Iraganetik datorren etsaia

  • Jokin de Pedro: Etsai gordea

    autoekoizpena

    Elkar, 2013

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aurretik ere misterio eta beldurrezko lanak argitaratu ditu Jokin de Pedrok, eta alde horretatik euskal irakurleak horren esperoan izango ditu. Are gehiago honelako izenburua duen obra baten aurrean aurkitzen delarik.
2010eko apirilaren 15a eta 2011ko maiatza bitartean kokatzen den nobela honek oso erritmo bizia du. Apirilaren 15etik maiatzaren 3ra bitartean gertatzen dira nobelaren gertakari ia guztiak eta azken bi kapituluek, urriaren 9an eta hurrengo urteko maiatzean girotuak, nolabaiteko amaiera ematen diote istorioari. Lehen 13 kapituluak dira, beraz, liburuaren nondik norakoak markatzen dutenak eta irakurlea eskenatoki, pertsonaien zenbait ikuspegi eta gogoeta ziztu bizian eramaten dutenak.
Mehatxua jasotzen du telebistan albiste aurkezle ezagun batek eta horren ondorioz bere bizimodua hankaz gora jartzen dela ikusiko du. Testuinguru horretan bere iloba psikologoa eta mehatxuak ikertzen dituen polizia agertzen zaizkigu Josu Arriola kazetariarekin batera. Hiru horiek ditugu nobelako pertsonaia nagusiak, eta alboan Arriolaren mundua eta iragana.
Mehatxuen jatorria ikertzeko Arriolaren bizimoduan murgilduko da Gorospe inspektorea eta prozesu horren lekuko izango gara orriak eta egunak aurrera egin ahala.
De Pedrok irakurlea harrapatzen du erabiltzen duen estilo arin eta biziarekin; elkarrizketek pisu handia dute; deskribapenen eta gogoeten aldean informazioaren bizitasuna, galdeketek, kazetaria eta inspektorea edo ilobaren arteko elkarrizketek dute. Horrez gain nobelan zehar mantentzen den tentsio puntuak ere irakurlea aurrera egitera animatzen du. Gutunetatik bonbara pasa baita mehatxugilea une batean, eta horrekin Arriolaren mundua erabat aldatu.
Gustura irakurtzen den nobela dugu Etsai gordea baina, nire ustez, egileak ez du asmatu Gorosperen karakterizazioan; izan ere polizia azkarra bada eta estilo propioa badu ere, liburu egileak euskara aldetik ere karakterizatu du; bera da liburuan bizkaieraz mintzo den bakarra; gainerako guztiek euskara batu garbian hitz egiten duten bitartean Gorospe hor agertzen zaigu “Ederto, Gontzal, ez deutsut denbora gehiago kenduko.(…) Ez da ezebe, andrea. Zer hartu gura dozu?” bezalako hizkerarekin. Alegia, ulergarriagoa izango litzatekeela Gorospek bezala beste pertsonaiek ere hizkuntza aldetik karakterizazioren bat izatea; ez dakigu istorioa Bizkaian gertatzen den ala Euskal Herriko beste zein tokitan.
Edozein kasutan, eta hizkuntzaren kontu hori alde batera utzita, nobela poliziako edo misteriozkoen ezaugarriak ongi betetzen ditu De Pedroren lan honek. Intriga, ekintza ugari, gertakarien inguruko ikerketa, inspektore burugogor bat… eta amaieran korapiloa askatzen duen informazioa. Nobelan barrena zerbait iradoki daitekeen arren irakurlea harrituko duen amaiera bitxi bezain lortua.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-10 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
“Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da”

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
“Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe”

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


2023-05-30 | ARGIA
‘Ño!’ komikia eta ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ liburua Ziburuko Azokan

Bi lanak izango ditu salgai ARGIAk datorren larunbateko Ziburuko Azokan. Komikia Maitane Gartziandiak, Eli Pagolak eta Miren Artetxek egin dute. Kazetaritzako kronikak biltzen dituen liburua Koldo Izagirrek.


Paperjale.eus jaio da: euskal liburuzaleen sare soziala

Euskal idazle eta irakurleentzat sortutako sare sozial libre berria da Paperjale.eus. Irakurritako liburuak erregistratzeko aukera ematen du, puntuatu, kritikak eta iruzkinak egin… Abaraskak sortu du, software librea, euskara eta Fedibertsoa sustatzen dituen taldeak. Ez... [+]


'Txori Urdinak'
Espetxeak eta zigorrak ere badute bere musika

Zer eta zertarako da espetxea? Zer zigor kodea? Zeri esaten diogu birgizarteratze? Kartzelak present dituen herri honetan, nago gutxi hitz egiten dela beronen eraginaz eta zigorraren kulturaz. Milaka herritarren errealitatea dena, hormez kanpoko errealitatetik hain urrun. Preso... [+]


Eguneraketa berriak daude