konturatu ginen Elhuyar indartu behar genuela, denok gara Elhuyar.
Zientziarekin ala hizkuntzarekin, zerekin lotzen zaituztete gehien?
Hiztegiekin. Hiztegiek publiko zabalagoa daukate eta guk herritar arruntei galdetu genien.
Beraz, talde bezala antolatu zarete eta zuen burua ezagutaraztea izan duzue helburu.
Bi gauzak uztartu ziren, Elhuyar markarena batetik, eta elkarrekin lan egin behar genuela bestetik, eta horri oso lotuta dago logo aldaketa. Aterkia irudikatzen du: denok gara Elhuyar, Elhuyar Aholkularitza, Elhuyar Zientzia...
Lau negozio unitate antolatu dituzue. Bata hizkuntza eta teknologia da, bestea berriz, aholkularitza.
Aholkularitzan, enpresetan euskara planak lantzen hasi ginen, baina beste alor batzuetan ere hasi gara: berdintasuna eta parte-hartzea. Azken urteetan, nazioarteratze prozesuan dauden enpresetan hizkuntza planak lantzen ari gara. Iaz proiektu pilotua egin genuen Tecnalian eta Elayn, eta orain merkaturatze fasean gaude.
Hizkuntza kudeaketaz ari zara.
Euskara planak kudeatzen ditugunean bi hizkuntzarekin ari gara, Hegoaldean euskara eta gaztelaniarekin. Badugu metodologia bat garatuta, diagnostikoa egiten dugu, gero ekintza plana... Nazioarteratzen ari diren enpresek hizkuntza batekin baino gehiagorekin aritu behar dute.
Zientzia da zuen hirugarren negozio unitatea.
Zientzia gizarteratzeko gure proiektuak daude hor: Teknopolis, Norteko Ferrokarrilla eta Elhuyar aldizkaria. Horiek bide tradizionalak dira, baina aspalditxotik gazteen zientziarekiko bokazioa pizteko proiektuak ditugu. Gazte denak ez dira ikertzaileak izango, baina zientziara eta teknologiara hurbildu nahi ditugu.
Elhuyarrek zientzian daukan egitekoa, asko, bitartekari lana da. Hau da, gu ez gara unibertsitatea, ez gara ikerketa zentroa, baina garrantzia ematen diogu hemen egiten dena komunikatzeari. Adibidez, gazteen bokazioa pizteko, guretzako inportantea da haiek ondoko ikerketa zentrora eramatea, ikertzaileari aurpegia jartzea. Gazteek ez dezatela pentsa Amerikako Estatu Batuetan ikertzen dela nanoteknologia, baizik eta hemen, Donostian. Proiektu horietan ikerketa zentroak inplikatuta daude, gure bidaide Tecnalia da.
Hemen badago zer erakutsi gazteei?
Eusko Jaurlaritzak sustatutako CICak [ikerketa zentro kooperatiboak] daude; CICnanoGUNE, CICbiomaGUNE... Sei-zazpi bat dira. BERCak [ikerketa zentro oinarrizkoak eta bikaintasunezkoak] daude, adibidez matematika aplikatua ikertzeko zentroa, klimaren aldaketa ikertzekoa... Horiek denak duela hamar urtetik hona sortutakoak dira.
Gazteak ez dituzu zientziatik hain urrun sumatzen.
Oraindik landu egin behar da. Ikasketak erabaki behar dituztenean ikertzaile izatearen bidea ez dago aurrenetarikoetan. Bokazio oso argiak dituztenak beti egongo dira, baina ez dago zabalduta. Eta kontua ez da hezkuntza sistema bakarrik, komunikabideetan ere landu behar da. Ikertzaileak eta zientzialariak oso gutxi ateratzen dira.
Badira gauza bitxiak, ordea. Gazteen pertzepzioarena egin genuenean, konturatu ginen gazteek ez dutela zientzialaria topikoz betea irudikatzen, batarekin eta Einstein bezala ilea kardatuta. Gainera, haiek uste dute zientzialariek taldean egiten dutela lan. Teknoskopioa proiektuaren bidez gazteek ikerketa lanak aurkezten dituzte eta hiru talde irabazlek egonaldia egiten dute Tecnalian. Hori da gehien baloratzen dutena, ikertzailearekin egoteko aukera dute, eta gainera, askotan ikertzailea gaztea da.
Laugarren negozio unitatea, komunikazioa da.
Zientzia eta teknologiaz informatu nahi duten erakundeei eskaintzen dizkiegu zerbitzuak. Eremu horretan daukagun esperientzia eskaintzen dugu. Beti uztartu izan ditugu gizarteari begira egindako proiektuak eta zerbitzuak. Azkenean, zerbitzu salmentak sostengatzen du neurri batean Elhuyar proiektua. Aurrekontu osoaren %60 da zerbitzuena
Europako diru-laguntza deialdiei esker hainbat proiektu garatu duzue.
Hor egotea inportantea da. Zientziaren dibulgazioa euskaraz eta hemen egiten dugula argi daukagu, baina askotan protagonismoa euskarak hartzen du eta ez da ikusten zientzia dibulgazioko proiektua dela. Europan proiektua da baloratzen dena, zer ekarpen egiten duzun, euskaraz, gaztelaniaz ala errusieraz izan. Gezurra dirudi, baina Europan aritzeak hemen balioa ematen digu.
40 urteko ibilbidea du Elhuyarrek. Hasierako helburua aldatu al da?
Elhuyar zientziari oso lotuta sortu zen, baina gaur egungo Elhuyar eta ordukoa oso desberdinak dira. Taldeko hausnarketan xedea definitu dugu eta hiru zutabe zehaztu. Gure ardatza euskara da, euskara esparru berrietara zabaltzea. Bestalde, gure bereizgarri izaten segitzen dute zientziak eta teknologiak. Eta hirugarrenik, euskal gizartearentzako egiten dugu lan, zientziari lotutako balioak dituen gizartearentzako; jakin-mina duenarentzako, kritikoa denarentzako.
Elhuyar diferente antolatu duzue.
lhuyar hiru enpresak osatzen dute: Fundazioak, Elekak eta Aholkularitzak. Bakoitzak bere zuzendaritza eta barne zerbitzuak (ekonomia eta finantzak, mantentze informatikoa, komunikazio saila...) zituen. Barruan talde bezala antolatu gara orain. Adibidez, barne zerbitzuak talde osoarenak dira.
Hiru enpresek jarraitzen dute, ordea.
Egitura juridikoa mantentzen da. Baina orain zuzendaritza bakarra dago, lehen hiru ziren. Egin dugun hausnarketa prozesuan negozio unitateak definitu ditugu, enpresak alde batera utzita. Hizkuntza eta teknologia izeneko negozio unitatean adibidez, Elhuyar Fundazioko eta Elekako jendea dago. Enpresa desberdinetakoak izan arren, sail berean ari dira lanean elkarrekin. Etorkizunera begira egokiena den antolamendua egin dugu.
Zergatik egin duzue antolaketa aldaketa?
Hamar urtean Elhuyar Fundazioak, Aholkularitzak eta Elekak, bakoitzak bere bidea egin du.
Duela bi urte hausnarketa abiatu genuen, aspaldiko partez talde bezala, batera. Ikusten genuen eskaintzen genituen hainbat zerbitzu osagarriak zirela, elkarrekin gauza gehiago eskaintzeko moduan ginela. Aparteko enpresetan egonda, zailagoa gertatzen zitzaigun, eta arlo batzuetan batera egotea ezinbestekoa zen, edo hobe behintzat.
Beren kabuz ez dira lotura horiek gauzatu.
Espontaneoki horrelakoak gertatzea ez da hain erraza. Barruan ez genituen gune konpartituak, gauza batzuetan aritzen ginen elkarrekin lanean, baina ez zen naturala.
Antolaketa aldatzeko arrazoi gehiago ba al dira?
Hausnarketa prozesuarekin batera Elhuyar markaren azterketa egin genuen. Elhuyar zeinek ezagutzen zuen eta zeinek ez jakin nahi genuen. Jendearen ezagutza txikia zen. Elhuyarren bereizgarri bat da gauza desberdin asko egitea. Egia da, gure bi zutabeak, hizkuntzarena eta zientziarena, ez daude naturalki lotuta. Beraz, pertzibitzeko ere, ez dira horren errazak.
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]